[Txio-Katea] Frantzia sutan da, Macron erregea biluzik
Frantzia sutan da, Macron erregea biluzik –
Azken egunetan Frantzian jazotzen ari denaren berri eman du, txio-kate bidez, Egoitz Urrutikoetxeak. Azpira dakarkizut, egoera ulertzeko lagungarri izan daitekeelakoan:
Frantzia sutan da. Eta Macron erregea biluzik.
Horra ondoko harian azken egunotan Frantzian piztu den oldarraldiaz hainbat argibide eta gogoeta
?? pic.twitter.com/gKhPI4DEaP— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) July 2, 2023
1)Urteetan sedimentatzen joan den haserre sozialaren leherketa gertatzen ari da. Jaka horiak, errretreten erreforma greba… sostengu herritar zabala zuten aldarrikapenei entzungor egin eta mugimendu sozialak bortizkeriaren joko zelaian itotzeko xede antzuaren emaitza da. pic.twitter.com/rmiC2WOxsv
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) July 2, 2023
2)Frantziako auzune txiroak su lotu dira polizia batek 17 urteko gazte baten erahilketa jaso duen bideoa birala bilakatzen joan den heinean. Bi aste lehenago poliziak begitarte « txuria » ez zuen beste gazte bat erahil zuen, baina aldi horretan lekukorik gabe… pic.twitter.com/3xoJ1ge4Id
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) July 2, 2023
3)Macron, Borne eta Darmaninek berehala jabetu ziren Nahelen erahilketa estrajudizialarenbideoaren hedatzearen larriaz. Hortik presaz egindako adierazpenak. Ez dira nahikoak izan sua itzaltzeko. Gertakariagatik baino bideoaren lekukotasunagatik urduriturik dute erreakzionatu. pic.twitter.com/oysOzUlk0z
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) July 2, 2023
4)Egiturazko arrazakeria, bazterkeria soziala, eta Errepublikak egunerokoan eragin mespretxuaren aurrean herritarren haserreak eztanda egin du.
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) July 2, 2023
5)Auzo txiroetako gazteak egunero estigmatizatuak dira, jatorriagatik “frantses onaren” arautik gehiegi aldentzen direlakoan. Errepublika Frantsesa ez da inoiz izan proiektu inklusibo eta unibertsal baten adierazlea.
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) July 2, 2023
6)Begitarte kolorearen araberako jazarpen poliziala pairatzen dute. Egunero oroitarazten diete, eskolatik hasiz, etxebizitza ala lan bila ari diren arte, bigarren mailako herritarrak direla, bigarren mailako frantsesak direla.
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) July 2, 2023
7)Nahelen heriotza ez da polizia gehiegikeria bat gehiago. Botere politikoaren dimisioaren ondorio mekanikoa da. Poliziaren presio korporatibistaren eraginpean Zuzenbide Estatua etengabe erauzten joan da.
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) July 2, 2023
8)Gobernu guztiak lerrokatu dira oinarrizko askatasunak urratzen dituen legeak sortzeko lehian, terrorismoaren, imigrazioaren ala ustezko delinkuentziaren aurkako borrokaren aitzakiarekin.
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) July 2, 2023
9)Funtsean, alde batetik Frantziako Estatuaren hautu ekonomiko eta sozial liberalak eragin desorekei aurre egin beharrak eta poliziaren eskuin muturrerako joerak bat egin dute, erregimen atroritario eta iliberal bat sortzeraino. pic.twitter.com/78O1dorQOK
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) July 2, 2023
10)Poliziaren indarkeria kontratu sozialaren erauzketaren bidesaria da. Beraien zeregina injustizia soziala nagusi den egiturazko egoera batean « bake soziala » mantentzea bihurtu da, hots indarrez inposatzea. pic.twitter.com/whJTmcJ0f2
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) July 2, 2023
11)Deigarria benetan, Errepublikaren sinboloak diren Herriko Etxe, eskola eta bestelako zerbitzuen aurkako erasoak direla eta, Gobernu ordezkariek adierazi duten asaldura, beraiek direlarik zerbitzu publikoen desagertzearen arduradun lehenak. pic.twitter.com/0Y0OSu1prd
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) July 2, 2023
12)Macronek ez ditu azken egunotako gertakariak bere horretan hedatzen utziko. « Ordena Errepublikarra » berezartzearen izenean, poliziaren elitea eta tankeak karrikaratu ditu, oldarraldi berri hau bortizkeria bidez itotzerik izanen duelakoan. pic.twitter.com/kkJDBzp6b1
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) July 2, 2023
13)Frantziako nazio politiko desintegratuaren ustezko « batasun sakratua » zaintzeko guztiak balio baitu. Eta are gehiago Joko Olinpikoen zirkuaren urte batera. Macroni zepoa itxi zaio, eta ez du itzulbiderik. pic.twitter.com/9EkBW0v8M8
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) July 2, 2023
14)Kaosa eta basakeria dira nagusi. Frantzia desintegratzen ari da, dekadentziaren bidean, eta behin autoritarismoaren bide lerrakorrean sartua, bazter eskuinari joko zelai ezin aproposagoa eskaintzen ari zaio. pic.twitter.com/1aQhZ5B9LI
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) July 2, 2023
Erreakzio horiek parte handi batean islatzen dute LFI ren eta Melanchonen ikuspuntua politikoa.
Ez ote ginuke distantzia jakin bat atxiki behar partidu frantses guziekiko?
Asko dugu ikasteko gertakari horietarik baina soikik gure ikuskera propioa aktibatzen badugu..