Galegoaren alde (egutegia)

Galegoaren alde (egutegia ) –

Galegoaren alde (egutegia)Orain urte bete, “Gurean bezala, Galizan ere” izeneko sarreran, etxerako eguteko aproposa Vigon aurkitu nuela kontatu nizuen, eta bertan ageri ziren egoerak “ezagun” egingo zitzaizkizuela. Bada, bide beretik doa aurtengoa ere, aurreiritziei aurre egin eta “(Unibertsitatean) galizieraz, aurreritzirik gabe” egitea aldarrikatzen duena, umore ukituarekin beti ere.

Egutegia Vigoko Unibertsitateko Hizkuntza Normalizaziorako Sailak argitaratu du, zeregin honetan lehen aldia duen Luis Davillaren marrazkiekin. Galegoz berba egiteaz harro dagoen Salustiano Mato errektorearen aburuz, “umore grafikoa gure hizkuntza bultzatzeko tresnarik eraginkorrenetakoa izan daiteke; baita galegoaren erabilerari dagokionean gaur egun oraindik ere bogan diren snobismoen kontra egiteko ere”.

Iazko egutegiak izan zuen arrakasta dela-eta, aurten 500 egutegi gehiago inprimatu dituzte, 2.000 guztira.

.

Hemen eskuratu dezakezu.

.

2018

Galegoaren alde (egutegia)

Zer duzu buruan “Galegoaren alde (egutegia)”-ri buruz