GENARRATION Proiektuaren aurkezpena

GENARRATION Proiektuaren aurkezpena –

Mundubaten Jerusalemgo taldeak GENARRATION izeneko proiektu berri bat abiarazi berri du.

GENARRATION Proiektuaren aurkezpenaGENARRATION da geure erantzuna palestinar nortasunaren deuseztatzearen eta komunikabide nagusien eskutik ematen ari den Jerusalemgo gazteriaren ezabapen eta ikusezintasunaren aurrean. Jerusalemi eta bere biztanle palestinarrei buruzko diskurtsoa birmoldatu nahi dugu, eta Jerusalemgo ahots gazteak ahaldundu, haien narratiba eta hiria erreklama ditzaten. Eduki-sortzaileekin, gizarte-mugimenduekin eta Palestinan, Europan eta Latinoamerikan antolatutako taldeekin elkarlanean, eduki digitala sortuko dugu, askapenaren eta justiziaren aldeko borrokan beren istorioak zabaltzeko.

Sare sozialak izango dira gure plataforma nagusia, zeinean islatuko dugun, mota guztietako edukien bidez, Jerusalemgo palestinarren bizitza. Baina, gure proposamena ez da hemen amaitzen: Palestinaren aldeko gazte elkartasun mugimendu bat eraiki nahi dugu. 

Xehetasun gehiago eskuratzeko, jarrai iezaguzu sare sozialetan.

GENARRATION Proiektuaren aurkezpena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude