I’m a photographer, not a terrorist
Terrorismoaren aurkako legediaren babesarekin argazkilari amateur bat galdekatu zuen poliziak Erresuma Batuan. Honek kamerarekin bere atxiloketa grabatu ahal izan zuen.
Iragan urteko abenduaren 19an lagun batekin gabonetako argazkiak ateratzen ari zen Bob Patefield, Accringtownen. Argazkiak ateratzen zebilen, baina poliziaren ustetan bere jarrera susmagarria zen, are gehiago, bere jarrera antisoziala izan zitekeela esan zioten.
Bere datuak emateari uko egin zionez, argazkilaria atxilotu egin zuten eta zortzi orduz komisaldegian izan zuten. Gero kargurik gabe aske utzi zuten.
Antza, Paterfield-en kasua uste baino ohikoagoa da. Hori horrela hainbat argazkilarik iragan urteko abuztuan ‘I’m a photographer, not a terrorist‘ kanpaina martxan jarri zuten. Helburua, poliziak terrorismoaren legearen izenean egiten dituen gehiegikeriak salatzea da. Argazkilariak etengabe susmopean ez egotea aldarrikatzen dute.