Galiziar erako “terrorismoa”
La voz de Galicia egunkariak dakar albistea, eta aztoratu egin nau apur bat. Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo” foko berri bat du. Teo eta Betanzos herrietako PSG-PSOEren egoitza-tabernak erasotu dituzte berriki, eta nonbait erantzuleak galiziar independentistak dira, Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera “galiziar independentista erradikalak”. Auzitegiak ez du birritan pentsatu beharrik izan, eta ETA bezala epaituko dutela jakinarazi du, “ondorio guztiekin”. Hasi dira horretarako lanean: polizia eta epaitegiak elkar hartuta ari dira inoiz baino gehiago azken hilabeteetan Galizian.
“Terrorismo galiziarra” deitzen diotena Auzitegi nazionaleko fiskalburu Javier Zaragozak duda barik Euskal Herrikoarekin parekatzen du: “une honetan Galizian euskal arazoaren jatorriko arazoa dugu, horregatik bitarteko guztiekin lortu behar dugu ez dadila hazi Euskal Herrian hazi den bezain modu arriskutsuan”.
Teon PVC hodi batean 500 gramo bolbora lehertu zituzten, PSG-PSOEren egoitzan eta Betanzosen hiru koktel molotov lehertu zituzten, gortinak errez. Bi ekintzen atzean jende berdina ote dagoen ikertzen ari dira, PSG-PSOEren egoitzak izatea eta ekintzaren ordua antzekoa izatea baita bi erasoen kointzidentzia bakarra. Eta bide honetatik, epaia ere antzekoa izango da “terrorismotzat” hartuko baitute.
…ta hau? ez nekien holakorik zegoenik galizian…