J. K. Rowling: “Zergatik kezkatzen zara hainbeste biztanleriaren zati txiki bategatik?”
J. K. Rowling: “Zergatik kezkatzen zara hainbeste biztanleriaren zati txiki bategatik?” –
J.K. Rowling-ek (1965, Yate, Ingalaterra) haurrentzako liburuak atera zituen duela urte batzuk. Orain anglosferako emakumerik gorrotatuena bilakatu da.
“Zergatik kezkatzen zara hainbeste biztanleriaren zati txiki bategatik?”. Esaldi hori erabat barregarria da, beti izan da.
Genero-ideologiak kalte egin die adierazpen-askatasunari, egia zientifikoari, homosexualen eskubideei eta emakumeen eta nesken segurtasunari, pribatutasunari eta duintasunari. Haur zaurgarriei ere kalte fisiko ezin konponduzkoak eragin dizkie.
Inork ez zuen legearen alde botorik eman, jende gehiena ez zegoen ados, baina, goitik inposatu dute politikariek, osasun-erakundeek, akademikoek, hedabideetako sektoreek, jende famatuak, eta baita poliziak ere. Aktibistek mehatxua eta bortizkeria erabili dute aurka egitera ausartu direnekin. Pertsonak difamatu eta diskriminatu dira zalantzen berri emateagatik. Lanak galdu dira eta bizitzak hondatu, zegatik eta sexua egiazkoa dela eta bere garrantzia daukala jakitearen delituagatik.
Kea saretzen denean, aski nabarmen ikusiko da hau ez dela inoiz izan ustezko gutxiengo kaltebera batzuen kontua, nahiz eta oso pertsona zaurgarriak ere kaltetuak izan diren. Gure gizarteari eusten dion botere-dinamika sendotu egin da, ez desegin. Porrot honetan guztian, ahots ozenenak dira ondorioetatik ongi babesturik daudenenak, beraien aberastasuna eta-edo estatusa medio. Litekeena, ez dira inoiz ziega batean giltzapetuta aurkituko, orain Dolores izena duela erabaki duen 1,93 metroko bortxatzaile batekin. Ez dute sexu-erasoen biktimentzako babesgune diru publikoz hornituen beharrik izango, eta ez doaz aldagela publikoetara. Irri egiten dute talk-show-etako sofetan eserita, nesken dutxetan zakilik kulunka nahi ez duten eskuin muturreko fanatiko desatsegin horien gainean hizketan, lasai asko, bai baitakite beren igerileku pribatua beti leku segurua izango dela.
Gizonak dira, trans gisa identifikatzen direnak zein ez direnak, genero-identitatearen ideologiari etekin handiena atera diotenak. Trabestismo-fetixe bat edukitzeagatik saritu dituzte batzuk, lehen soilik emakumeentzat ziren espazio guztietara sarbidea emanez. Beste batzuek biktima-estatus berri gozoa aitzakiatzat erabili dute emakumeak mehatxatu, erasotu eta jazartzeko. Beren burua trans gisa identifikatzen ez duten ezkertzaleek plataforma bikaina aurkitu dute, nonahi beren kredentzial aurrerakoi aratzak erakutsi ahal izateko, emakumeen eta nesken beharrei iseka eginez eta mespretxatuz; hori guztia, beraienak ez diren eskubideei muzin egiteagatik elkarri bizkarrean zapladatxoak ematen dizkioten bitartean.
Kaos honen egiazko biktimak emakumeak eta haurrak izan dira (batez ere haien artean ahulenak), baita ere mugimenduari aurre egin dioten eta prezio izugarria ordaindu duten homosexualak, eta zenbait girotan lan egiten duen jendea, non oker esandako izenordain batek norberaren izena betiko zikintzea ekar lezakeen, edo modu eraikitzailean arbuiatzea.
Ez esan hau guztia gutxiengo txiki bategatik dela. Mugimendu honek modu penagarrian astindu du gizartea, eta baldin zentzun apur bat edukiko bazenute, isilka-misilka ezabatuko zenituzkete zeuon X-eko feed-etatik zuen mantra aktibista, ad hominem eraso, baliokidetasun faltsu eta argudio zirkularren arrasto guztiak; izan ere, gertu da eguna, non itxura egin beharko baituzue erokeria honetaz beti ohartu zinetela eta, ezta segundo batez ere, ez zenutela inoiz sinetsi.
J. K. Rowling: “Zergatik kezkatzen zara hainbeste biztanleriaren zati txiki bategatik?”
Gure miserien artean ez da txikiena euskal kulturan J K Rowling bezalako ahots bat ez daukagula.
