Gene Hackman aktorea eta Betsy Arakawa emaztea hilik aurkitu dituzte

Gene Hackman aktorea eta Betsy Arakawa hilda aurkitu dituzte –

Gene Hackman aktorea eta Betsy Arakawa hilik aurkitu dituzte95 urteko Gene Hackman aktore estatubatuarra eta Betsy Arakawa bere 63 urteko emazte pianojolea hilda aurkitu dituzte bart Santa Fe-ko euren etxean (Mexiko Berria, AEB). Konderriko Sheriff-ak, Adam Mendozak, ezagutarazi du senar-emazteen eta haien zakurraren heriotzaren notizia. Ez omen dago hilketa mingarria izan denik esateko zantzurik, baina zergati edo azalpen gehiagorik ez dute eman.

Eugene Allen Hackman (San Bernardino, Kalifornia), 2 Oscar sari irabazitako aktorea, The French Connection (1971) eta Unforgiven (1992) filmetan egindako lanagatik, eta beste 3 alditan nominatua, 1988ko Mississippi Burning film bikainagatik lehen aldiz. Hollywoodeko izarra eta bere belaunaldiko aktorerik berezi, moldakor eta ezagunenetako bat izan dena, 80 film baino gehiagotan parte hartua eta telebistan eta antzerkian ere lan egina. James Cagney, Errol Flynn eta Marlon Brando izan omen zituen inspirazio iturri; gogoangarriak besteak beste film hauetan egin zuen lana, Superman filmetan Lex Luthor pertsonaia, Bonnie and Clyde filmean Buck Barrow pertsonaia, I Never Sang for My Father, Hoosiers, The Conversation, Young Frankenstein, The Royal Tenenbaums, Mississippi Burning, The Firm, Absolute Power eta The Birdcage filmetan egindakoa ere. Haren azken film luzea Welcome to Mooseport izan zen. Hirurogeiko hamarkadaren hasieran hasi zuen bere aktore ibilbidea, Los Angelesko Pasadena Playhouse interpretazio eskolan, 30 urte zituela, berandu aktore izateko, aktore izan aurretik soldadu izan zen AEBetako armadan. Aktore garaia, 1,88 neurtzen zuen, 2004tik aktore lana utzia zuen eta eleberriak idazten eta koadroak margotzen aritzen zen. Bi aldiz ezkonduta eta hiru seme-alaba izan zituen (seme bat eta bi alaba). Kuriositatez komentatu, Dustin Hoffman-ekin ikasi zuela, eta Gene, Dustin eta Robert Duvall hiru aktore itzel horiek elkarrekin bizi izan zirela New Yorken 1960ko hamarkadaren hasieran. Jacksonville Jaguars futbol amerikar taldeko zale sutsua zen, bizikleta ere oso gogoko zuen, eta oso arkitektura eta diseinua zalea zen. Agur Gene eta milesker!

 

 

Gene Hackman aktorea eta Betsy Arakawa hilik aurkitu dituzte

Nola zaude?

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude