Guardia Zibilen soldatan jarritako isun kopuruak eraginen du
250€ gutxiago kobratuko dute hilabetean isun gutxien jartzen dituen Guardia Zibilek. Guztia ‘boligrafo-erorien’ grebarekin hasi da. Badirudi polizia berdeek isunak jartzeari uko egin diotela haien soldata %5ean jaitsi behar zutelakoz. El Confidencialek dioenez, radarren aurretik paratu dira autoei abiadura jaitsiarazteko eta gutxigatik positibo ematen zutenak ordu laurden batez baino gehiagoz atxiki dituzte, hurrengo alkoholemia kontrolean ez dezaten maximoa gainditu. Hori dela eta, isunak %50 eta 70ean murriztu dira ekainean. Dena-den, Trafiko Zuzendaritza Orokorrak (DGT) ez du horrelakorik onartu nahi izan.
Asociación Unificada de Guardias Civiles (AUGC) eta Unión de Oficiales de la Guardia Civil (UO) taldeek neurria gaitzetsi dute eta Barne Sailari poliziak presionatu izana leporatu diote. Haien aburuz, neurri honek Estatuko herri eta errepideen segurtasunean negatiboki eragin dezake. Gainera, kargu handiko Guardia Zibilak ere mehatxaturik izan dira:”Zure guardiek ez badute salatzen, zuk ere galduko duzu soldataren parte”.