Herrion burujabetzaren alde Europar Batasunari ez

Herrion burujabetzaren alde Europar Batasunari ez –

Europako eragile sozial, sindikal eta politikook honako manifestu hau sinatzen dugu, eta honakoa adierazten diogu kontinente osoko herriari:

Herrion burujabetzaren alde Europar Batasunari ezEuropar Batasunari uko egiten diogu, herrion eta langile klasearen dominazio politiko, ekonomiko, militar eta kulturalerako egitura bat delako eta, aldi berean, helburutzat sistema kapitalista, inperialista eta patriarkalari eustea duelako, gutxi batzuen mesedetan.

Garai latzetan bizi gara. Faxismoaren joera areagotzen ari da, arrazismoa eta xenofobia hedatzen, emakumeon eta gorputz disidenteon aurkako matxismoak eta indarkeriak ez du etenik, eskubide indibidual eta kolektiboak segunduro hausten zaizkigu, mugak gero eta zorroztasun handiagoz ixten, lan-eskubideak galtzearekin batera herritarron pobrezia maila errotzen ari da, lurraldeak eta tokiko nekazaritza suntsitzen, pribatizazio eta kapitalak exijitutako murrizketen garaietan murgilduta gaude, Europar Batasun barruko eta kanpotik datozen migrazio-exodoek hutsarazten dituzte etxeak, ezarritako boterearen aurkako mobilizazio, abeslari edo idazle oro gogor jazartzen da, herrion autodeterminaziorako eskubidea ukatzen, Estatu Batuen, Europar Batasunaren eta NATOren eraso inperialistak gogortzen ari dira, forma ezberdinetan. Eta zerrenda honek ez du amaierarik. Finean, herrion eta langile klasearen aurkako erasoen garaian murgilduta gaude.

Baina, argi daukagu ez dela denborak sendatuko duen koiunturazko egoera bat; alderantziz, egiturazkoa da. Hau da, Europar Batasuneko botereek herriari ematen dioten erantzuna da, delako garapenari bide ematen jarraitzeko eta, hala, metaketa kapitalistaren sistemari eusteko. Izan ere, Europar Batasuna horretarako sortu zen, Europako eliteen interesak defendatzeko eta mantentzeko, aurpegi atsegina erakutsi nahi izan badigute ere.

Hori guztia kontuan izanda, argi adierazi nahi dugu ez dela posible Europar Batasuna aldatzea, ezinezkoa dela herrion eta herri klaseon interesei erantzungo dion Europar Batasun bat. Troika, Europako Batzordea, NATO, EUROPOL… erabat egitura antidemokratikoak dira, eta Europako Parlamentua inolako eraginik ez duten organismo parasitario bat, elite eta transnazionalei men egiten diena. Demokratizaziorako edozein alternatiba eraiki nahi bada, nahitaez, Europar Batasuna deseraiki eta herrion burujabetzan nahiz elkarren arteko elkartasunean oinarritutako integrazio eredu bat eraiki beharko dugu, egungo eremu geografikoaz harago.

Beraz, manifestu hau sinatzen dugun eragileok, elkartasun internazionalista areagotzeko eta Europar Batasunari alternatiba elkarrekin diseinatzen hasteko deia egiten dugu, herrion eta langile klasearen zerbitzura egongo den alternatiba.

Europan, 2018ko azaroan

Aragón:

  • Puyalón de Cuchas

Breizh:

  • Breizhistance
  • Dispac’h

Euskal Herria:

  • Asociación Palestina Biladi
  • Komite Internazionalistak
  • Ikasle Abertzaleak
  • TxiapasEKIN plataforma
  • ESK sindikatua
  • Sare antifaxista
  • Zabaldi elkartasun etxea
  • SOS Racismo
  • Askapena
  • Iruñea Harrera Herria
  • Euskal Herriko Bilgune Feminista

Galiza:

  • Mar de lumes

Italia:

  • Eurostop
  • Noi Restiamo
  • Rete dei Comunisti

Països Catalans:

  • Ìtaca
Herrion burujabetzaren alde Europar Batasunari ez

Askapena erakunde internazionalista

5 pentsamendu “Herrion burujabetzaren alde Europar Batasunari ez”-ri buruz

  • Herrion burujabetzaren alde, Askapenari ez!!!

  • Ideiarekin ados nago.

    Euskal Herriko eragileena, ez dut ondo ulertzen… Chiapas, Palestina, sos racismo…. Zer ikusi dute hauek gure herriarekin???

  • EBko hauteskundeetan abstenitzeko deia da edo brindis hutsa?

  • Europar Batasuna herrien eta langileriaren etsai den kapitalaren egitura bat da zalantzarik gabe.
    Gobernuz Kanpoko Erakundeak beste hainbeste. Eta Troiako zaldiaren papera betetzen dute borroka nazional anti-inperialistak eta langile borrokak aldarri burges-liberal progreekin ordezkatzeko.
    “Gorputz disidenteak” eta halako txorradak kapitalak berak bultzatzen ditu, mugarik gabeko merkatuak eta migrazioak bezala.
    Europar Batasunaren aurkako langile oposizio handiena une honetan frantziar jaka horien mugimendua da. GKE eta konpartsen batukada-ezkerra bere sasi-oposizioa da eta tamalgarria Askapena hor kokaturik ikustea.

  • Artikulu honetan ageri den ikuspegian, argi dago euskal borroka nazionala (eta beste hainbat herrietako borroka nazionalak) instrumento huts direla “kapitalismo”aren kontrako borroka internazionalean. Akaso hauxe da gure herriak duen desgraziarik handiena, erreadikalitate nazionalaren mozorroz gure herri borroka ardatz internazional horren azpian jarri nahi izatea, ustezko konzientzia global baten mende gure borroka eternizatu dadin, kapitalismo delakoaren akaberaren milenioa etorri bitartean. Askapenak jasotzen dituen erakundeak ezker abertzaleko sabeletik sortutako errepika sektorialak besterik ez dira, aniztasun itxura eman nahirik bat eta bakarra den gauzari.
    Orain Europar Batasunari egin behar zaio gerra. Eta horrelako gerrak (oroit dezagun ETAk egindakoa) etengabea eta lorpenik gabea izan behar du. Gizarte zatiketa eta antzutasun nazionala da guzti honen emaitza.