Bada Amurrioko ahots bat, Abascal abizenez…
Transfobiatik hain gertu den iritzien egilea, zergatik atsegin eta aukeratzen du GIZON batek EZIZENEZ animalia bat halako IZEN eta KOLOREAK dituena, psikologoarekin hitzegitekoa…
Eskerrik asko, erantzuteagatik, Nere:
Zuen iritzia nahi nuke, ez baitakit ziur honako esaldi hau euskaratzen asmatu ote dudan:
“… ZENTZUN APUR BAT EDUKIKO BAZENUTE, isilka-misilka ezabatuko zenituzkete zeuon X-eko feed-etatik zuen mantra aktibista, AD HOMINEM ERASO, baliokidetasun faltsu eta argudio zirkularren arrasto guztiak; izan ere, gertu da eguna, non itxura egin beharko baituzue erokeria honetaz beti ohartu zinetela eta, ezta segundo batez ere, ez zenutela inoiz sinetsi”.
Nere iritzia, erabat ados nago, Trans pertsona dexente ezagutzeko aukera izan dut, kasu gehienetan egoera gogor eta zailak, eta sufrikario asko igaro behar izan dutenak, gazteak eta helduak, eta guztiak zinez pertsona onak, zintzoak, landuak eta errespetu osoa merezi dutenak. Beraz, eraso, faltsutasun, eta errespetu eza guzti hauen aurka nauzu neu ere. Ados ere bai homosexualen edo trans pertsonen aurkako borroka honetan gaur egun ere diharduenak ez duela inoiz sinetsi, ez eta pertsona trans bat eta bere sentipen eta egoera benetan ezagutu.
… eta hausnarketarako, munduan zilegi diren borroka guztien artean, trans-en aurkako borroka tematia aukeratu duzuenok, ez dut ulertzen… Homosexulaen aurkako borroka aukeratu dutenak uletzen ez ditudan bezala…
Eta azkenik, oso kuriosoa egin zait beti, barka eraso moduan sentitu baduzu, zure ezizen berezi hau, ezizen guztien artean “amonamantangorri” aukeratu izana, duen kolore, anbiguotasun eta konotazio bereziarekin. Kuriosoa behintzat badela ezin didazu ukatu.
Ez nekien “arrosa neskena da, eta urdina mutilena”-ra itzuli ginenik. Bizitza osoa edozeinek nahi duena egin dezala defendatzen, eta orain (ber)ikasi dut ezetz, barbie-a gustatzen bazaizu neska zarenaren seinale dela, eta actionman-a gustuko baduzu berriz, mutila zarenaren seinale. Eta logika berean, Amonamantangorri ezizena erabiltzea aztertuko dugu. Nola da posible GIZON batek izen hori erabiltzea? Hor azpian pultsio transen bat dago, ziur!
Nik ez dut deus transen aurka. Bai ordea “soinekoak janztea gustatzen zaio umeari=neska da=potroak moztu behar zaizkio” ekuazioaren aurka. Horren aurka erakutsi zidaten feminismoa, hain zuzen.
Niki ez dut halakorik esan, zeure inkonzientea ari zaizu, Ba ote? Amonamantangorri ezizena koloretsua, anbiguoa eta berezia dela besterik ez dut esan, gizon, emakume eta erdian dauden genero identitate guztiak koloretsuak, anbiguoak eta bereziak eta errespetagarriak diren bezala. Eta kuriosoa iruditu zaidala beti halako ezizen polit eta bereziarekin halako trans-en aurkako diskurtsoan tematzea…
Amonamantangorri ezizena darabilen GIZON (letra larriz jatorrizko zure testuan, ez dakit zer adierazteko) bat, ezizen hori hautatze hutsagatik psikologora bidali duzu. Ez dakit non dagoen genero identitatearen eta kolorearen arteko lotura, baina tira.
Zu zeu.
“Trans pertsona dexente ezagutzeko aukera izan dut, kasu gehienetan egoera gogor eta zailak, eta sufrikario asko igaro behar izan dutenak, gazteak eta helduak…”.
Diozuna, duela hamarkada bat edo, sinesten zaila izango zen. Esan nahi dut, norbaitek ‘trans’ pertsona “dexente” ezagutzea, salbu eta ez bazebilen haientzako elkarte edo zerbitzu publikoren batean lanean. Estatistikaren bigietara, fenomeno aski bitxia.
Orain, berriz, ez da hain harritzekoa zerorrek hainbeste ‘trans’ (eta ‘ez bitar’, ziur) pertsona ezagutu izana: Webgune honetan bertan argitaratu dudan txostenak dio Nafarroako Transbide zerbitzuak artatutakoen artean, “2012tik 2021era, %3.600eko goraldia izan da emakumeen artean eta %271koa gizonen artean”. Erdiak adingabeak; kasik %70, 25 urtetik beheitikoak. Esan behar da Transbidek batzuetan sexuan “no consta” jartzen duela, sekulako axolagabekeria erakutsiz.
Zenbaki horiek ez dira Nafarroako bitxikeria bat; mendebaldeko herrialde guztietan jasotako fenomenoa da. Bereziki, neska nerabe, osasun mentaleko komorbilitate zenbaitekin eta abar.
