Israelen "lotsak" agerian

2006ko urtarrilaren 4an buruko hemorragia batek koman utzi zuen Ariel Sharon Israelgo lehen ministro zena, eta orduz geroztik ospitale batean, egoera begetalean, jarraitzen du. Bost urte hauetan familiak eta Kadima alderdiak ikaragarrizko ahaleginak egin dituzte kamerak Sharonengandik urrun izateko, eta orain, Noam Braslavskyren lanak haserrea piztu du, ohean, ezinean, zainak zulatuta ageri delako. Artistak, baina, bere lana justifikatu du: “Hilik ez dagoen arren, gure bizitzetatik desagertu da. Lider guztiek, badoazenean, agur egoki bat jasotzen dute, eta agur  horren esperientzia eskaini nahi nien israeldarrei”.

Obra hiper-errealista argizariz eginiko lana da,plastizkozko ore berezi batekin estalia. “Gu israeldarron izaera erakusten duen motibo baten bila nenbilen, israeldar guztiona zena eta guztiok ukituko gintuena, eta Sharonen figura bururatu zitzaidan”. Israeldarren liderrak, bestak beste, Sabra eta Shatilako masakreen arduraduna, edo Yaser Arafat Ramalan konfinatu eta palestinarren eskubideen etengabeko urraketa bultzatu zuen buruzagia.

Ariel Sharon bizirik ala hilik, eskultura batean gorde dute

Irudia | Ariel Sharon bizirik ala hilik, eskultura batean gorde dute | Ezezaguna | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.