Hauteskunde garaian, chavismoa tinko

Chavismoa tinko –

2024ko uztailaren 28an Venezuelako presidente kargua hurrengo sei urteetan nork hartuko duen erabaki zen aurreko egunean. Venezuelako kargu politiko garrantzitsuenaren aukeraketa eguna izan zen. Izan ere, presidenteak hurrengo botere karguak betetzen ditu: funtzio publikoaren kargu gorenak diren estatuburutza, gobernuburutza eta armadaren buru izatea.

Bi hautagai nagusi zeuden, alde batetik, Nicolas Maduro, Gran Polo Patrioticoko buru bezela, eta bestetik, Edmundo Gonzalez, oposizioko buru bezala Plataforma Unitaria Democraticaren (PUD) hautagaia. Bi ordezkari horiek oinarri politiko, sozial eta ekonomiko desberdinak ordezkatzen zituzten. Lehenak, Chavezen oinordekotzatik abiatuz herri boterea, langile klasearen indartzea eta bizitza duina bermatzean zentratzen zituen bere helburu soziopolitikoak; Edmundo Gonzalezek aldiz, Maria Corina Machadoren babespean hausnartzen zituen erabaki politikoak, hots, Venezuelako klase ertain eta goi klasearen interesen mesederako.

Horrez gain, bi posizio politiko horiek ikuspegi internazionalean ere diferentziak dituzte. Madurok jarrera antiinperialista du, beste hautagaiak ez bezela. Hala eta guztiz ere, azken horrek AEBren interbentzio ekonomiko-politikoa babesten du Venezuelan, Latinoamerikan eta mundu osoan ere.

Hauteskunde prozesu hauek hobeto ulertzeko, argi izan behar da Chavezek bere lehen hauteskundeak irabazi zituenenean Venezuelaren historian garai berri bat hasi zela. Fase berri honetan, historikoki boterean zegoen kolektibo kontserbadore eta neoliberala botere politiko estataletatik kanpo geratu zen. Baina aurretiko mandatariek inoiz ez zuten onartu Venezuelako herriak aukeratutako bide antiinperialista. Horregatik, hauteskundeei boikota egiten hasi ziren. Horretarako, batzuetan hauteskundeetara ez aurkezteko erabakiak hartzen zituzten, gezurren bitartez zalantzan jartzeko prozesu elektoral hauen bermea zein zilegitasuna. Hala ere, aurtengo hauteskunde hauetan, oposizioko ordezkari nagusiak Venezuelako estatuko prozesu garrantzitsu honetan parte hartzeko estrategia onartu zuen. Azken urteetako hauteskunde garrantzitsuenetarikoa bihurtuz aurtengoa. Izan ere, Chavismoaren etsai politiko nagusia Maduroren garaian, presidente kargurako lehen aldiz aurkeztu zen.

Guztiek zekiten zein garrantzitsua zen kargu hori kontrolatzea. Are gehiago une historiko honetan, non Latinoamerikako estatu batzuetan ultraeskuina nagusi den eta beste estatu batzuetan herritarren aldeko alderdi edo fronte politiko zabalek ehuneko ez oso handi bategatik kontrolatzen dituzten ardura gubernamental horiek. Garrantzitsuak izan arren, ukaezina da nagusitasun handi baten faltan kontuz ibili beharra dutela karguan. Hala nola, sozialismoaren eta antiiperialismoaren bidean beharrezkoak diren neurri asko kontu handiz edo zailtasunez hartzeko posizioan daude eta. Gainera, azken urteetan Abya Yalako estatu batzuetan neoliberalek bultzatutako estatu golpeak (AEBren laguntzaz) ere egon dira, tentsio egoera handituz eta herri boterearen aldeko posizio politikoetan eztabaidak areagotuz.

