Irak eta Afganistango soldaduen aire girotua 20.000 milioi dolar kostatzen da

Aire girotua10 urteko gerraren ostean, Barack Obamak Afganistango tropen itzulera prestatzen ari dela adierazi du. AEBetako presidenteak 10.000 militar, gehienez, etxera bueltan bidaliko ditu, eta 23.000 gehiago 2012ko uda baino lehen. Afganistango gerra urtero 100.000 milioi dolar baino gehiago kostatzen da; eta ba al dakizue diru horretatik zenbat bideratzen den militarrak fresko mantentzera?

 

Urtero, AEBek 20.000 milioi dolar gastatzen ditu Afganistango eta Irakeko soldaduen kanpadendak tenperatura egokian mantentzeko. Bitartean, NASAren urteroko aurrekontua 19.000 milioi dolarrekoa da. Hau da, Afganistan eta Irakeko soldaduak tenperatura atseginean mantentzea eta espazioaren ikerketa programak ia kostu bera dute.

Datuok Steve Andersonek, Brigada Jeneral ohi batek, eman ditu. Andersonek Irakeko logistika arduradunaren (Petraeus Jenerala) agindutara lan egin zuen eta bere esanetan, kanpadendak klimatizatzeko behar zen erregaiaren garraioan 1.000 soldadu inguru hil dira konboiek jasandako erasoetan.

Beraz, Ekialde Hurbileko beroari aurre egitea garestia izateaz gain, arriskutsua eta kutsakorra ere da, aire-girogailuek gailuek erregai ugari kontsumitzen baitute eta, ondorioz, CO2 ugari isurtzen delako atmosferara. Soluzioetako bat kanpadendak poliuretanozko spray baten bidez isolatzea da. Horrek ere bere kostua izango luke, noski (95.000 milioi dolar inguru), baina hala eta guztiz ere, diru asko aurreztuko lukete soldaduen izerdia saihesten.

Soluzio merkeena tropak etxera bueltan bidaltzea da, eta ez bakarrik gobernuak soldaduen aire girotua ordaintzeari utziko diolako bakarrik. Pentagonoan, antza denez, horretaz jabetu dira jada, eta pixkanaka hasi dira soldaduak erretiratzen. Zorte apur batekin, gutxi barru AEBetako soldadu guztiak etxean izango dira fresko-fresko eta gerra amaitutzat eman ahal izango da.