Gazako zerrendako lau emakume
Gazako zerrendako lau emakume
“Gaza Amal”, Gazako zerrendako lau emakumeren istorioak komikian; eman dizkigu ezagutzera Igor Leturiak E-gorblog atarian.
UNRWA Euskadik argitaratu du Susanna Martínen komiki hau, doan eta libreki banatzen dena, paperezko euskara eta gaztelaniazko edizio bakarrean edota online deskargatzeko moduan.
UNRWA Euskadik (Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen agentziak) Gaza Amal: Gazako zerrendan emakume ausarten istoriotxoak komikia argitaratu du. Susanna Martín komikigileak egina, paperean euskara eta gaztelaniazko edizio bakarrean atera dute, hizkuntza bakoitzeko bertsioa liburuaren alde bakoitzean, eta ez dago salgai, doan banatzen da. Online ere eskura daiteke (euskarazkoa https://issuu.com/unrwaeuskadi/docs/gaza_amal-eus_webcomic helbidean dago). CC-BY-SA lizentziapean dago.
Bertan Gazako zerrendan bizi diren lau emakumeren eguneroko bizitza gogorrak ezagutu ahal izango ditugu: Amal, elektrizitate-mozketek ordenagailuko idazlanak eragozten dizkioten blogaria; Hura, bere familiaren osasun arazoak artatzeko aurkitzen dituen trabez gain etxetik kanpo lan egiten duten emakumeenganako aurreiritzi eta presioak jasan behar dituen irakaslea; Khadira, lanik gabe dagoen senarraren tratu txarrak jasotzen dituena familia aurrera ateratzen duen bitartean; eta Hazeem, korrikalaria izan nahi duen neskato gaztea. Hango miseriez gaindi, esperantzazko mezua zabaltzen dute ederki marraztutako istorio hunkigarriok (Amal hitzak itxaropena esan nahi du). Eta sarrerako testua oso argigarria da Palestinan eta bereziki Gazako zerrendan joan den mendetik eta gaur egun oraindik gertatzen diren injustizien inguruan. Oso gomendagarria.