Hiri batean, bi hiri

OTE4

27 herrialdeetako atzerri ministroek sinatu dute Jerusalem bi hiriburu izatea onarzten duen agiria. EBk, israeldar eta palestinarren artean bake iraunkorra ezartzeko bide bakarra horixe dela uste baitu.

Israeldarrek aldarrikatzen duten hiri “betierekoaren eta zatiezinaren” amaiera litzateke hori. Baina ez dirudi horretarako prest daudenik. Egunotan, EBk oharra igorri aurretik, Jerusalemen zatiketa aldarrikatzea, bake elkarrizketetarako oztopo izango dela ohartarazi dute.

Benjamin Netanyahu israelgo lehen ministroak duela hilabete gutxi Jerusalem beti israeldarrena izan dela, eta izango dela adierazi zuen. “Inoiz ez da berriz zatituko”, gehitu zuen ondoren. Baina zatitzea, edo hobe esanda konpartitzea dela dirudi gatazkaren irtenbide bakarra.

Hiriburu “zatiezina” zatiketaren sinbolo izan baita hamarkadetan zehar. Eta ez soilik palestinar eta israeldarrentzat. Nazioarteko iritzia ere zatitu izan baitu hiriak.

Jerusalem ekialdea geroko Palestinar estatuko hiriburua izateko proposamena agiritik kendu dute. 27en artean akordioa lortzeko modu bakarra izan baita. Jerusalemek, beste behin, zatiketa eragin baitu, nahiz eta azkenik bateratu dituzten iritziak.

Israelera begira daude, beste behin, begi guztiak.

Irudia | Jerusalem | Or Hiltch | Creative Commons By SA