Venezuelaren kasuan, azken urteetan gertakari desberdinek markatu dituzte agenda politikoak: Guarinbak (2014koak edo 2017koak adibidez), Guaidoren estatu kolpea (2019), AEBren blokeo ekonomikoa eta horren bitartez sortu den krisi ekonomikoa.

Uztailak 28ko eguna historikoa bihurtzeko gakoa guzti honetan dago; egun horretan iraultza bolibartarraren jarraipena zegoen jokoan, Venezuelan zein Latinoamerikako estatu desberdinetan. Beraz, egun erabakior horretako goizean zehar Caracaseko zenbait gunetan kokatuta zeuden mahai elektoralak ezagutu genituen, Bolivar plaza eta Chacaito guneak besteak beste. Bertan, oposizioaren bandokoak ziren pertsona ugari elkarrizketatzeko aukera ezberdinak izan genituen. Hauei hiru galdera nagusi erantzuteko eskatuz: Zure ustez zer gertatuko litzakete oposizioak irabaziz gero? Zein iritzi sortzen zaizu nazioartean zalantzan jartzen denean hauteskundeen eta emaitzen zilegitasuna? Hauteskunde garaian sare sozialetatik kanpo konfrontazio egoerak bizi izan dira? Galderek erantzun ugari izan zituzten, gehienak interesgarriak data horretako egoera politiko eta soziala ulertzeko.

Chavismoa tinko

Lehenik eta behin, galdetutako ia guztiek argi utzi zuten hauteskundeen aurretik kaleetan giro lasaia zegoela, hots, ez zela inolako tentsiorik bizi pertsonen arteko harremanetan ezta eztabaida politikoetan. Sortutako tentsio guztia sare sozialetan aurkitzen zela. Ideia hau oso orokortua zegoen bai oposizioko bai chavismoaren aldeko pertsonengan. Beraz, hauteskundeen aurretiko tentsio faltak argi uzten du botoen erabakitze prozesuan Maduroren gobernuak ez zuela presionatzen, sare sozialetan Europara heltzen ziren ideia faltsuek adierazten zuten bezela.

