Eta hau nahita egina balitz?

http://www.youtube.com/watch?v=uP1c0PWaR4Y&feature=related

Benjamin Fulford kazetariarena da ikerketa lerroa. Honek HAARP delako erakundea (High Frequency Active Auroral Research Program, irakurri honi buruz Wikipedian) jartzen du lurrikararen atzean. HAARP ikerketa taldea, esan dezadan, AEBtako armadako itsas eta aireko taldeetatik eta Alaskako unibertsitatetik sortua da, ionosferak eman ditzakeen baliabideak aztertzeko (hala nola komunikazio moduak eta misilen kontrola).

1993an abiarazi zen proiektu hau eta bitarte honetan 250 milioi dolarreko kostoa izan du, baina gehienentzat, mamu ezezaguna izaten jarraitzen du, inork ez baitaki ondoegi zertara bideratua dagoen. Dirudienez, Errusiako zerbitzu sekretuen informazioan oinarrituta Dumak altxatu zuen lehen susmoa 2002an, proiektu honen bidez, armen garapenean kate maila bat gora egin baitzen parlamentu errusiarraren ustez. Honela, labanetatik suzko armetara eta suzko armetatik nuklearretara pasa ziren bezala, nuklearretatik eguraldi eta denboraren baliabideak aldatzeko moduetara pasako zen aurrerantzean.

Hori da HAARPi aitortzen zaion ahalmenetan nagusiena: aldaketa klimatikoak sortzeko gaitasuna duela. Labur esateko, Alaskako bere gunetik eta munduko nahi duen puntura, ionosferara elektrouhin frekuentzia bat bidaliz, euriteak, sikateak eta, zergatik ez, lurrikarak sortzeko gaitasuna ere baduela uste da.

Uste dela diot, ezer frogatzeko aukerarik izan ez den arren (eta horregatik susmati da mundua konspirazioen aukeren aurrean), AEBtako armadak finantzatutako programa hau, Japoniak pasa den ostegunean bizi izan zuen lurrikara eta tsunamiaren atzean dagoela uste baitu Benjamin Fulford kazetariak. Horretarako, bideoan aipatzen duenez, “mugimendu arraroak”, testuinguru politikoa eta “gailu” berezi bat erakusten ditu.

Susmoak

Konspirazioen teoria ia guztiek bezala, honakoak ere froga gutxi eta susmo asko ditu. Izanak izan, Europako Parlamentuak 1999n jada, HAARPen ikerketa hartzen ari zen bidea ikusita, honek STOAri Alaskan ikerketa zentroa duen erakundearen garapena kontrolatzeko eskatzen zion, honen eragina mundu osorakoa zenez. Erresoluzio berean, “gizakien manipulazioan” eragin zezakeen inongo armarik garatzeko debekua ere ezartzen zen, HAARPen ikerketei aipamen zuzena egiten zitzaielarik.

Esan bezala ordea, HAARPen garapenari buruzko ezezagutza handia dago eta horrek, Sharon Weinbergerrek adieraziko zuenez, “konspirazioen Moby Dick”a bihurtu du Alaskako ikerketa eremua. Afganistanen, Filipinetan, Indonesian eta Txinan “arma klimatiko” hauek (lurrikarak sortuz) baliatu izan direnaren susmoak daude, testuinguru berezietan eta tokian-tokiko gobernuen erabaki eta jarrerak zigortu eta salbuespen egoera natural bat eraginez.

Japoniarena ere kasu bera izan ote da? Haiti eta Txileko kasuen ondoren dator, eta haiek ere, sarean batez ere, gerora HAARP programaren itzala utzi zuten nabarmen.

Informazio gehiago:

HAARPi buruz gehiago jakiteko

“Harpa jo nahi ez zuten musikariak”

HAARP eta kontrol mentala eta Txile eta Haitiko lurrikarak

HAARP: azken arma?

Eta hau sortua izan balitz? Honen atzean HAARPen ikerketa egon daitekeela diote

Irudia | Eta hau sortua izan balitz? Honen atzean HAARPen ikerketa egon daitekeela diote | Ezezaguna | LGPL