Makina bat artikulu eta liburu badaude idatziak horri buruz. Gurasoen elkarte bat ere badago, AMANDA: https://www.amandafamilias.org/post/el-modelo-holand%C3%A9s-se-derrumba?s=09
Tamalez, euskal hedabide eta gizarte eragileek ez diote AMANDAri eskaintzen, esaterako Chrisalis-Naizen elkarteari ematen dioten kantxaren erdiaren erdirik ere. Ez dute pelikularik egiteko dirulaguntzarik jaso. Eta neuk ezagutu dut AMANDAko euskal bazkideren bat.
Betaurreko moreak jantzi behar omen dira. Are gehiago, betaurreko moreak utzi eta ba omen daukagu garaia BEGIRADA moreaz bizitzeko. Ongi ba. Zergatik ez ote diozue begirada morea aplikatzen honi: %3.600 hazi dela feminitatetik ESKAPOAN gizon izan nahi duten EMAKUME GAZTE PAZIENTE HORMONATU EDO/ETA OPERATUEN kopurua. Hori, Nafarroa. Euskal Herri osora estrapola litekeen datua.
Filma dokumental batean hartu nuen parte inglaterran, atzerriko (80 urte, 65 urte, 40 urte eta 30 urteko) trasns pertsona ezberdinen esperientzia kontatzen zuena, ez da gaur egungo fenomeno bat!!… eta begiak ireki zizkidan esperientziak.
Duela 50 urte homosexualak ere ez ziren gaur egungo zenbakietan mugitzen, errealitate ixilduak ziren gehienetan, errealitate ixildu horiek normaltzeak eta errespetatzeak armariotik ateratzea errezagoa izatea dakar besterik gabe neure ustetan.
Errealitate oso ezberdinak ere badira, batzuk hormonatzen dira, beste batzuk ez, batzuk operazioa nahi dute, beste batzuk ez, bakoitzak bere genero errealitatea ezberdin bizi duela ere konturatu nintzen, eta guztiak direla errespetagarriak.
Hijras indian, kathoeys Tailandian, Ladyboys-ak, bugi-ak Sulawesin, indonesian, Elagabalus emperadore erromatarra, Arabian khanith-ak, kultura indigenetako Nádleehi Navajoak edo Lhamana Zuñi-ak, historian trabestiak ere nonnahi, etab. Modu baten edo bestean historian beti eman den kontua dela ere esango nuke…
– Hara ba, juxtu, haiei buruzko dokumental batean parte hartzea. Seguru asko, handik balio handiko esperientziak jaso izango zenituen. Beste kontu bat da hortik zein ondorio atera legeei buruz, osasun protokoloei buruz, ADINGABEEI dagokienez, emakumeei eta neskei erasaten dieten eskubideez… Hor gauza pila bat dago eztabaidatzeko.
– Profil jakin bateko neskatoen artean %3.600eko goraldi hori esplikatu egin behar da. Datu biluziak hartuta, Ezin liteke esplikatu soilik orain arte “armairuan” bizi izan diren “aludun mutil” batzuen azaleratze masiboa dela esanda. Beste zeozer badago.
– Sexu-orientazioarekin parekatzea JK-k esandako “BALIOKIDERASUN FALTSU” horien artean dago.
– Antropologia, historia, biologia eta beste zernahi diziplina manipulatzen dute. HELIOGABALO enperadorea oso adibide garbia da. Jakina, Heliogabalo ez zen “trans emakumea”. https://youtu.be/VAaxMaRZ-RE?si=c1ncaE5aj5eVE5BB
Harrigarria iruditzen zaidana mutil eta nesken arteko aldea da. Ematen du emakumeak direla beti arazo mental gehien dituztenak era bere buruan konfidantza gutxien dutenak.
Genero-identitarismoa gaur egungo marranta endemikoa da. Erridikulua eta erreakzionarioa izateaz gain, itzelezko kaltea eragiten ari da gure gizartean. Zoritxarrez, babalasto (erabat ezjakin) batzuek gure erakundeetan eta gizarteko esparru guztietan errotu egin dute, ZuZeun barne. Estinzioa merezi dugu, argi eta garbi.
Erabat ados, ukelele.
Historian gauza asko existitu da, eboluzioa delako horren haritik, elementu asko sortu eta desagertu da, espezie osoak, nolabait esan. Sexua barne, agertu zen eta inoiz desagertuko da (?), trans edo sexu-familiak oro ere bai. Batez ere, baztergarriak (ez nahitaezko zentzuan, ez bazter uzteko) diren aukera bide-gabeak…
Ez dakit zergatik, baina niri gai hauek direla eta gogora etortzen zait txiste klasikoetan edo komikietan agertzen zen ero hura, Napoleon zelako ustea zuena, eskua atorra azpian sartua…