Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia dela eta

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia – 

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia dela etaSEADen Lagunen Elkarteak bere poza adierazi nahi du EBJAk urriaren 4an eman duen epaiarengatik. Auzitegi hark, 2021ko irailean, EB eta Marokoren artean sinatutako Saharar arrantza eta nekazal produktuei buruzko hitzarmenak ilegaltzat hartu zituen ebazpenaren aurka EBren Kontseiluak eta Batzordeak – Espainia, Frantzia eta beste zazpi europar herrialderekin batera? jarritako errekurtsoa atzera bota du Europako goi auzitegiak, inolako zalantza izpirik gabeko garaipen historikoa izanik bai Saharar Herriarentzat, baita kolonialismoak zapaldutako munduko herri guztientzat ere.

Ebazpen honek jurisprudentzia ezartzen du, ez daiteke errekurritu eta EBko estatu kideak behartzen dituela gogoratu nahi dugu. Epaiak argi uzten du Marokok ez duela inolako subirotasunik ez administratzeko eskubiderik Mendebaldeko Sahararen gainean, Saharar Herriak autodeterminatzeko eskubidea duela, inork ez duela bere onarpenik gabe, bere ondasunak ustiatzeko eskubiderik eta Polisario Fronteak saharar herria ordezkatzen duela gai hauetan ere.

Ondorio ekonomiko eta politiko handiez gain, F. Polisarioren garaipen honek argi izpi bat jartzen du justiziaren gainetik indarkeria eta gizagabetasunaren inpunitatearen gaua inposatu nahi diguten egungo nazioarteko harremanetan. Basamortuko herri txikiaren indar politiko txikiago batek Mendebaldeko botere handitsuenak garaitu daitezkeela erakutsi digu.

Espainiako gobernuak, aurreko gobernu guztiek bezala, bazekien ilegaltasunaren bidetik ari zela, halaxe esan baitiogu estatuko herritar eta instituzio gehienak, saharar herriarekin dituen betebeharrak alde batera utzi eta Marokoren Mendebaldeko Saharako okupazio ilegala, espoliazioa eta errepresio politikoa bultzatu dituen bitartean. Baina orain, Europako Auzitegi Gorenak aukera paregabea eman dio ? berari hala nola politika horrekin kolaboratu duten enpresa guztioi, Siemens, Repsol, Aginaga…? bere politika aldatzeko eta saharar herriaren espoliazioaren eta askatasunaren amaiera behin betiko eta zintzotasunez negoziatzeko F. Polisarioarekin.

Gora Sahara askatuta
Gora Polisario Frontea
Gora Herrien arteko elkartasuna

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia dela eta

Arabako SEADen Lagunen Elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude