Israelek terroristatzat jo ditu giza eskubideen defentsan dirauten Palestinako gizarte-erakundeak

Israelek terroristatzat jo ditu giza eskubideen defentsan dirauten Palestinako gizarte-erakundeak –

Israelek terroristatzat jo ditu giza eskubideen defentsa eta aldarrikapenen arloan lanean dirauten Palestinako sei gizarte-erakunde.

Israeleko Defentsa Ministerioak, joan den astean, giza eskubideen alorrean lan prozesu garrantzitsua lantzen diharduten sei erakundeei leporatu zien, modu publiko eta ofizialean, Palestinako Askapenerako Frontea (FPLP) finantziatzeko estalki gisa funtzionatu izana.

Israelek palestinar gizartearen kontra ematen duen kolpe berri baten aurrean gaude, zeinean kriminalizazioa erabiltzen duen, behin gehiagotan, kritikak itotzeko eta erantzukizunak saihesteko tresna gisa: palestinar herriaren eskubideen defentsan irmo lan egiten duten sei erakundeak terroristatzat jotze horrek argi eta garbi islatzen du Israelen asmoa herri palestinarraren antolakuntza, erresistentzia, eskubide defentsa eta gizarte eraldaketarako gaitasuna zapuztea dela.

Gizarte antolatuak, gizarte solidarioak, ikasle mugimenduak, langileek, sindikatuek, GKEek, elkarte eta fundazioek, ezin dugu beste alde batera begiratu palestinar gizarte antolatu eta burujabearen kontrako eraso larri honen aurrean.

Babes ditzagun kriminalizatuak izan diren sei erakunde palestinarrak ondorengo ekintza solidarioen bitartez.

  1. Heda itzazu post eta mezuak salaketa eginez, Twitter, Facebook, Instagram eta bat-bateko mezularitzaren bitartez: erabili #StandWithThe6 traola argitalpen eta adierazpen guztietan.
  2. Jarraitu sei erakundeen kontuak eta izena eman beren buletinetan berehalako eguneraketak jasotzeko. Kontu eta buletinei buruzko informazioa hemen aurkituko duzu.
  3. Etiketa itzazu erakundeak aipamenak eginez edota beren lanari buruz erreferentziak eginez, beren web orrialdeetarako estekak atxikituz. Horri buruzko informaizoa hemen aurkituko duzu.

Israelek terroristatzat jo ditu giza eskubideen defentsan dirauten Palestinako gizarte-erakundeak

giza eskubideen defentsan dirauten Palestinako gizarte-erakundeak