Europar Batasunak Boliviako subiranotasunaren aurka izandako esku-hartzea gaitzesten dugu
Europar Batasunak Boliviako subiranotasunaren aurka izandako esku-hartzea gaitzesten dugu –
Europar Batasunak Boliviako herriaren subiranotasunaren eta autodeterminazioaren aurka izandako esku-hartzea gaitzesten du Askapenak.
Europar Parlamentuak duela gutxi Boliviako presidente ohia den Jeanine Áñezen aurkako atxiloketa arbuiatu du. Honek, Boliviako herriaren subiranotasunaren eta autodeterminazioaren aurkako bortxaketa nabaria suposatzen du eta gainera, Europar Batasuna Boliviako oligarkia bultzatzen ari den estatu kolpearen eta Añezen gobernu ustel eta legez kanpokoaren zuriketaren konplize zuzen bilakatzen du.
Gogoan izan behar dugu Boliviako justiziak Jeanine Áñez prebentiboki atxilotu duela, eta 2019an Bolivian burututako estatu-kolpe krudelean parte hartzeagatik epaitua izango dela. Gogoratu dezagun, bere gobernuak eragindako errepresio gogorraren ondorioz, 37 hildako, 860 zauritu eta legez kanpo atxilotutako 1.500 pertsona baino gehiago izan zirela.
Lotsagarria da, Europako parlamentua bera, gizateriaren aurkako krimen horiek burutu zirenean modu miserablean isildu izana, eta orain, hain zuzen, horien erantzule nagusia dena ikertua eta epaitua ez izatearen alde azaldu izana.
Askapenatik, Euskal Herriko erakunde internazionalistatik, europar instituzioek Boliviako herriaren burujabetzaren eta bere instituzioen aurka eginiko esku-hartzea gaitzetsi nahi dugu, are gehiago Europar Parlamentuak Añezen gobernu kriminala inpunitatez janztea helburu duenean.
Era berean, azpimarratu nahi dugu ekintza honen bidez berretsi egiten dela Europar Batasunaren izaera antidemokratikoa eta EBren lerrokatze lotsagabea benetan ordezkatzen dituen Ipar Amerikako inperialismoaren eta kapital multinazionalaren interesekin.
esku-hartzea gaitzesten dugu