Haiti? Ez Venezia…

MTE5NQ==

RTVE-k onartu du, webgunean eta gaueko albistegian emititutako irudiak ez zirela Haitin grabatuak, hala esan bazuten ere. “Beste leku eta beste une” batekoak direla aitortu dute.

2007an Venezian eginiko Heineken jaialdi batekoak dira, hain zuzen ere.

Ez omen da gainera bideo hori erabiltzen duten lehen aldia. Hondamendietarako komodina dirudi.

Irudi horiek erabiltzea iraingarri samarra da, gertatutakoaren larritasuna kontuan hartuz gero.

Irudia | Veneziako Heineken jaialdia 2007an | zz | Creative Commons By SA

2 pentsamendu “Haiti? Ez Venezia…”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2010-01-14 18:07

    Noizbait, albisteak ematerakoen erabiltzen ditugun irudiei merezi duten garrantzia ematera iritsiko ote garen duda egiten dut.
    Ezagutzen ditudan komunikabide ilustratu edo audiobisual guziek eraman naugu hori pentsatzera.(badakit okerra dela, baina ni ere komunikabide batzuen parte sentzitzen naiz, baita akatz egile ere, beraz guk-ni=naugu).

  • Orain bai, Haitiko lurrikararen irudiak ikusgai daude interneten. Hona hemen:

    http://www.youtube.com/watch?v=GXHopCrs46U&feature=player_embedded