Gure umeak ere badira
Gure umeak ere badira –
Gurasoon goizak zoramena izaten dira! Umeak esnatu, gosaria eman, jantzi… eskolara garaiz iristeko. Horiek dira guraso bezala gure eguneroko kezkak.
Guretik 3.500 kilometrotara oso bestelakoak dira guraso palestinarren ardurak: umeei emateko janaria izango duten ala ez, bonba bat gainean erortzearen beldurra… Milioi bat ume baino gehiagok ez dute eskolara joaterik, milaka eta milaka dira etxe barik geratu direnak eta 14.000tik gora Israeleko Estatu Sionistak eraildakoak.
Egoera honen aurrean, Euskal Herriko guraso eta irakasleok hainbat ekimen egin izan ditugu azken hilabeteotan Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta genozidioa salatzeko. Gasteizko ekintzetan “Palestinako umeak gureak ere badira” leloa aukeratu genuen, eta aldi berean eta jakin barik, Bilboko Gurasoek ere, kezka berdinak bultzatuta, lelo bera aukeratu zuten. Behar honek elkarlanean aritzera eraman gaitu eta hurrengo igandean goizeko 11:30etan prentsaurreko bat emango dugu Bilboko Elkarbizitza plazan goizeko 11:30etan. Palestinako familien mina barreneraino heltzen zaigu egunero eta haien umeak gureak ere sentiarazten ditugula zabaldu nahi dugu:
PALESTINAKO UMEAK GUREAK ERE BADIRA!
Izaskun Guarrotxena eta Markel Elortza Bilbo eta Gasteizko “Palestinako umeak gureak ere badira” ekimeneko kideak
Hamasek bahitutako haurrak oso oso gutxi dira. Zerbait anekdotiko bilakatu da Israelek egindakoa ikusita.
Hamasek bahitutakoekin genozidio bat estaltze hori, baten batek ulertuko du.
Israelek esan zuen UNRWAko langileak Hamasekoak zirela. Nola geratu da hori? Ez omen zuten Al Shifa ospitala eurek bonbardatu, Hamas izan omen zen. Nola geratu da hori? Umeak dekapitatu omen zitutzen Hamasekoek. Nola geratu da hori? Dena gezurra. Giza ezkutuak…
Non daude 1200 biktimen zerrendak? Zergatik ez dira publiko egin? Hamasen erasoa gertutik egin bazen, zergatik daude horrenbeste etxe erabat suntsituta, misilek jota? Zergatik horrenbeste gorpu erre biktimen artean, Hamasen erasoa tiroak, labanak eta bortxaketak izan baziren? Agertu diren 1200 gorpuetatik, zenbat hil zituzten Hamaseko militanteek? Zenbat hil zituzten Gaza inguratzen zuen harresia zabaldu ostean kontzentrazio eremutik (jainkoarren, harresi puta bat bi milioi pertsona inguratzen XXI mendean, eta “Hamas, Hamas, Hamas” Benetan?) ihes egindako zibil deskontrolatuek? Eta, bereziki, zenbat hil zituzten Israeleko “Defentsa” Indarrek beren herri, kibbutz eta etxalde propioei jaurtitako misilek?
Gezurretan dabilena Israel da. Esplikazioak eman behar dituena Israel da.
Noiz arte “Hamas gezurretan dabil” aitzakia? Benetan sinetsi behar dugu mendebaldeak (hau da, yankiek) erabat kontrolatutako Hagako auzitegiak ez duela zuzenean atzera bota Hegoafrikaren genozidio akusazioa Israelen aurka, Hamas gezurretan dabilelako? Benetan sinetsi behar dugu mendebaldeak (yankiek) erabat kontrolatutako Nazioarteko ZIgor Auzitegiko fiskaltzak Netanyahu eta Galant-en atxiloketa eskatu duela gerra krimenengatik Hamasen gezurrak sinetsi dituelako? Nazio Batua bera “Hamasen konplize” zela esan zuen enbaxadore sionistak!
Mesedez, ez gaitzazu tontotzat hartu.
Nekazari palestinarren lurrak lapurtzea ejertzito sionistaren babesarekin. Zisjordaniako uraren %80 kolonoen asentamentu ilegaletara bideratzea. Kontrol militarretan bi ilara, bat, azkarra eta atsegina, juduentzat, eta bestea, motela eta bortitza, palestinarrentzat, apartheidaren garaiko Hegoafrikan bezalaxe. Urriaren 7a baino dezente lehenago hondartzan jostatzen ari ziren lau ume nahita borbandatzea. Hori da Israel. Ez etorri “Hamas gezurretan dabil” aitzakia merkearekin.
Hau da sionismoa:
https://www.youtube.com/watch?v=piIgkqPmI-w
Kolonialismo zikinena.
Eta hemen euskaldunak sionisten defentsan. Lotsa, jaun-andreok, lotsa.
“… jendea giza ezkutu bezala erabiltzen bait du.”
Zertarako? Israelek jakin dezan ongi non dauden eta denak, ezkutatuak eta ezkutuak, ohi duen bezala inolako errukirik gabe birrindu ditzan?
Agian lehenengo aldi batean bai… bigarrenean, Israelen jokabidea ezagututa (“hamar lagun erailgo dugu gutar bakoitzeko” agindu zuen hark…) ergeklkeria litzateke.
Israelgo armadaren aldetik bai; argazkiak ikusi ditugu, Palestinar haurrak hartu eta tankeen aurreko aldean jarri, erasoa ekiditeko…
Egun on,
Iruzkin batzuk ezabatu ditugu, batetik, egileariko errespetu falta bat zirelako, eta bestetik, giza eskubideekiko begirune ezagatik.
Errespetuan oinarritutako eztabaida bat izatea eskatzen dugu.
https://zuzeu.eus/zuzeuren-erabilera-baldintzak/
Ondo izan
Nik idatzi dudana ezin dudanez berrikusi, ezin zihur esan, baina errespetuz idazten saiatzen naiz.
Giza eskubideak maite ditudalako idazten dut idazten dudan.a
Mass media eta eta ezkerrak kontatzen dituen istorioak sinesten ez ditudalako. Beraien presio jasangaitzaren gainetik informatzen saiatzen naizelako. Baina beno, agur eta zoriontsu segi!