Iraultzak aurreikusten dituen super-ordenagailua
Imajinatzen al duzue gizarte mugimenduak aurreikus ditzakeen makina bat? Iraultza arabiarrak edota M15 mugimendua, adibidez. ICHko ikerketa baten arabera, Tenesseeko Unibertsitateko Nautilus izeneko super-ordenagailu bat milioika prentsa artikulu ikertzen aritu da eta Libia edota Egiptoko gizarte-narriadura aurreikusteko gai izan da.
Nola egin zuen hori?
Kalev Leetaru, ICHko ikertzaileak, 100 milioi artikulu “pasatu” zizkion Nautilusi eta ondoren, makinak “ikaragarri”, “izugarri” eta “ona” bezalako hitzak bilatu zituen artikuluetan adierazitako sentimendua detektatzeko. Modu horretan, elkarren artean harremana zuten 100 bilioi artikuluren mapa osatu zuen.
Leetaruren arabera, Nautilusen sistema denbora errealean lan egin dezan molda daiteke, iraganeko artikuluekin lan egin ordez. Modu horretan, etorkizunean zer gertatuko den aurreikus lezake.
Nautilus SGI Altix super-ordenagailu bat da, 1024 nukleo ditu eta 8,2 teraflopeko konputazio ahalmena.
Zer da Nautilusek aurreikusi duena?
Errebolta arabiarrei dagokienez, Nautilusek 2011 hasieran prentsa artikuluetako sentimenduetan “beherakada” bat sumatu zuen, Mubaraken dimisioa baino lehenago (goiko irudian). Beste beheraka bat 1991n izan zen, AEBek tropa irakiarrak Kuwaiten bonbardatu zituztenean.
Egiptoko gertakari berrienak iraganekoekin erkatuz gero, Nautilusek egindako artikuluen analisiek antzeko gertakariak aurreikusi ditzakeela ondoriozta daiteke; hau da, etorkizunean gerta daitezkeen matxinada edo iraultzak.
Horrez gain, azterketak ere dio Nautilusek Bin Ladenen ezkutalekua aurkitu zuela prentsan argitaratu zenaren arabera. Horrela, datu horiekin, super-ordenagailuak Bin Laden inguratu zuen, harekin topo egin arte. Mundu guztiak Bin Laden Afganistanen zegoela pentsatzen zuen bitartean, artikuluetatik ateratako informazio geografikoak Pakistanen kokatzen zuen Al Qaedako burua.