Jacob Collier berrarmonizazioaren artista gaztea ezagutzen?

Jacob Collier berrarmonizazioaren artista gaztea ezagutzen? –

Jacob Collier berrarmonizazioaren artista gaztea ezagutzen?

Jacob Collier musikari gazte ingeles bat da, 1994ko abuztuaren 2an Londreseko iparraldean jaioa. Lehen aldiz entzun nuenean erabat txundituta utzi ninduela aitortu behar dut. Berrarmonizazioaren eta harmoniaren arteari zirrikitu berriak bilatu eta forma eta haize berriak eman dizkio, eta Jacob-en gaztetasun eta birtuositate mailak erabat harritu gintuen. Bere zuzeneko bereziengatik ere ezaguna da, sarritan ikusleak parte anitzeko harmoniak edo perkusioak abestera eramaten dituelako. Autodidakta da eta instrumentu asko jotzen ditu, ia denak, eta genero askotako elementuez jolastu eta erabiltzen ditu bere sormenetan.

Jacob Collier berrarmonizazioaren artista gaztea ezagutzen2012an, bere abesti ezagunen bideoek egin zuten ezagun, pantaila zatikatuz eginak, Stevie Wonder-en “Don’t You Worry ‘bout a Thing”, esaterako. 2014an, Collier-ek Quincy Jones-en kudeaketa-enpresarekin sinatu zuen eta denbora berean Ben Bloombergek MIT Media Lab-en diseinatu eta eraiki zuen, bere bakarkako ikus-entzunezko zuzenekoetan erabiltzen duen sistema, loop-ak sortu eta bera bakarrik instrumentu eta ahots ezberdinak geitzen dituena. 2016an, Collier-ek bere lehen diskoa kaleratu zuen, In My Room, berak grabatu, antolatu, interpretatu eta ekoitzi zuena bere familiaren etxeko atzeko gela txiki batean. 2017an, Collier Grammy sariak jaso zituen “Flinsstones” eta “You and I” lanengatik. 2018an, Collier Djesse lantzen hasi zen, 50 abestiz osatutako lau liburukiko diskoa, bi dozena artista eta talde baino gehiago biltzen dituena. Donostiako 53. jazzaldian egon zen jotzen trinitate plazan, 2018ko uztailaren 26an, sarrerak agortu zirelarik, Jacob Collier bera, Rob Mullarkey (baxua), Pedro Martins (kitarra) eta Christian Euman (bateria) lagun zituela. 2020an, Collier-ek lehen Grammy Saria irabazi zuen Djesse Vol.-ko “All Night Long (All Night)”ren moldaketengatik. 2021ean, Grammy saria “He Won’t Hold You” diskoagatik. Collier bere lehen lau albumengatik Grammy sari bat jaso duen lehen artista britainiarra da.

Londresko iparraldean hazi zen Jacob Collier Moriarty, bi arreba ditu, bere ama, Suzie Collier, biolinjolea, zuzendari eta irakaslea da Royal Academy of Music-en. Aita ere musikaria du. Collierren amaren aitona, Derek Collier, biolinjole ezaguna izan zen baita ere eta Errege Akademian irakasten zuen, mundu osoko orkestrekin aritu zelarik. Collier-ek esana, “Bach koralak elkarrekin abesten ditugu familian, oso dibertigarria da“. Collier Londres iparraldeko Mill Hill County High School eta Bushey-ko Hertfordshire-ko Purcell School for Young Musicians-en ikasi zuen. Jazz pianoa ere ikasi zuen Royal Academy-n.

Musika arnasteko, espresatzeko eta armoniak nahieran erabiltzeko erraztasun natural hori, harrigarria da… eta bere adinerako oso ahots berezia dauka gainera, nahi duena egiteko gaitasunaz. Collier 2011n hasi zen YouTuben edukia igotzen esan bezala, 1971ko Willy Wonka and the Chocolate Factory filmeko “Pure Imagination” abestiaren ahots moldaketak kaleratu zituen, eta 2013an, Stevie Wonder-en “Don’t You” abestiaren instrumentu anitzeko interpretazio birala. Pantaila zatitua, Collierren pista anitzeko grabazioak moldaketaren harmonia bakoitza abesten, bideo hauek oihartzun itzela izan zuten, “Don’t You Worry ‘bout a Thing” adibidez milioika ikustaldirekin. Hemen Jacob Collier-en artea gozatzeko bideo sorta.

Jacob Collier berrarmonizazioaren artista gaztea ezagutzen?