Etorkizuneko Auto+dron bat ikusi nahi? –
Frankfurteko auto erakusketan iazko irailean ezagutarazi zen Audi AI:TRAIL quattro auto todoterreno elektrikoa.
Audi AI:TRAIL quattro lur orotako 4×4 autotzar honek, batez ere argi eta iluminazio kontzeptuan zientzia fikzioko teknologian aurrera goazela gogorarazi zigun, neuk auto hegalariak inoiz ikusiko nituela uste nuen txikitan, baina tira, hau okurritu zitzaionari irudimen handia egozten diot, munduko pertsona ameslari garenon artean dago goiko postuetan. Audi Ligths Pathfinders direlakoak ditu autoak ohiko auto-argi edo faroen ordez. 5 drone dira auto honen ikur bereizgarria, LED Matrix argi integratuekin, indukzioz kargatzen diren drone-ak autoaren zapaian, eta autoaren inguruan hegan, bidea argitzeko gaitasuna dutenak autoa aurrera doala, aurreko faroen betebeharra eginaz edo. Guztia grabatzen dute gainera, eta irudia auto barruko pantaila baten erakutsi ere bai. Autoa geldi dagoenean, ingurua argiztatu dezakete gaupicnic bat egiteko adibidez… Hamaika ikusteko… Hemen bideoa ikusi nahi baduzu.
Hori aurrerapen teknologikoa dela esatea ere! Marketing hutsa, jende ezjakina modu leloan txunditzeko besterik ez.