Independentistak eta, gainera, itsusiak

Independentistak, eta gainera, itsusiak

Zeresana sortu du sare sozialetan Antonio Burgosek ABC egunkarian argitaratutako iritzi artikuluak. Bertan, gupidarik gabe iraindu ditu CUPeko eta EH Bilduko ordezkari emakumezkoak, soilik, euren irudia aintzat hartuta. Mireia Vahík erantzun egin dio Eldiario.es egunkarian.

Independentistak, eta gainera, itsusiak

Burgosek CUPeko eta Bilduko emakumeak hain itsusiak izatearen arrazoia zein den galdetu dio bere buruari, eta independentzia eskatu ordez edertasun ezagatik Espainiatik bota beharko lituzketela gaineratu du. Hainbat termino iraingarri erabili ditu emakume hauen aurka: tiorras feas, pelorratas proetarras, las flequis.

ABCko zutabegileak CUPeko eta EH Bilduko emakumezko independentisten itxura goitik behera astindu ostean gizonezkoei ere egin die aipamena: “Zergatik eskatu behar du Kataluniaren independentzia Junqueras bezalako gizon zatar batek?”, horra hor Burgosen argudiaketa sendoa.

Mireia Vahík erantzun dio zeharka bada ere Burgosen artikuluari eldiario.es egunkarian. Bertan, esan du botere harreman egoeretan gertatzen diren eraso guztiak eraso matxistak direla. Gaineratu du, egoera politiko nahasi honetan emakume hauek protagonista bihurtu eta aurkari politiko on, borrokalari eta ausart bezala azaldu ordez, generoari atxikitzen zaizkion gutxiespen ezaugarriak ematen zaizkiela, esaterako, guarra edo puta.

Bestalde, Vahík azpimarratu du patriarkatuaren semeei min gehien eman diena CUPeko emakumeak mugimendu kritiko baten eragile eta aurpegi izatea dela, eta gainera, euren lagun eta militante gizonezkoekin batera. Iritzigilearen ustez ezberdintasun bat dago; gizonezko hauei euren diskurtso politikoagatik epaitu zaie eta ez emakumezkoei bezala gerribueltaren neurriagatik edo ile-mozketagatik.

8 pentsamendu “Independentistak eta, gainera, itsusiak”-ri buruz

  • Beste artikulu pseudofeminista bat. Memelo faxista batek itsusiak deitu digu esta gu sutan.
    Azken egunotan ehundaka emakume erasotuak Alemanian eta gu isilik. Baina klaro, moritoak izan dira eta hobe txintik ez esatea!

    • Deborah, arrazoi guztia duzu. Erabat. Albiste hori BERRIA eta ARGIAn ez dut ikusiko. Arrazoia: erasotzaileak afrikarrak eta arabiarrak dira.

      Euskal Herrian horrelakoak gertatzen direnean, beti ezkutatzen dute erasotzailearen jatorria. Baina ze babukeria da hori??? Zetako ezkutatu informazioa?? Agian moroak ARGIA eta BERRIAn irakurritakoagatik irainduak sentituko dira??? (sic).

      Ba, Deborah, egidazu fabore bat eta argitaratu honen inguruko artikulua hemen ZUZEUn. Benetan eskertuko dizugu. Eta erantzunak jasoko dituzu. Fijo.

      Niri izenburua bururatu zait (BERRIA eta ARGIAren faltsukeria). Baina kontuz, neurtu zure hitzak, bestela zentsura faxistaren zartakoa jasoko duzu.

  • 100daka erasotuak Alemanian ustez jatorri afrikar edo arabiarra dutenek eginda ta ezta atxilotu bakar bat, ze arraro ez?
    Baina burua pentsatzeko ez danez….
    Bestalde Alemanian emakumeen %50a sexu erasoa edo jasarpena pairatu dute gutxienez bizitzan behin ta %25ak etxeko indarkeria.

    ustet ez daudela hainbeste etorkin errua botatzeko ez?
    Ea orain zerekin ateratzen zareten.

    • Barkatu, ehundaka atxilotu zituzten, komisaldegiak betetzeraino eta aurreko presoak askatu behar izateraino, gezurrik ez.

      Inork ez die etorkinei erru berezirik bota, baina guztiz deitoragarria da komunikabide abertzaleetan ezer ez agertzea sexu erasoak immigranteek egiten dituztenean eta hemen txorakeria imaginaezinagatik muturluze ateratzen gara manifestatzera gizon euskaldun batek zeozer egin duenean (neskatxa bati “titi handiak” dituela esatea ez da manifa bat eta disturbioak montatzeko arrazoia).

      Eta bortxaketa eta jazarpena ez dute soilik emakumeek jasan. Gizonezkoek biolentzia gehiena pairatzen dute.

    • “Ta ezta atxilotu bakar bat, ze arraro ez?”. Hemen arraro den bakarra hain desinformatuta egon eta horren ausart hitz egitea da.
      http://www.bbc.com/news/world-europe-35261359

      Badakit gure egunkari euskalduna leituz gero erreza dela desinformatuta egotea gai honetaz, baina ez da aitzakia.

    • Hiltzen Hil 2016-01-09 14:07

      Juas juas, irizpide kutre hori Irratian entzun nuen, horren justu hitz zehatz horiekin. Sugaar lorito bat da, benetako pentsalari bat baino

  • Gertatu zanean debora,ez zan atxiloturik egon. http://www.elplural.com/2016/01/05/oleada-de-agresiones-sexuales-durante-la-nochevieja-en-alemania/ gero atxilotutakoen artean 18 asilo eskaera dute ta 2 alemandar ta estatu batuar bat ere. Milaka baziran nolatan gau hortan ez zuten inor atxilotu? Ta milioi bat etorkin jaso ditu urte hontan.
    Ta emakume alemndarrak pairatutakoari buruz? %50rari eragiten die. Hortaz zure arrqzismoa zer duo? Ezerrez etorkinak ez direlako. Mobiletik nabil. Ea ulertzen dan.

  • Ganbaratxotik 2016-01-11 20:28

    Berria eta Argian zentsura faxista! Arrapazan/k!

    Moritoak omen erasotzaileak. Polizia buruak informazioa zabaldu eta Merkel-ek berak lanetik bota du. Hain zuzen, pasibitateagatik eta informazioa oker zabaltzeagatik.