Gazara bidean daude aktibistak
Askatasuneko Bigarren Flotillako bi aktibista euskadunak beraien bidaiaren lehen etapa hasi dute Gazara iristeko.
Edorta Jimenez eta Mikel Zuluaga Bilboko aeroportutik atera dira eta beste 40 aktibistekin ‘Gernika’ itsasontzian itsasoratuko dira.
Beraiekin batera Begon?a Astigarraga kazetaria doa, itsasontzian Willy Meyer eurodiputatuarekin, Willy Toledo aktorearekin eta Marina Albiol diputatu balentziarrarekin elkartuko dira ere.
Euskal Herria Rumbo a Gazako bidaiariak, Edorta Jimenez eta Mikel Zuluaga idazleak eta Begonña Astigarraga kazetaria, beste 40 aktibistekin batera Gazarako bidea hasi dute gaur. Brigada aktibistaz gain, hainbat pertsona ospatsu doaz, hala nola, Willy Meyer eurodiputatua, Willy Toledo aktorea edo Marina Albiol diputatu balentziarra. Guztiak delegazio estatalaren parte dira, eta beraein helburua ekainaren amaieran Gazako blokeoa haustea izango da, horretarako koalizio internazional handi batekin abiatuko dira.
Espedizio hau europako handiena izango da kide kopuruak kontuan edukiz. Mediterraneoko portu batean itsasoratuko dira ‘Gernika’ ontzian, bertan Rumbo a Gaza kanpainak lortutako laguntza humantiarioa eramango dute, batez ere osasun, hezkuntza eta eraikuntza materiala.
Rumbo a Gaza kanpainiako kide eta pertsona ezagunez gain, hainbat hedabideetako kazetariak bidaiatuko ‘Gernika’ ontzian.
Euskal Herria Rumbo a Gaza lan taldea duela urte bete dabil lanean ekimen hau ezagutarazteko eta pertsonen laguntza, materiala eta Askatasunaren Flotillarentzat ontzi bat lortzeko. Gaur egun esan daiteke, hiru helburu horiek lortu direla.
Aktibista gehienak Rumbo a Gazak Askatasuneko Bigarren Flotillari emandako itsasontzian joango dira. Flotilla honek lehenengo flotilla baino itsasontzi gehiagorekin abiatuko da. Maiatzaren 31ean lehen flotillak jasandako erasoaren lehen urtemuga bete zen; israelgo armadak bederatzi aktibista hil zituen nazioarteko uretan, 50 aktibista baino gehiago zauritu zituen eta beste 750 pertsona sekuestratu zituen.
‘Gernika’ ontzian egongo diren 40 aktibistak gizartearen pluraltasuna ordezkatzen duten kideak dira, hainbat autonomi erkidegoetakoak dira –Andaluzia, Asturias, Gaztela Leon, Catalunya, Balentziar Komunitatea, Galiza, Madrid, Nafarroa eta Euskal Herria–, adin, profesio eta gizarte prozedentzia desberdina dute.
Delegazio hau osatzen dute pertsonak protokolo zorrotz baten ostea aukeratuak izan dira. Beraien esperientzia kontuan hartu da, bai nazioarteko kooperazioan, baita gizarte mugimenduetan. Horretaz gain, Palestinaren egoeraren jakituria kontuan hartu da eta taldean lan egiteko ahalmena.
Rumbo a Gazan 40 gizon eta emakumez osatutako talde honek balio handikoa dela konbentzituak gaude. Taldea Gazako blokeoari amaiera emateko helburuarekin elkartu da. Blokeo hau bost urte baino gehiago daramatza Gazan bizi diren milioi t’erdi pertsonen bizi baldintzak okertzen.
Rumbo a Gaza Kanpaina
Rumbo a Gaza Kanpaina gizarte zibiletik sortu da. Bere helburua Askatasuneko Bigarren Flotillari itsasontzi bat, aktibista talde bat eta laguntza humanitarioa eskaintzea zen. Horretaz gain, kanpaina honen bitartez Gazan eta Palestina osoan gertatzen den egoera ezagutarazi nahi izan dugu, iritzi publikoa kontzientziatu nahian.
Rumbo a Gaza Kanpaina ekimen ez biolento bezala definitzen da, nazioarteko legislazioak babestua eta inongo partido politikora atxikitu gabekoa. Bere helburua palestinar herria laguntzea da, beraien egoerari irtenbide bat bilatuz eta beraien egoera bidezkoa izatea eta Giza Eskubideekin bat izatea.
Urte beteko lan intentsoaren ostean, Rumbo a Gaza bere hasierako helburua lortu du Askatasuneko Bigarren Flotillari itsasontzi bat, aktibista talde bat eta laguntza humanitarioa eskaintzea. Lorpen hau gizartearen babes handiari esker lortu da eta Rumbo a Gaza beste nazioarteko solidaritate mugimenduekin alderatu daitekeela esan daiteke, hala nola, Plataforma del 0,7, No a la Guerra mugimendua edo 15-M mugimendua udaberri honetan espainiar Estatuan sortutako gizarte mugimendu handia.