Greziako ezezkoaren aldeko Yanis Varoufakisen 6 arrazoiak
Grezia hurakanaren erdigunean da. Igandeko erreferenduma Tsiprasek zuzentzen duen Gobernuaren hordagoa. Bada, hedabide guztiak gaiaz ari diren honetan, Yanis Varoufakis Greziako finantza ministroak blogean honako zirtoa bota du ezezkoa bozkatzeko 6 arrazoi botaz.
1- Hartzekodunek (a) gure zor publiko ordainezina txikitzea errefusatu dutelako eta (b) geure jendarteko gizatalde ahulenek, euren seme-alabek eta bilobek ordaindu behar dutela insistitu dutelako gelditu dira negoziazioak.
2- FMIk, Amerikako Estatu Batuek, munduko beste gobernu frankok eta ekonomilari independiente gehienek -guk bezalaxe- zorra berrestrukturatu behar dela diote.
3- Eurotaldeak onartua zuen aurretiaz (2012ko azaroan) zorra berrestrukturatu behar dela. Baina ez da zorraren berrestrukturazio bat burutzera konprometitzen.
4- Erreferenduma iragarri zen unetik beretik, Europa ofizialak zorraren berrestrukturazioa eztabaidatzeko prest daudela adierazten duten seinaleak igorri ditu. Honek esan gura du, Europa berak ere ezezkoa bozkatuko lukeela bere “azken” eskaintza batean.
5- Greziak Europan jarraituko du. Greziako bankuetako gordailuak seguru daude. Bankuak ixtearen xantaia hautatu dute hartzekodunek. Egun bizi dugun geldialdiaren arrazoia, ez da ez greziar gobernuaren erabakia izan, ez eta ere Grexit-aren eta debaluazioaren inguruko ezein pentsamenduren ondorioa. Egun bizi dugun geldialdi egoeraren arrazoia, hartzekodunen hautuaren ondorio zuzena izan da. Greziak euroaren eremuan eta Europar Batasunean duen lekua ezin da negoziatu.
6- Euroaren eremuan eta Europaren bihotzean izateaz harro den Grezia bat eskatzen du etorkizunak. EZEZKO borobil bat eskatzen du igande hontako bozketan eta euroaren eremuan jarraituko dugu. EZEZKO borobilak emango digun zilegitasun eta indarrarekin greziar zor publikoa birnegoziatuko dugu eta gehien dutenen, zein, gutxien dutenen artean zamak banatuz.