George Bush “maitagarriaren” memoriak
“Nire presidentziari buruzko epaia dena delakoa izanda ere, lasai nago ez bainaiz hemen egongo hori entzuteko. Erabakigune horretara Historia bakarrik iritsi da”, dio George Bushek Decision Point izeneko bere memorietan.
Bere legegintzaldiko puntu kritikoenak aztertzen ditu liburuan, Guantanamoko torturak, Irak, Afganistan, Katrina urakana eta Wall Streeten beherakada, besteak beste. Burutu ez zuten asmo baten berri ere ematen du memorietan, Iran atakatzekoa, hain zuzen ere.
Baina bizitza pertsonalari ere egiten dio errepasoa, alkoholismoaren kontrako borrokari, adibidez.
497 orrialdetan bere figura garbitu nahi duela dio Bushek. The Guardian egunkaria liburuaren irakurketa egiten da:
Guantanamoko torturak
“Galdeketa teknika aurreratuak” deitzen die Guantanamoko torturei. “Ez dago zalantzarik, prozedura gogorra zen, baina mediku adituen CIAri ziurtatu zioten teknika haiek ez zutela betiereko zauririk uzten. Banekien galdeketa programa egunen batean publiko egingo zenik. Hala gertatu zenean kritiketara ireki genuena Amerikak bere balore moralak konprometitu zituela. Nahiago izango nuke eskuratu genuen informazioa beste bide batzuetatik eskuratu izana. Baina segurtasunaren eta baloreen artean aukeratu beharra erreala izan zen. Galdeketa horiek Amerikak atentatu terrorista ugari izatea saihestu zuen, eta baita Londresek ere”.
Irakeko inbasaioa
“Ez nuen Iraken indarkeria erabili nahi, eta gaur egun, suntsipen handiko armak aurkitu ez izanak goragalea dakarkit. Baina ez dut zalantzarik, mundua askoz hobeto dago ordutik. Lurraldeak esperantza handiagoa du demokrazia gazte honekin, eta irakiarrak hobeto bizi dira beren beharrei erantzuten die gobernu batekin ezen ez torturatzen eta asasinatzen dituen gobernu batekin. Gauza batzuk gaizki egin genituen Iraken, baina kausa guztiz justua izan zen.”
Iran eta Siriaren kontrako erasoa
“Pentagonoari agindu nion aztertzeko nola eraso genezakeen Iran, eta bonbaren [nuklearra] erlojua geldiarazi horrela”. TBushek liburuan dio Bushek agindu ziola Pentagonoari Irango instalazio nuklearren erasoa prestatzeko, eta baita Sirian ezkutuko eraso bat egitea ere. Siriako erasoa CIAk atzera bota zion, “arriskutsuegia” zelakoan.
Katrina urakanaren gestioa
“Esan nion Laurari hura izan zela nire legegintzaldiko unerik zailena. Eta hala pentsatzen dut gaur egun ere. Erabaki zuzen eta zorrotzak hartzeko ahalegina egin genuen, baina Katrinaren ondoko egunetan ez ziren gauzatu. Arazoa ez zen izan erabaki okerrak hartu nituela. Arazoa izan zen denbora gehiegi hartu nuela erabakitzeko.”