Etorkizunera begira, oposizioak irabaztekotan ea aldaketaren bat egongo ote zenaren galderari dagokionez, erantzun desberdinak jaso genituen. Alde batetik, pertsona askok azpimarratzen zuten oso zaila zela aldaketa bat egotea, izan ere, beraien ustez, Maduroren aldekoek ez zutela horrelakorik onartuko errepikatzen zuten. Erantzun horiekin argi geratzen zen oposizioaren aldekoek zeukaten diskurtso errepikakorra. Errealitatetik aislatzen den erantzun bat da oposizioarena gainera. Izan ere, Asanblea Nazionala oposizioaren kontrolpean geratu zenenean edo Chavez komandanteak 2009an konstituzioa aldatzeko hauteskundeak galdu zirenean chavismoak onartu egin zuen herritarren gehiengoak hartutako posizioa. Galdera horrekin jarraituz, sarri errepikatzen zuten “aldaketa ona izango zela” hemen testigantzek esandakoa: “Estamos en una zona de confort que no hemos querido salir y creo que con un nuevo cambio, una nueva idea, podemos tener una nueva alternativa” / “a futuro a bien, en el momento no. Siempre son buenos los cambios” baina inoiz ez zuten azaltzen ideia horren zergatia edo inoiz ez zieten erreferentziarik egiten oposizioaren proposamenei. Erantzun hantzu horrek argi uzten zuten pertsona horiek soilik aldaketa bat aldarrikatzen zutela, baina fundamentu politiko bakar bat ere erabili gabe, egoera hau aztertzerakoan arrazoi desberdinak egon daitezkeela interpretatu daiteke: badakitelako oposizioaren estrategia politiko pribatizaile yankiak Venezuelaren sektore bateri soilik ekarriko dizkiola onurak edo AEBren blokeoak eragindako krisi ekonomikoaren errua chavismoari (kasu honetan Maduroren gobernuari) leporatzen diotelako (egoera ekonomikoaren sustrai politiko, sozial eta ekonomiaren kausa errealak zein diren ez dituztelako ezagutzen edo onartzen). Horrez gain, pertsona askorentzako oso garrantzitsua da krisiak eragindako migrazio mugimendua desagertzea eta beraien senitartekoak Venezuelara itzultzea. Hala ere, azpimarratzekoa da giza migrazio horien atzean bi abiapuntu daudela. Alde batetik, kirisiagatik dirua lortzeko herrialdetik irten direnen kasua eta bestetik arrazoi politikoak direla medio Venezuelatik joatea erabaki dutenena (oposizioko kideak izaten dira gehientsuenak, nazioartean chavismoaren aurkako mugimenduak elikatzen dituztenak, atzerriko giro politikoa kutsatuz). Onartu beharra dago Maduroren gobernuaren kontra kokatzen diren pertsona askok maiz ez dituztela oposizioaren proposamen politikoak ezagutzen, momentu honetako beraien posizio politikoa blokeo inperialistaen ondorioz sortutako krisi ekonomikoaren egoera larritik irtetzeko ametsean oinarritzen baita. Azkenik, hauteskunde prozesuaren inguruan galdetzerakoan erantzun mota desberdinak jaso genituen, oposizioko pertsona batzuek Venezuelako prozesuan erabiltzen diren metodologiaren eta tresnen balorazio positiboa egiten zuten, teknologia garatua dagoela aipatuz eta botoen balidatze sistemarengan konfiantza jarriz: “Siempre he participado en todas las que ha habido. Y realmente ha habido alguna que otra cosa que si que han demostrado que ha habido cosas extraña. Pero realmente no puedo dar fe de que es totalmente cierto. Yo prefiero pensar lo que dicen que el sistema electoral del país es uno de los mejores del mundo debido a su tecnología y a todo lo que está detrás de eso” / “tenemos una tecnología muy avanzada.” / “ha habido elecciones que la oposición ha ganado”. Hala ere, orokorragoa zen hauteskundearekiko zalantzak zituzten opositoreen iritzia “claro que se manipulan datos, todos ellos tienen el poder electoral. Algo que se ve visible no es necesario preguntarlo” / “esa respuesta te la podría dar más tarde (la de manipulación de votos). Porque yo estoy 100% seguro que el gobierno no gana. En este carro no se ha montado un solo Chavista, un sólo Madurista o todo el que se ha montado en este carro va con Edmundo, va con la oposición” esaldi guzti horietan ikus daiteke oposizioak erabiltzen dituen argudioak hauteskundeen zilegitasuna kolokan jartzeko oinarri politiko batetik sortutak daudela, non diskurtso bat sortua zuten hasieratik, beraien ustezko garaipena onartua izan zedin eta justifikatua izan zedin Maduroren garaipenaren ostean kolokan jartzea hauteskunde prozesua. Bestela, nola da posible aurreko hauteskunde edo erreferendumak (oposizioak irabazi zituenean emaitzak) zilegizkoak izatea, baina chavismoak irabazten duen guztietan zalantza sortzea? Egoera horrek argi uzten du oposizioak inoiz ez duela onartuko prozesu bolibartarrak aurrera jarraitzea.

