François Hollandek lehergai nuklearraren kodea jaso du presidente izendatzean

Frantziako Errepublikako presidente berria da François Hollande, Nicolas Sarkozy-ren ordez. Izendatzea gaur burutu da Eliseo jauregian, ohiko protokoloa segiz. Presidente berriak, François Hollandek, militarren dominen eta boteretsuen gorbaten artean egin du bere hitz aspertua. Miloika pertsonek ikus dezakete François Holldanderen hitzaldia sarean.

Baina, begia eta belarria nonbait jarri nahi nahi izanez gero, PC Jupiter aretoa litzateke lekurik onena. Izan ere, bertan bildu dira, kamera eta mikrofonoetatik oso urrun, Sarkozy, Hollande eta Benoit Puga jenerala. Le Monde egunkariak “Errepublikako sekreturik handiena” izendatutakoa eman dio ordu horretan presidente ohiak Hollanderi; kode nuklearra, alegia. Ordu erdi izan dituzte horretarako.

Bitarte horretan, estatuko sekretuak esateaz gain, Sarkozyk Hollanderi lehergai nuklearra aktibatzeko “giltza” eman dio. “Kode sekretua ez da lau zenbakiko PIN kode bat orri zuri batean. Konbinazio konplexu bat da, presidenteak bakarrik piztu dezakeena”, Le Figaron Bruno Tertrais militarrak azaldutakoaren arabera. Kode horrek neurgailu biometrikoak erabiltzen ditu, ez dago argi hatz-marka, ahotsa edo begi ninia erabiltzen den horretarako. Gainera, kode ezberdinak dituzte erasoaren nolakotasunaren arabera.

Kodeaz gain, diotenez, Frantziako presidenteak soinean daraman maleta beltzean gordetzen dute lehergaia aktibatzeko komunikazio sistema. Horregatik, une oro darama maleta beltza bere ondoan.

Potentzia nuklearra

  • Frantziak lau urpekari atomiko ditu eta baita lehergailuak botatzeko prest dauden gerra hegazkinak ere. Lurretik ere bonba atomikoa jaurtitzeko ahalmena izan zuen, orain gutxi arte.
  • 2006 urtean Jacques Chirac presidenteak arma nuklearrak erabiltzeko mehatxua egin zuen, eraso terrorista egin ziezaiokeen edozein estaturi erantzun gisa.
  • Gaur egun, 290 arma atomiko ditu Frantziak, erabiltzeko prest, nahiz eta 2008 urtean lehergai atomikoak murrizteko konpromisoa hartu zuen.
  • 1960an erabili zuen lehenbizikoz Frantziak lehergai atomiko bat. Saharako basamortuan izan zen, Gerboise Bleu izeneko lehergaiarekin.
Baliteke, kode nuklearra inoiz behar ez izatea François Hollandek. Hala izan berdi, gure hobebeharrez. Baina, ez zaitu beldurtzen pertsona batek halako botere suntsitzailea izatea hatz bakarrean?

 

 

Zer duzu buruan “François Hollandek lehergai nuklearraren kodea jaso du presidente izendatzean”-ri buruz

  • Pena da halako botere militarra izatea eta bankeetxeei eta merkatu hauei ez mehatzatzea indar horrekin,agian 1789ko arma berezi horrekin eta erabiltzearekin mehatzatu beharko diegu?