Hurrengo geltokia: Al Jazeera euskaraz

Albisteak 2.0 saioa egiten urtea daramagu. Telebistan eta sarean. Lagunekin, ikusleekin, komunitatean. Euskaraz sortzen dugunaren erakusleiho gara, munduan gertatzen denari leihoa irekitzen diogu. Eta horrela, lokala eta globala uztartuz egiten dugu astero astero gure emankizuna.

Eta asteotan, zelan ez, Al Jazeera izan dugu behin eta berriro gure begipuntuen xedean. Han egosten denak, deitu digu arreta. Eta ikasten saiatu gara. Egiten dutena interpretatzen. Eta hurbilago sentitzen gara… gertukoago ditugu.

Lehen emankizuna egin genuenean, Fermin Muguruzak Next music station egin behar zuela adierazi zigun, eta orduan Asian Dub Foundationeko Steve Chandra kideak sortutako erresistentzia eta musikari buruzko dokumentalak izan genituen hizpide. Gerora… ziento bat gai, lagun, hashtag eta mezu zabaldu ditugu. 

NDcwNg==

 

Azken saioan Al Jazeera ekarri dugu pantailara. Telebista proiektu globala iruditzen zaigu. Areago ingelesezko kanala sortu dutenean, BBCko eredua aintzat hartuta. BBCko tresneria eta profesionalak ere inplikatu dituzte proiektuan gainera. Guk berriz, ingurura begiratu… eta ze telebista eredu behar dugun, kezka daukagu. Asko daukagu ikasteko. Asko egiteko. Eta horregatik, euskarazko al jazeera  aldarrikatzeari ekin diogu. Argi eta garbi.

 

Hurrengo geltokia:  Al Jazeera euskaraz

Irudia | Al Jazeera | albisteak 2.0 | Creative Commons By SA

2 pentsamendu “Hurrengo geltokia: Al Jazeera euskaraz”-ri buruz