Uste horrek baina, badu zergaiti handiago baten beharra, chavismoak hauteskundeak manipulatzen dituela ez da zerutik eroritako ideia bat, baizik eta AEB eta Europar Batasunak beren estatu lakaioez baliatuz venezuelarrengan urterik urte txertatu duten uste bat. Jakina da Venezuelar estatuak onartu dituen hauteskunde emaitzetan Maduro garaile dela botoen %51,2 ingurua lortuz. Bada, bestelako emaitza baten berri izan gabe, Edmundo Gonzalezek Maria Corinaren babespean, Venezuelako presidente berri gisa aurkeztu zuen bere burua jendartera botoen %44,2a soilik jaso arren. Eztabaida aztertu beharrean, AEBek Edmundo González onartu zuten presidentetzat. Zein oinarrirekin zilegiztatu daiteke horrelako jokaldi politikoa? Ohikoa den gisara, ustelkeria eta hauteskundeen prozesua manipulatua izan zenaren gezurra zabaldu dute. Beraiek dituzten datuen arabera, Edmundo Gonzalezek botoen %70a lortu zuelako eta eta Madurok %30a. Horretarako, hauteskundeen benetako aktak zituztela esan zuten, osorik aurkeztu ez zituztenak eta aurkeztutako aktetan gainera, akats larriak aurkitu zitezkeen (sinatu gabeko bozkak edo hildako pertsonenak esaterako). Estrategia horrek venezuelar estatuan tentsioa baretzera baino gerra zabaltzeko deia dirudi. Nicolas Madurok aurretik AEBekin zituzten kontratu petroliferoak mantentzen jarraituko ez zutela bezalaxe ulertarazi zien Ipar-Amerikako gubernantzei eta enpresei, beste behin erakutsiz Maduroren aldekoek ez dutela atzera pausorik ez kanpo presiorik onartuko. Oposizioaren jokabidearen beste adibide garbi bat da sareetara jaurti diren kontextu gabeko bideoak, asko eta asko pasa den hamarkadan jazotakoak. Bestalde, Europako zein Ipar-Amerikako influentzer garrantzitsuenek (inoiz inolako deklarazio edo postulamendu politikorik egin ez dutenek ere) hauteskundeak ospatu eta hurrengo egunean, beren bideoak jaurtita zituzten sareetara Maduroren “estatu kolpea” beraien hitzetan salatzeko. Egia da CNEk ohikoa denez, hauteskundeak izan eta aktak epe motzera aurkezteko ohitura izan duela orain arte, baina oraingoan akten argitaratze prozesua zertxobait luzatu da, oposizioaren zein nazioarteko burgesia inperialistek sortutako diskurtsoa elikatzen lagundu du horrek. Egoerak eta interes desberdinen talkek, Venezuelatik kanpo batez ere baina Venezuelan ere, chavismoaren mamu bat sortu dute, venezuelar herriak egunero egunero, kaleetan defendatzen duena.

Hauteskunde osteko eguneroko borrokak beste auzi batera garamatza, zoritxarrez Venezuelako azken urteetako historian ezaguna dena: guarinbak. Elkarrizketak egin genituen egunean pertsona batek honakoa azaldu zigun: “la gente está en suspense porque esperamos que se de alguna respuesta mañana” eta horrela gertatu zen, aurretik espero bezala. Goizean goiz, Caracaseko eta Venezuelako beste estatu batzuetan oposizioak errepideak moztu zituen, kaletik lanera bidean pertsonak mehatxatu eta jipoitzen hasi ziren, iraultza bolibartarraren gune garrantzitsuak erasotu zituzten, Chavezen eta beste figura historikoen eskulturak suntsitu zituzten etab. Orokorrean, beraien helburua estatu bolibartarrean anabasa sortzea zen, beti ere “Maduroren diktadurari aurre egiten ari zen herritarren iraultza” gisars salduz beren burua Venezuelan eta gerora maila internazionalean komunikabide manipulatzaileen laguntzaz baliatuz. Caracasen kasuan esaterako, nabarmentzekoa da guarinba gehienak hiriko ekialdean sortu zirela, hots, gune aberatsenean. Motorrez mugitzen ziren, alde batetik bestera azkar ihes egiteko, zarata sortzeko eta jendetza bildu zenaren irudia emateko, baina kalean gurekin zegoen oposizioko pertsona batek aitortu zigun bezela “deberían ser muchos más”, beraz, asko zirela ematen zuen arren (onartu beharra dago ez zirela gutxi), soilik irudia zen (gerora eginiko ikerketa eta atxiloketek frogatu zuten bezela, guarinbak zuzendu zituzten pertsona asko atzerrian aurretiaz momentu hori prestatzen ibili ziren pertsonak izan ziren).

Testuinguru horretan, beste behin, iraultza bolibartarraren ezaugarri garrantzitsuenetariko bat aktibatu zen: herria. Ez da zaila ulertzea oposizioaren estatu golpe saiakera baten aurrean gobernuak bere eskura zituen tresnak erabili izana, adibidez polizia edo armada, argi erakutsi zuten leialtasuna norekiko zuten zerbitzu polizial eta militarrek. Baina herri chavista kalera irten izana, beraien bide politiko desberdinak erabiliz, autodefentsa borrokarako eskubidea aldarrikatuz. Berriro erakutsi zuten iraultza bolibartarraren erdigunean herri langilea dagoela eta erasoen aurrean tinko mantenduko direla. Bide horretan, guarinbek bigarren egunerako indarra galdu zuten, are gehiago, hurrengo egunetan, guarinbak berriro indartzearen ideia inori burutik kentzen ez zitzaion arren (eraso puntualak egiten zituzten, adibidez, hauteskunde osteko egunaren biharamunean granada bat bota zuten ospitale batera), estatu golpe saiakera desagertzen joan zen. Horren adibide nagusia abuztuak 4an oposizioak Caracasen deituriko martxa nazionalaren porrota izan zen. Beraz, hemen daukagu oposizioaren estrategiaren irudi desitxuratuaren beste adibide argi bat, non beraien ustezko irudi erraldoia espero zutena baino askoz txikiagoa zen. Azken finean, Edmundo Gonzalezen eta Maria Corina Machadoren estrategia sare sozialetan beldurra, ustelkeria eta diktadura irudia saltzean oinarritzen zen, manipulatutako irudien bitartez etab. Nazioarteko estatu burges imperialisten eta beraien lagunen kanpo presioa erabiliz herriak zilegitasun osoz aukeratutako gobernua dimititzera presionatzeko eta behartzeko. Porrot horrek zenbait gako izan zituen, lehen esan bezela armada eta polizia kaleetan zegoela adi eta prest, iraultzaileak antolatuta egotea, militanteak politikoki formatuak egotea, pertsonek baliabide materialak izatea defendatzeko eta Maduroren gobernuak tinko mantentzea izan ziren gako nagusian. Baina Maduroren aldeko borroka ez zen autodefentsa armatura mugatu, guarinbak sortu eta hurrengo egunean Caracaseko kaleak jendez lepo bete ziren egunero aldarrikapen politikoekin, bazekitelako faxismoa ez dela etxeetatik borrokatzen, kaleetan egon beharra dagoela eta aurrez aurre begiratu behar zaiola, hots, kaleak norenak diren erakutsi behar zaie inolako beldurrik gabe.

Chavismoa tinko

Bestalde, bada gai honen bueltan aztertu beharreko beste auzi bat, zehazki maila internazionalean Edmundoren eta Maria Corinaren estrategiak izandako arrakasta. Ez da kasu berezia komunikazio enpresa kapitalistek guztiz babestea, elite inperialista eta beraien elkar laguntza sarri ikusten dugulako. Baina derrigorrezkoa da aztertzea, zein posizio hartu duten zentro inperialistako ustezko “ezkertiar” askok. Ezker politikoaren borrokaren parte gisara identifikatzen direnak eta horren alde ziurtasunez jokatzen duten pertsonak. Baina nola izan daiteke posible hainbeste “ezkertiarrek” zalantzan jarri izana Venezuelako hauteskundeak, Maduroren gobernantzen funtzioa edo oposizioaren estatu golpe ahaleginaren aurrean armak erabili izana? Nor gara gu Venezuelako herriari ezer esateko? Europako iraultzaile ororen betebeharra borroka chavista eta herri iraultzailearen erabakiak defendatzea eta babestea da. Inoiz ezin da zalantzan jarri beraien borroka, kritikoak izan gaitezke, baina horrelako momentu erabakiorretan, borroka babestea dagokigu. Bakoitzak bere borrokak testuinguru politiko, historiko, sozial, kultural eta ekonomiko batzuetan eramaten dituelako aurrera, eta nork ezagutzen du beren borroka Venezuelako chavismoak baino hobeto?

Berriro ere, Venezuelako herriak indar eta adorez erakutsi zien munduko estatu burges inperialistei eta beraien menpeko lakaioei ez dutela atzera bueltarik onartuko, derrigorrezkoak diren bideak erabiliko dituztela beraien borrokak, bizitzak, lurrak, historia eta baliabideak defendatzeko. Badakitelako, oposizioak boterea lortuz gero, iraultzaile chavista askoren bizitzak arrisku larrian egongo direla, are gehiago, ez da soilik militante askoren bizitza arriskuan jartzen, izan ere, jakina dute proiektu bolibartarra desagertzen bada eta IV. Errepublikako sistema sozial, politiko eta ekonomiko pribatizatzaile suntsitsaile eta klasistara bueltatuz gero, Venezuelako herria hil egingo dela.

Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko  Chavismoa tinko

Askapena erakunde internazionalista

6 pentsamendu “Hauteskunde garaian, chavismoa tinko”-ri buruz

  • Ez dot ezagutzen venezuelar bat ere ez chavista denik, bat ere ez!!! Eta nire herrian venezuelar hainbat daude. Aurretik FSLNren defendatzaile sutsuak zineten, eta egun…

  • Agian venezolar chavista gehienak Venezuelan bizi direlako izango duk, Kaxka.
    Prozesu bolivariarra herri burujabe eta aberatsago bat izateko alternatiba bakarra da herrialdean. Yankizaleekin badakigu zer dagoen.

  • Azken urteetan chavismoaren alde egoteak borondate sendoa eskatzen zuen, eta itsutasun puntu bat. Hauteskundeen kontuarekin auzo-lotsaren marra pasa du honek.
    Badaude interesak, petrolioa, AEBak eta nahi duzuen guztia, baina Maduro bost minutuz entzunda edozein konturatzen da roskaz pasata dagoen tirano kutre bat dela.
    Zuen buruan dagoen sozialismo chavista ideala ari zarete defenditzen, eta hori ez da existitzen. Benetan espero dut urte batzuen buruan hontaz akordatu eta masailak gorritzea.

  • Chavismoaren fede ona ez dut zalantzan jarriko, baina zertan bilakatu den ez ikusteak, benetako itsutasuna erakusten du. Lehen sandinismoaren adibidea aipatu dut, eta horretan berresten naiz. Garain garaikoa aztertu eta unean unekoa epaitu.

  • amonamantangorri 2024-08-28 09:13

    Juan Guaido, Estatu Batuen, Europar Batasunaren, EAJren, eta beste estaturen baten ustez Venezuelako presidente legitimoa zena, ba al dakizue non dagoen orain? Eta Enrique Capriles?

    Agian, Edmundo Gonzalezek eta Maria Corina Machadok ere antzeko lekuren batean bukatuko dute: Estatu Batuetan, Kolonbian edo Madrilgo Salamanca auzoan, urrezko erbeste batez gozatzen. Edo baliteke oraingoan kartzelan denboratxo bat igaro behar izatea, besteak beste dokumentu-faltsutzeagatik, operazio golpista baten buru izateagatik, hedabideetan militarrei gobernuaren kontra altxa zitezela eskatzeagatik eta, oro har, faxista, pijo, inpresentable batzuk direlako.

  • Pijo eta presentaezinak izatearren karrzela merezi badute, ezker abertzale “aurrerakoi” funtzionario erdia karrzelan legoke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude