Filtrazioak
Iragan astekoa inoiz baino nabarmenagoa izan zen. Gertakaririk ez, baina notizia telebistan zen jada. Baina ez da lehen aldia. Zenbat aldiz iritsi dira kazetariak poliziak baino lehenago? Zenbatetan ikusi ahal izan ditugu autoetan sartuta, itxaroten? Gertatuko dela dakitena gertatu artean zain.
Kazetaritza eraginkorrik ez, ordea, filtrazioa baizik. Orain arte, erdi disimuluan gertatzen ziren halakoak, baina azken gertakaria nabarmenegia da ezkutatu ahal izateko.
Hori horrela, Grande Marlaska epailea, Joseba Agudo abokatuaren atxiloketan gertatutako filtrazioa ikertzen hasi da.
Baina hori ez da gertakari bakana. Filtrazioak egunerokoak baitira. Notizia atxiloketa gertatu ostean ematen duten bitartean ordea, ez dio axola. Erredakzioetan albistea iragarriko duen deiaren zain jarraituko dute. Eta kazetari eta argazkilariak autoetan zain, beti bezala, atxiloketak gertatu zain.