Haurrak eskolarik gabe uztea injustizia larria

Haurrak eskolarik gabe uztea injustizia larria –

Eta 35.000 mediku eta osasun zientzilarik bat egin izana ondoren aipatuko nuke:

Haurrak eskolarik gabe uztea injustizia larriaAdierazpena Great Barrington-en egin zuten Urriaren 4an ospe haundiko hiru medikuk, gaixotasun infekziosoetan eta immunologian adituak direnak Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateetan. Harrezkero 22 hizkuntzetara itzuliaz argitaratu da adierazpena  eta 35.000 mediku eta osasun zientziarik egin dute bat dagoeneko.  Horrela dio:

Great Barrington-eko adierazpena

Gaixotasun infekziosoen epidemiologoak eta osasun publikoko zientzialariak garen heinean, kezkatuta gaude COVID-19ri dagokionez indarrean dauden politikek osasun fisiko eta mentalean dituzten eraginak direla eta Babes Fokalizatua deitzen diogun ikuspegia da gomendatzen duguna.

Ezkerretik zein eskuinetik eta munduko hainbat tokitatik etorrita, gure lanbidea besteren babesera bideratu dugu. Gaur egungo konfinamendu politikek jendartearen osasunean eragin suntsitzaileak sortzen dituzte epe motzean eta luzean. Ondorioak (batzuk aipatzeagatik) honako hauek dira: txertatze-tasa baxuagoak, gaixotasun kardiobaskularren emaitza okerragoak, minbizia hautemate gutxiago eta osasun mentalaren gainbehera – datozen urteetan gehiegizko heriotza tasa bat ekarriko duena. Langile klaseak eta gizarteko gazteek jasango dute neurri horien zama handiena. Haurrak eskolarik gabe uztea injustizia larria da.

Neurri horiek txerto bat egon artean mantentzeak kalte konponezinak eragingo dizkie pribilegiatu ez diren guztiei, neurrigabe kaltetuak izango dira.

Zorionez, birusari buruz dugun ezagutza gero eta handiagoa da. Jakin badakigu COVID-19aren ondoriozko hilkortasuna adinekoen eta gaixoen artean gazteetan baino mila aldiz handiagoa dela. Izan ere, haurrentzat COVID- 19a baino askoz ere kaltegarriagoak diren arriskuak badira, gripea barne.

Immunitatea garatu ahala, denen kutsatzeko arriskua gutxitzen da (ahulenak barne). Badakigu azkenean populazio guztiek talde immunitatea lortuko dutela –hau da, infekzio berrien tasa egonkor mantentzen den puntua– eta horrek txertoaren onura izan dezakeela (baina ez dago txertoaren menpe).

Arazoari heltzeko modurik gizatiarrena, talde immunitatea lortzearen arriskuak eta onurak neurtuz, heriotza-arrisku minimoa dutenek bizitza normaltasunez bizitzea da, birusaren aurkako immunitatea lortzeko, infekzio naturalez, eta arrisku handiena dutenak hobeto babestuz. Horri Babes Fokalizatua deitzen diogu.

Ahulenak babesteko neurriak hartzea izan beharko litzateke COVID-19ren aurka zuzendutako osasun publikoko ekintzen helburu nagusia. Adibidez, zaharren egoitzek immunitatea garatua duten langileak kontratatu behar dituzte eta langileei eta bisitariei PCR probak egin behar dizkiete maiz. Langileen aldaketa mugatua izan beharko litzateke. Etxean bizi diren erretiratuek etxeetan ondo hornituak egon beharko lukete eta gainerako oinarrizko gauzak bidali beharko genkizkieke etxera. Ahal denean, etxetik kanpo toki irekietan elkartu beharko lukete senideekin, etxean ban?o. Neurrien zerrenda zabal eta zehatza garatu daiteke, belaunaldi anitzeko etxeentzat ere modu berezi batean, osasun publikoko profesionalen eskumen eta gaitasunen barruan dago guzti hau.

Zaurgarri ez direnek berehala berriz ere bizitza normala egiten hasi beharko lukete. Higiene neurri soilekin, hala nola, eskuak garbitu edo gaixotzean etxean gelditzea, guztientzat abian jarri beharko liratekeen jokabideak, talde immunitatearen ataria jaisten joateko. Ikastetxeek eta unibertsitateek aurrez aurreko irakaskuntza abiatu beharko lukete. Eskolaz kanpoko jarduerak, besteak beste kirolak, berriro hasi beharko lirateke. Arrisku txikiko heldu gazteenek ere normal lan egin beharko lukete, etxetik egin beharrean. Jatetxeek eta bestelako negozioek ireki beharko lirateke. Arteak, musikak, kirolak eta bestelako kultur jarduerak berriro hasi beharko lirateke. Arriskurik handiena duten pertsonek parte har dezakete, hala nahi badute, gizarte osoak ahulenei eskaintzen dieten talde immunitatearen babesaz baliatzen diren bitartean”.

2020ko urriaren 4a. Adierazpen hau Great Barrington-en (Estatu Batuak) idatzi eta sinatu zuten:

Martin Kulldorff doktorea, Harvard Unibertsitatean medikuntzako irakaslea, bioestatistikan espezialista eta gaixotasun infekziosoen agerraldiak eta txertoen segurtasun ebaluazioak detektatzen eta kontrolatzen aditua.

Sunetra Gupta doktorea, Oxfordeko Unibertsitateko irakaslea, immunologian, txertoen garapenean eta gaixotasun infekziosoen eredu matematikoan aditua den epidemiologoa.

Jay Bhattacharya doktorea, Stanford Unibertsitateko Medikuntza Eskolako irakaslea, medikua, epidemiologoa, osasun ekonomialaria eta osasun publikoko politiketan aditua, gaixotasun infekziosoetan eta populazio zaurgarrietan oinarritu zen.

gbdeclaration.org

Haurrak eskolarik gabe uztea injustizia larria