Israeldar aktibistek tren lasterraren obrak oztopatu dituzte, CAF-i erretira dadila eskatzeko

Israeldar aktibistek tren lasterraren obrak oztopatu dituzte, CAF-i erretira dadila eskatzeko –

Israeldar aktibistek tren lasterraren obrak oztopatu dituzte, CAF-i erretira dadila eskatzeko. Poliziak bortizki desegin du protesta eta bost ekintzaile atxilotu ditu, ordu batzuk geroago askatuz

Israeldar aktibistek tren lasterraren obrak oztopatu dituzte, CAF-i erretira dadila eskatzekoGaur, manifestari israeldarrak Jerusalemgo Tren Arinaren (JLR) lineako obretan sartu dira Giloko kolonian, eta hondeamakinetara igo ostean, ekintzaileek bi orduz geldiarazi dituzte lanak, Israelgo Poliziak handik atera eta handik ordu batzuetara aske utzi dituzten 5 ekintzaile israeldar atxilotu ondoren.

Sarah Rosen aktibistak azaldu duenez, “CAFi dei egiten diogu gaur bertan proiektua bertan behera uzteko. Israelgo kolonietarako edozein azpiegitura, JLR barne, nazioarteko zuzenbidearen urraketa nabarmena da, gerra krimen baten baliokidea. Orain da proiektutik erretiratzeko unea”.

Jerusalemen, CAF euskal korporazioak Shapir enpresa israeldarrarekin batera jarriko dituen trenbideak egiteko lanak aurrera doaz. Saphir Palestinaren okupazioarekin konplizeak diren Nazio Batuetako enpresen datu-basean agertzen da. Aste batzuk barru, trenbidea jarriko dute Neve Yaakov koloniara zabaltzeko. Kolonia hauek, auzo palestinarretatik lapurtutako lurretan eraikitzen dira, horregatik, JLRa kokagune hauetara hedatzeak, Israelek hauen gainean duen kontrola sendotzeko balioko du.

JLR hedatzeko etorkizuneko planak Israelen kokaguneak komunitate palestinarretan hazten laguntzeko eta Zisjordanian eta Jerusalem ekialdean dituzten lurrak kentzeko politika sistematiko baten parte dira.

“CAF, Jaitsi Zaitez Israelen Apartheidaren Trenetik” koaliziotik, eskertu egiten dugu ekintzaile israeldarren ausardia, berriz ere, justiziaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen alde daudela erakutsi baitute.

CAF-i erretira dadila eskatzeko

Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak taldea. Ez dugu nahi CAFek Jerusalengo tranbia egitea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude