Iñaki Williams jokalariak arrazismoari buruz hitz egin du Salvados programan
Iñaki Williams jokalariak arrazismoari buruz hitz egin “Salvados” programan –
Iñaki Williams Athleticeko jokalaria igande honetako Salvados La Sextako programan agertu da. Arrazismoa programaren ardatz nagusi zen eta aurrelariak zelaian jasan dituen jarrerei buruz hitz egin zuen.
Duela urtebete, Espanyol taldeko RCDE Stadium-ean (Cornellà bezala ere ezaguna), Williamsek bertako zaleen irain arrazistak jasan behar izan zituen eta hauek publikoki salatu zituen, partidua geldituz. Hortik aurrera, fiskaltza sartu zen eta estadioetako arrazismoa gelditzeko neurri berriak behar zirela agerian utzi zen.
Iñaki Williams-ek bere familiari buruz ere hitz egin du Salvadosen. Bizitza hobeago baten bila gurasoek jasan behar izan zituzten lazeriak kontatu ditu: basamortua zeharkatu, haien pixa edan, hildakoak atzean utzi eta Melillako harresia saltatu. Zauriak dituztela aitortu du Iñakik.
Algunos nombres tienen detrás una historia.
La de Iñaki @Williaaams45 es la historia de muchas familias migrantes, y tiene un final feliz. #SalvadosRacismo pic.twitter.com/CwlitQYt2p— Salvados (@salvadostv) February 7, 2021