Mariano Rajoy, gizon serioa

Mariano Rajoy, gizon serioa –

Azpian daukazuen bideo honek Mariano Rajoyren momenturik `gogoangarrietakoยด batzuk baino ez ditu jasotzen, espainiarren presidentearen ateraldi irrigarri guztiak jasotzea ezinezkoa baita, hain da iturri agortezina.

 

Aukeraketa Ara egunkari katalanak aspaldi egina den arren, gaur abenduaren 28a dela profitatu dugu, Inuzente egunez Rajoyren 11 esaldi hauek (eta gehiago) leiho honetara ekartzeko:

  • Guk egin duguna (eta bestalde zuk egin ez zenuena), zera da: herritarrak engainatu.
  • (Politikariok ez dugula sentimendurik uste dute), baina sentimenduak gara eta gizakiak ditugu.
  • Herritarra da alkatea aukeratzen duena, eta alkatea da herritarra alkate izatea nahi duena.
  • (Espainia sekulako herrialdea da), eta espainiarrak oso espainiarrak.
  • ETA herrialde handi bat da.
  • … eta europarra?
  • Plastilina hari txikitxo batzuk…
  • (Itzela gertatu zait), ez dut nire letra ulertzen!
  • (Niri dagokidanez) hor esaten dena ez da egia, kontutxuren bat ezik.
  • Gustatzen zaizkit katalanak, gauzak egiten dituzte-eta.
  • Hau ez da inork nola ez dakiela zerutik erortzen den ura bezala.
Mariano Rajoy, gizon serioaMariano Rajoy, gizon serioa