Europa
Europa –
Rikardo Arregik Noticias de Gipuzkoa hedabidean.
Okerrena ez da Europara oraindik iritsi. Gaitz erdi. Baten batek pentsa dezake baikor nagoela igandean Europako hauteskundeek oparitu zigutenarekin, baina kontrakoa da, oso ezkorra naiz, uste baitut dena okerragoa izango dela hurrengo urteotan (zorionez, ez nago soldadu joateko adinean, bai errazionamendu-kartilla eskuratzeko). Beharbada, pentsatzen badugu dena okerragoa izan daitekeela, ez, ez, dena okerragoa izango dela, ziur, gauzak bideratzeko aukeraren bat izan dezakegu, baina hori ere ez da seguru.
Analista batzuek ez kezkatzeko esaten digute, azken finean Europako parlamentuan eskuin-muturra ez dela %20ra iritsi (edo agian bai, hortik daudelako oraingo talde eskuin-muturrekoetara sartu ez diren parlamentari batzuk), bitan zatituta dagoela, eta Eskandinaviako herrialdeetan eta Portugalen behera egin duela. Kontsolamendua aurkitzea ez da hain zaila, antza. Niretzat %18 ez da gutxi. Kontsideratzen badugu, gainera, ezkerrak, bere buruari The Left deitzeko ausardia duen talde bakarrak, %5 duela, eta beste guztia eskuina (popularrak edo kristau demokratak) eta zentroa (liberalak, sozialdemokratak, berdeak) dela ez dut lasaitzeko biderik sumatzen. Tira, barkatu, ados, zentro-ezkertxoa deituko diegu azken multzoan bildu ditudan batzuei, engaina dezagun gure burua apur bat.
Hurrengo asteetan Europako estatuko agintariak bilduko dira, eta beraiek Ursula von der Leyen andrea Europako Batzordeko Presidente aukeratzea adostuko dute; geroago batzordekideak edo komisarioak izendatuko dituzte, 27, herrialde bakoitzeko bat, eta hor Meloni andreak eta gainerako faxista berri eta zaharrek izenak eta politikak baldintzatuko dituzte. Zera, irakurri dut Meloni dela eskuin-mutur moderatua: oximoron bitxiagorik ez da inon egongo. Borrell jaunak jarraituko al du?
Jendearen erdia ez zen hautetsontzietara hurbildu. Arrazoi mota asko egongo dira abstentzioan, batzuk oso zentzuzkoak eta beste batzuk guztiz zentzugabeak. Uste dut jende gehiago bozkatzera joan izan balitz, kontua ez zela gehiegi aldatuko. Horretan ere ez naiz oso baikorra.
Europa
Ezkerra funtsezko arazoen muinera itzultzen ez den bitartean, herritarren bozketan hutsaren hurrengoa izaten jarraituko du.
Muturreko zentzu komuna ultra beharrezkoa da.
Gero eta ozenago entzuten dira gaurko ulraeskuinaren gorakada duela ehun urteko faxismo eta nazismoarenarekin konparatzen dituztenen ahotsak. Denei ahazten zaie ordea ordukoak gerra piztearen alde zeudela eta oraingoak berriz alboan dugun gerra amaitzearen alde daudenak direla. Alde hori ez al da etiketen balioa zalantzan jartzeko modukoa? Baietz esango nuke. Ezberdintasun hori nabarmenegia dela besterik gabe batzuk eta besteak zaku berean sartzeko. Etiketa eta konparazio sinpleegiak errealitatea aztertzeko bide-lagun eskasak dira.
Ultraeskuinarren gorakada konprenitzen saiatzeko eta “Etiketa eta konparazio sinpleegiak” ekiditeko, 2016an, Brexitaren garaian, David Goohartek arrakasta handiko saio politiko bat publikatu zuen, “Les deux clans” izenpean frantsesez itzulia izan zena.
Hemen berean jartzen dut liburuaren atzeko estalgiko laburpena;
“Mundializazioak haustura bat eragin du bi klanen artean:
Alde batetik “nonahikoak” (anywhere) eta bestetik “nonbaitekoak” (somewhere)
Goi malako irakaskuntzaren diplomatuak eta besteak
Irabazi erosoak dituztenak eta besteak
Sare bat baliatzen dutenak eta besteak bakarrik haien familia daukatenak
Batzuk zeinentzat imigrazio xantza bat den, besteak zeinentzat imigrazioa konkurrentzian jarriak izaiteko aukera baizik ez den.
Batzuentzat aldaketa ongi bat da, besteentzat aldaketa gaizki bat da.
Lehenbizikoek aldaketa politiko, sozial eta kulturalak erabakitzen dituzte, nahiz gutiengo bat baizik ez diren.
Haustura handi hori sustraitu da Britania Handian, eta Estatu Batuetan, Frantzian; mehatxatzen du demokrazia guzien oreka munduan”.
Nik gehituko nuke:
Ez direla Frantzian RNaren emaitzak konprenitzen ahal ez badugu ikusten “somewherek” dutela osatzen haren bozemaileen parte handi bat, hots mundializazioaren galtzaileek.
Goodharten zatiketa horrek ez du kontziditzen erabat “eskuin esker” zatiketa tradizionalekin zeren Pariseko nomenklatura sozialista, esterako, Hidalgo auzapeza edo Gluksman anywheren talde horren lagin bikainak baitira.
Nago ez den horrela Europako herri anitzetan ere.
Eskerrik anitz argibide interesgarri horiengatik. Une honetan horrelakoen beharrean gaudela esango nuke. Etiketak, errealitatearen deskribatzaile sinplifikatuak dira. Normalean deskribatzaile egoki samarrak sortu berritan, eta gero apurka, errealitatea aldatzen den heinean, deskribatzaile gero eta traketsagoak, azkenean zeharo fosilduta geratzera ere hel daitezkeelarik. Deskribapen eta etiketa berriak behar dituen garai batean bizi garela uste dut.
Ultraeskuina dela nazismoa dela populismoa dela… jada diktadura baten pean gaudenean. Orain dugun ezker neoliberal globalista hau baino diktadura handiagorik eta okerragorik ez da posible. Gizartea suntsitu dute eta populismotaz hitz egiten dute. Ezker zabor honi popatik eman behar zaio.
Bai noski, Eton College’ko Kide eta Establishment morroi peto peto baten analisiak eta proposamenak oso interesgarriak dira
Ez anywhere ezta somewhere, hemen duela aspaldi MHI (Matière humaine indifferenciee) bidean sartuak gaude.
Artaldetikik kampo bizi diren pertsonak dire gauzak interesgarrienak botatzen dituztenak,Renaud Camus idazle batek bezala idazren dituenak alegia
La Destruction des Européens d’Europe
Enemy of the disaster
Tamalez ez bata ez bestea ez daude euskaratuak