Hegazkin istripuko lehen gorpuak aurkitu dituzte
Hegazkin istripuaren kasua denon belarrietara iritsi eta denon ahoetatik igaro da. Misterio bat da oraindino zer gertatu den, Air France konpainiaren, Airbus 331-arekin.
Hasieran esan zuten terroristen erasoa izan zitekeela, ondoren ezetz. Ondoren zioten ziurrenik, tximista batek sorturiko arazo elektrikoengatik, kontrola galduta izan zuela istripua. Gero atera ziren zenbait aditu esanaz ezinezkoa zela hori. Beranduago Frantziako gobernuak hipotesi guztiak kontuan izan behar zirela esan zuen… Dudak airean bilaketari ekin, eta zenbait arrasto aurkitu zituztela jakin genuen. Hala ere, ondoren argitu zen ez zirela bilatzen ari ziren hegazkinarenak… Nahasmasa ikaragarria.
Brasilgo gobernuak jakin arazi duenez, lehen gorpuak aurkitu dituzte eta uretatik ateratzen hasi dira. Denera 228 pertsona zihoazen hegazkinean; 216 bidaiari eta 12 eskifaiako kide. Guztiak atera eta identifikatu arte, lanean jarraituko dutela adierazi dute. Bestalde frantziako ejerzitoko submarino bat dabil kutxa beltzen bilaketa lanetan, horiek bilatuta istripua nola eta zergatik gertatu zen jakingo baita.