Gorpu zenbaketa

Gorpu zenbaketa –

Gorpu zenbaketa
Arg: Fibonacci Blue

Urtero, Ameriketako Estatu Batuetako poliziek mila herritarretik gora hiltzen dituzte. Duela hamar urte gobernuz kanpoko erakunde batzuk biktima polizialen zenbaketa egiten hasi zirenetik, 2022. urtean marka berria ezarri zuten polizia hiltzaileek, 1.176 hildakorekin.

Bortizkeria polizialaren mapa arakatuta, aho bete hortz gelditzeko moduko dozenaka datu estatistiko aurkituko ditugu. Adibidez, 2022an bakarrik 12 egunetan poliziek ez zuten inor hil. Gainontzeko egunetan, batez bertze, hiru pertsona baino gehiago hil zituzten.

Eta, jakina, agenteen norabide arrazista salatzen dute datu hotzek, beltzek edo hispanoek populazioan duten pisua halako bi aukera baitituzte polizien balekin hiltzeko.

Europarrok anitzetan halako nagusitasun moralarekin begiratzen diegu estatubatuarrei, geuk ezkutatu beharreko miseriak ez bagenitu bezala. Hori hala da. Baina, era berean, ez da ezkutatzen ahal miseriez ari baldin bagara, Ameriketako Estatu Batuek, gizon askeen lurraldeak, aise irabazten digula gizarte itsusi eta gaiztoena eraikitzeko lehia ergelean.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2023ko urtarrilaren 17koa]
Gorpu zenbaketa

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

5 pentsamendu “Gorpu zenbaketa”-ri buruz

  • Estatu Batuetan afroamerikarrak %13 dira, baina homizidio guztien hiltzaileak %50ak dira eurak ere. Hortaz, desproportzio handia dago.

    Ulergarria da, hortaz, poliziak afroamerikar gehiago hil behar izatea. Delinkuentzia kasuetan aurre egin behar dietelako. Baita poliziak afroamerikarrak direnean. Gogoratu, polizia asko afroamerikarrak dira! Oh!
    Ah, eta afroamerika gehienak hiltzen dituztenak ez dira poliziak, beste afroamerikarrak baizik.

  • Asier, datuak ematean datu guztiak kontuan hartu behar dira, ez errelatoa konfirmatzeko balio dutenak soilik. Orain ez ditut gogoan datuak, baina Egoitzek eman dituenetik ez dira oso urruti ibiliko.
    Horrek ez du esan nahi beltzak okerragoak direnik, bizi izan duten kontestua kontuan hartu behar da. Baina egiak ezkutatzeak arazoa konpontzea zailtzen du. Hori bai, ez da erraza urteetan eduki ditugun ideia progreguaiekin haustea.

  • Poliziek zuriak hiltzen dituzte:
    statista.com/statistics/585152/people-shot-to-death-by-us-police-by-race/

  • Ikarriya euskaldunok jasan behar ditugun notizia faltsuak. Izan Deia, ETB, Berria… Espainia eta Frantziako notizieroetan baina notizia faltsu gehiago daude gurean, egunero ikusten dugu. Ezin fact-checking egin egunean 24 orduz, beraz azkenean guztia irensten dugu.

    Euskaldunok oso objektibo eta informatutzat dugu geure burua (agian hala izango da) baina komunikabideek ez dute horrelakorik erakusten. Zorte apur batekin, euskarazko itzulpen automatikoa asko hobetzen bada, komunikabide duinak irakurri ahalko ditugu euskaraz eta fake news zaku sorta hau atzean utzi…

  • Aste honetan bertan, 5 polizia afroamerikarrek beste afroamerikar bat (Tyre Nichols) nola jipoitu eta hil duten agertu da albisteetan.

    Eta agertu da hiltzaileak poliziak zirelako. Ze horrelakoak etengabe gertatzen dira Estatu Batuetan, bereziki afroamerikarrek afroamerikarrak akatuz.

    Hori bai, poliziak zuriak izan balira, kristona sortuko litzateke. Eta bereziki hauteskunde urtea balitz. George Floyd kasuaren antzera.