Gudaren jauntxoak
Gudaren jauntxoak –
1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.

Felipe Gonzálezen PSOEren gobernuak jarrera aldaketa izan zuen, OTAN de entrada No (NATO hasiera batean Ez) lelotik, Vota en interés de España, SI-ra (Bozkatu Espainiako interesagatik, BAI). Ondorioz, haustura sortu zen Espainiako ezkerrean, eta ez da inoiz konpondu.
Ziurrenik, Euskal Herrian botoa NATOren aurkakoa izatearen arrazoietako bat izan zen ez hain urruneko gerra baten memoria, non suntsiketak eta basakeriak ideario kolektiboan jarraitzen zuten, eta nolabait ere, ETAren borroka armatuak Espainiako armadaren beraren aurka jarraitzen zuela, bizitako gerraren jarraipen moduko bat.
Felipe Gonzálezek erreferendumean galdera nahasi bat jarri zuen boto-paperean, NATOko agintariekin negoziatutako terminoen laburpenarekin, eta boto emaile asko nahastu zituen. Gainera, hitzarmena gerora ez zuten errespetatu. Adostasun makur horrekin gerra erakunde baten menpe bizi izan gara herrialde kideetako herritarren kontrolik gabe, eta bloke komunistaren eta kapitalistaren arteko gatazka 1991n amaitu zen AEBen garaipen globalarekin… orain arte, Biden edo Trumpekin, berdin dio.
Heriotza-boterearen ordena berri honetan, NATOko jauntxoak eztabaidatzen ari dira zenbat diru bideratu behar duten kapitalismoak esleitzen dien boterea gauzatzeko
Baina hegemonia kapitalistaren goseak ez du mugarik, eta Gerra Hotzaren amaieraz geroztik gerra berriak elikatu dira desjabetutako edo zuzenean suntsitutako herrialdeetan. Helburu bakarra armamentu industriaren negozioak ematen dizkien etekinak etengabe handitzea da, milioika pertsonaren bizitzen kontura bada ere.
52 herrialdetan gerran bizi dira, belaunaldiz belaunaldi. Gerra horietako batzuk ia ikusezinak dira, eta beste batzuk, berriz, ia zuzenean transmitituak; baina guztietan gizatasun-printzipioa desagertu egin da. Erasandako herriak ez dira eskubideen subjektu, eta ez dago gerra kodeen aplikaziorik. Gizateriaren zati baztergarrikoak direlako, besterik gabe. Nazioarteko ordena pertsonen eta herrien eskubideetatik at kokatzen da.
Eta heriotza-boterearen mundu ordena berri honetan, NATOko jauntxoak eztabaidatzen ari dira zenbat diru bideratu behar duten kapitalismoak esleitzen dien boterea gauzatzeko. Gudaren jaun eta NATOren idazkari nagusi Mark Rutte-k sakrifizioak eskatu ditu, hala nola pentsioetan, osasunean eta berdintasun sistemetan murrizketak egitea, defentsan gastua handitzeko eta Europan epe luzerako segurtasuna bermatzeko.
Espainiako Gobernurik aurrerakoienaren bazkideek ziur aski kalkulagailua atera dute… ez dut ezer onik espero.
Agian ongi izango litzateke gogoratzea zein izan ziren lehen izendatuak denontzat ezagunak diren “estamendu” batzuk zuzentzeko.
Bigarren Mundu Gerra deitua “amaitu” zenean, Adolf Heusinger, Nazien Ejertzitoko ofiziala NATO-ko buru izan zen.
Armada bereko beste ofizial batek, Kurt Waldheimek, NBEko (Nazio Batuak) buruzagitza hartu zuen.
Erregimen bereko beste kide bat, Wernher Von Braun, NASAko buru izan zen.
Sortu berri zen eta gaur EB ezagutua, Walter Hallstein aurkitzen dugu, Armada Naziko beste ofiziala, erakunden horren buru.
Bitixa bada ere, armada haren helburu nagusia Errusia izan zen.
Porrot egin zutenean, misio berarekin birkokatu zituzten Mendebaldeko espiritu demokratikoaren panazea gisa aurkeztu dizkiguten erakundeetan.
Gaur egun, haren ondorengo ideologikoek, baita familiar mailan ere, misio berarekin jarraitzen dute agintean.
Beraz, denak pentsarazten digu egoera bera berpiztuko dugula, aktore berberekin, laurogei urte geroago.