Estatu Batuetako berriak
Astelehenetik ostiralera Ipar Amerikako eta munduko berriak ematen dituen ordubeteko berri-programa bat. Hemendik begiratuta ikuspuntu ezkertiar bateko programa. Amy Goodman kazetariaren gidaritzapean egindakoa, Amy-k Nobel alternatiboa jaso du aurten, Suediako parlamentuak emanda, eta bere lema da ‘eman hitza ez daukatenei’.
Eguerdiko ordubietarako hasten da zuzeneko jarioa eta beranduago prest da fitxategi baten moduan. Azken aldian munduko berrien iturburu nagusiena bihurtu da neretzako eta agian interesgarri izan daiteke besterentzako.
(Juan Mari Alberdi Garitaonandiak bidalita)