Euskal arrantzuntziak Somalian
Denbora da gai berdina, behin eta berriz, komunikabideetan ateratzen dela; Euskal arrantzuntziak eta “pirata” Somaliarrak.
Gai hau ateratzen den aldiro, galdera berdinak datozkit burura.
Ea norbait nire galderak erantzuteko gai den.
Zer egiten dute euskal arrantzuntziak Somalian?
Zein baimen mota dituzte?
Nork emanak?
Non saltzen da arrantzaturikoa?
Nortzuk dira “piratak”?
…
Hona etortzen diran etorkinak lana kentzera datozelakoan ez ditugu onartu nahi, eta bertako arrantzaleak Somaliara joan eta gainera hangoek kontra egiten dietenez, eta harmada bidali ezin denez, mertzenarioak sartuko ditugu ontzietan. Eta gu horren alde edo kontra gaude?
Kaixo berriz ere. Beste behin gai bera dugu esku artean eta iruditzen zait ez dela azken aldia izango.
Lehenik eta behin, Alakran itsasontziko langileak, lehen bai lehen beren etxean izan daitezela espero dut; zazpi euskal herritar, bederatzi espainiar, lau Ganatar, zortzi Indonesiar, bi bolikostar, bi Madagaskartar, hiru Senegaldar eta Seychelletarra, komunikabideek jakinarazi dutenez.
Baina gai honek badu, niretzat behinik behin, mamia.
Hasteko, oraindik ez dut ulertzen zertan dabiltzan itsasontzi hauek itsaso horietan.
I. Martinez-ek irakurgai utzi digun informazioa oso esanguratsua da. Mila esker informazioagatik.
Hau al da gure ongizatearen oinarrian nahi dugun zutabe bat?
Garik esandakoaren harira; Militarrak itsasontziak zaintzeko eskatzen dabiltza? Zer dela eta? Besterik ez genuen behar!
Gure itsasoan, horrelako zerbait onartuko genuke?
Hau guztia lotsagarri eta astakeria galanta iruditzen zait.
Itzul daitezela ontziok, pentsa dezagun azken urte luzeetan gure itsasoari egindako kaltean eta bila ditzagun berau berreskuratzeko irtenbideak.
iep!
Piratak somalian? pirata hitza entzutean hainbat film, marrazki bizudun, liburu eta istoriotako pertsonaiaren irudia datorkit burura. Batzutan altxorren bat aurkitu edo berea handitu nahi duen zuzentasunik gabeko lapur oker, hiltzailea. Beste batzuetan zuzena, bere buruaren jabea, bere filosofiarekin, adibidez ingalaterrako itsas armadako moralik gabeko marinelen aurka dabilen heroia. Batzuetan irudi nazkagarria duena eta beste batzuetan mirespena sortzen duen horietakoa. Istorioa nork eta zein ikuspuntutik azaltzen digun araberakoa.
Ikuspuntu desberdinetatik begira genezaken pirata horrek, askotan izan ohi du sorbaldan bere laguna. Bai. Ume bati pirata bat marrazteko eskatu eta marraztutako gizaki irudiari pirata nortasuna emateko hirugarren lekuan maraztuko lukeen hori. Loroa. Begiko estalkia, egurrezko makila anka beharrean eta loroa sorbaldan. Behin eta berriz gauza bera errepikatuko zukeen loroa. Egia nahiz gezurra, erakutsi diotena errepikatuko lukeena. Egi nahiz gezur, zabal eta ozen, hainbat piraten istorioak botako lituzkena. Istorioak behin eta berriz ozen errepikatuz egi bihurtuko bailiran.
Somalian ez da lororik baina. Somaliako uretan dabiltzan piratek ez dute sorbaldan horrelako aniamia berezirik. Somalian, gaur, eta azken urtetan, dirudienez, putreak dituzte. Bai, putreak:
http://rebelion.org/noticia.php?id=92604
Eta loroak? loroak guk ditugu. Ondo erakutsiak gainera. Egi naiz gezur, oraingoan pirata istorioak behin eta berriro kontatuko dizkiguten loroak.