Irudien manipulazio baldarra 7 argazkitan
Irudien manipulazio baldarra 7 argazkitan Irudien manipulazio baldarra 7 argazkitan
Egia argitaratua, ostegia (“postverdad” delakoa) edo manipulazioaren garaiak ez dira kazetaritzaren mesedeko. Jada ikustea ez da sinistearen sinonimo, ez horixe. Kazetaritza “berriaren” gaitz nagusia da honakoa, baita, ondorioz, argazkilaritzarena ere. Testuinguru hontan, ekainaren 20an zabalduko dute ‘Altered Images: 150 years of posed and manipulated documentary photography’, Bronx Documentary Center erakusketa aretoan. Bertan frogatzen da, besteak beste, ostegia ez duela 2.0 kazetaritzak sortu. New Yorkera joateko asmorik ez duzuenontzat, hona hemen erakusketa hartan ikusi ahal izango diren argazkietarik zortzi.
1- Yevgeny Khaldei
Lehenenengoz Ogoniok aldizkari errusiarrean publikatu ostean, hurrengo bertsioari kea gehitu zitzaion, dramatismoa areagotzeko. (Info +)
2- Adnan Hajj
Argazki honetan ere kea gehitu zen, baina modu askoz ere agerikoagoan. Little Green Footballs AEBtako blog politikoak salatu zuen baldarkeria. (info +)
3- John Paul Filo
1970. hamarkadaren hasieran Mary Ann Vecchioren buru gaineko zutoina ezabatu zuen teknikari anonimo batek, gela iluneko teknikak erabiliz. Gerora argazkia Time eta Life aldizkarietan argitaratu zen, besteak beste. (Info +)
4- Iran
Iranek jaurti behar zituen 4 misiletatik hiruk baino ez ziren irten. Laugarrena photoshopaz jarri zuten, goiko irudian ikusi daitekeen legez. (Info +)
5- National Review
Argazki originalean ‘Aurrera!’ dioten aflixak irakurri daitezke. National Review delako aldizkari eskuindarrak berriz, ‘Abortua!’ hitza jarri zuen aflixotan, photoshopa erabiliz (Info +)
6- Matt Mahurin
Ezaguna da O.J. Simpsonen argazkiarekin Time aldizkariak egindako manipulazioa. Simpsonen azala ilundu zuen aldizkari estatu batuarrak. (Info +)
7- Narciso Contreras
Narciso Contreras argazkilariak onartu zuen, lankidearen kamara argazkitik ezabatu zuela, “ikuslea ez distraitzeko”. Contrerasen ekintzak Asociated Press agentziaren kode deontologikoa urratu zuen. (Info+)