Europar Batasunetik kanpoko langile migratzaileen gainkualifikazio tasa bertan jaiotakoen ia bikoitza da Espainiako Estatuan
Europar Batasunetik kanpoko langile migratzaileen gainkualifikazio tasa –
Gedar langile kazetatik jasoa.
EBtik kanpo jaio diren langileen %57k euren ikasketei dagokiena baino kualifikazio baxuagoko lanpostu bat dauka Espainiako Estatuan. Bertan jaio direnen artean, berriz, %34,5eko gainkualifikazio tasa dago.
Enplegatu migratzaileek bertan jaiotakoek baino aukera gehiago dituzte beren lanposturako gainkualifikatuta egoteko, Eurostat Europako estatistika agentziak ziurtatzen duenez. Europar Batasunean, 2021ean, gainkualifikazio tasa %39,6koa zen atzerrian jaiotako langileen artean, eta %32koa, ordea, EBko estatu kideetan jaiotakoentzat. Gainkualifikazio tasa goi-mailako ikasketak dituzten langileen kasuan kalkulatzen da (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko 5-8 mailak). Tasa horrek erakusten du pertsona horien zer proportzio dagoen enplegatuta kualifikazio baxuko edo ertaineko enplegu batean.
Europar Batasunean, 2021ean, gainkualifikazio tasa %39,6koa zen atzerrian jaiotako langileen artean, eta %32koa, ordea, batasunekoestatu kideetan jaiotakoentzat
Hala ere, EBko estatu kideen artean desberdintasun handiak daude, eta horietako askotan EBko batez bestekoa baino gainkualifikazio tasa altuagoak aurki daitezke. 2021ean, EBtik kanpoko langile gainkualifikatuen proportziorik handiena Grezian erregistratu zen, %69,5eko tasarekin. Ondoren, Italian (% 67,1), Espainiako Estatuan (%57), Estonian (%46,4) eta Austrian (% 46,2) zenbatu ziren tasarik altuenak.
Langile guztien batez bestekoari (jaioterrikoak zein migratzaileak) dagokionez, gainkualifikazio indizerik altuenak ondoko herrialdeetan zenbatu ziren EBn: Zipren (%50,3), Grezian (%48,2), Italian (%46,9), Espainiako Estatuan (%46,2) eta Irlandako Errepublikan (%41,4). Bertan jaiotako soldatapeko langileen ehunekorik altuenak, bestalde, Espainiako Estatuan (%34,5), Grezian (%32,1), Zipren (% 29,5), Irlandako Errepublikan (%26,8) eta Austrian (%26,2) topatu ziren.
EBtik kanpoko langile gainkualifikatuen proportziorik handiena Grezian erregistratu zen, %69,5eko tasarekin. Ondoren, Italian (% 67,1), Espainiako Estatuan (%57), Estonian (%46,4) eta Austrian (% 46,2) zenbatu ziren tasarik altuenak
.
Belaunaldi berriak
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) datuek are gehiago diote; izan ere, “kualifikazio altuko” langile migratzaileek tokian toki jaiotakoek baino zailtasun handiagoak dituzte lana aurkitzeko, ikasketak bizi diren herrialdetik kanpo egin badituzte. EBko harrera-herrialdeetan ikasi duten pertsonen enplegagarritasun tasa ia %85ekoa zen bitartean, atzerriko herrialdeetan ikasi zutenen enplegagarritasuna %70ekoa baino apur bat handiagoa zen.
Bien bitartean, eta zailtasun guztiak gorabehera, ELGAk ziurtatu du guraso migratzaileak dituzten EBko ikasleen errendimendu akademikoak gora egin duela 2009. eta 2018. urteen artean. Irakurtzeko gaitasunari dagokionez, adibidez, eskolatze-hilabete baliokideetan erakutsitako PISA irakurketaren puntuazioak bi puntu igo ziren guraso migratzaileen 15 urteko seme-alaben artean.
Irakurtzeko gaitasunari dagokionez, adibidez, eskolatze-hilabete baliokideetan erakutsitako PISA irakurketaren puntuazioak bi puntu igo ziren guraso migratzaileen 15 urteko seme-alaben artean
Europar Batasunetik kanpoko langile migratzaileen gainkualifikazio tasa bertan jaiotakoen ia bikoitza da Espainiako Estatuan
Oso Yogi. Baina hala ere, neronek gidatzeko karneta berriz ere ateratzeko behartuko nituzke, askok gabe gidatzen badute ere, eta zer gauza bitxia, ez dut sinisten, ez da sinisten zioen Harik. Suediak erabaki du pantailak kentzea , lehenengo aldiz historian nerabeen adimen mailak behera egin baitu azken urte hauetan, eta liburuetara bueltatzea, eta hemen, Nonbait hor, etorkinen seme-alaben ulermen mailak gora egin du. Hori izanen da nondik abiatzen diren. Ez da sinisten.