Azterketa horri dagokionez, Arendtek “gaizkiaren hutsalkeria” esamoldea sortu zuen, adierazteko “gizabanako batzuek dagokien sistemaren arauen barruan jarduten dutela, beren ekintzei buruz hausnartu gabe”; beraz, Israelek tortura sistematikoa, Palestinako herriaren apartheid-a, Gazatarren Genozidioa eta gainerako jardunbide gaiztoak erabiltzea “ez lirateke kontuan hartuko haien ondorioetatik edo azken emaitzetatik abiatuta, horiek betearazteko aginduak goi-mailako estamentuetatik badatoz”, eta, beraz, Netanyahuren Israelgo Gobernua izango litzateke Historiaren erantzule bakarra.
Hannah Arendtek, beraz, gizabanakoak bere gaitasun kritikoari (askatasunari) uko egitearen arrazoiak ulertzen lagundu zigun, eta, aldi berean, ohartarazi zigun beti erne egon behar genuela edozein sistema politikotako gobernariek, demokrazia judutarra barne, “gaiztakeriaren hutsalkeria” errepikatuko zutela aurrean.
Arendtek Adolfo Eichmanni buruz egindako gogoeta Gazako Zerrendaren egungo egoerara estrapolatzen badugu, “Tzahaleko agintari militarrek ez lituzkete psikopata hiltzaileen ezaugarriak aurkeztuko, baizik eta burokrata hutsak izango lirateke, aginduak beteko lituzketenak, ondorioei buruz hausnartu gabe eta beren ekintzen ongia edo gaizkia bereizi gabe”. Hala ere, Maximiliano Korstanjeren arabera, “beldurrak, eta ez gaizkiaren hutsalkeriak, gizakiak bere borondate kritikoari uko egitea eragiten du, baina garrantzitsua da ez ahaztea egintza horretan subjektuak etikoki bere uko egitearen erantzule izaten jarraitzen duela”.
Horrela, Israelgo gizarte gehiena konplize isila eta kolaboratzailea izango litzateke arabiar eta israeldarren aurkako sentimendu xenofoboa ezartzeko (judu israeldarren % 70 herrikide arabiarren eskubide-berdintasunaren aurka agertuko lirateke).
Era berean, Hamasek urriaren 7an egindako erasoaren ondoren, gizartearen gehiengo handi bat Zisjordaniako kolonoen kokalekuak handitzearen aldekoa izango litzateke, baita Gazan egindako genozidioaren ere. Horrek aurreratu egiten du demokrazia israeldarra akatuko dela eta hurrengo hamarkadan erregimen teokratiko-militarra ezarriko dela.
Lehenago esan bezala, nahiz eta orokorrean hartuta “Gaizkiaren hutsaltasuna” ideia interesgarria izan, Eichmannen kasu konkretuari dagokionez Eichmann zeharo nazi fanatiko eta konprometitua zen, eta ez, Arendtek adierazi moduan, goikoen aginduak betetzen zituen burokrata hitsa.
Egia da Israel nolabaiteko demokrazia dela. Auzitegi Nagusian ba omen dute arabiar kristau bat edo bi, eta parlamentuan ere beti daude bizpahiru diputatu ezkertzale antisionista. Haaretz bezalako egunkariak ere badituzte… Funtsean, ordezkaritza txiki hori da munduari esan ahal izateko “Begira, demokrazia bat gara eta arabiarrak ere baditugu erakundeetan”, bestetarako ez dute balio.
Israeldar juduek, boz libreen bitartez, erabaki dute parlamentuaren gehiengo zabal bat sionista erlijioso pitzatuenei ematea. Baina seko burutik joanda dagoen jendea, benetan. Israeldar gehienek badakite armada zertan aritzen den, izan ere, Israelgo ia judu heldu guztiek soldadutza egin behar dute eta edozein unetan mobiliza daitezke. Hortik ondorio batzuk atera ditzakegu, palestinar erresistentziaren taktika eta jopuntu militarren zilegitasunaren inguruan…
Palestinar musulmanek, boz libreen bitartez ez, zeren horiek behin baino ez dituzte egin sekulan ez errepikatzeko, beren sustengua ematen diete yihadista pitzatuenei. Baina seko burutik joanda dagoen jendea.
Hortik ondorio batzuk atera ditzakegu, israeldar defentsaren taktika eta jopuntu militarren zilegitasunaren inguruan.
– Palestinar erakundeen ordezkaritza-sistema gauzatzeko kondizioak ez dira Israelek dauzkan berberak.
– Sionistek maiz gogorarazten diote munduari Hamas izugarri gaiztoak direla, zergatik eta islamistak direlako. Hala ere, Fatah eta beste fedayin laikoak berdin-berdin gorroto dituzte. Sirian borrokatzen diren yihadistak Israelgo ospitaletan artatu izan dituzte eta haientzako laguntza Tel Avivetik iritsi omen da…
Sionismoak kaka nahasten du nahita, izan ere, Hamasen izaera “islamista”, nolabait ere, Tunisia edo, nahi bada, Turkia eta Egiptoko alderdi islamisten antzekoa baita. Salafismo gogorraren begietara, Hamas moderatuegia da, bere kontrolpean zinema, ziberkafe, eliza kristau eta holakoak baimentzen dituen talde epela, hauteskundeei buruz hitz egiten duena eta “kafir” jendailarekin elkarlana bilatzen duena. https://time.com/6329776/hamas-isis-gaza/
Hamasek militante salafistak atxilotu izan ditu, baita bakarren bat garbitu ere. Hamas batez ere erresistentzia nazionaleko erakunde politiko-militarra da, erlijio kontuak gorabehera. Ondradu fama irabazi duena, gainera. Hauxe da Hamasen 2017ko manifestu politikoa. https://www.middleeasteye.net/news/hamas-2017-document-full