España erreskatearen zain!
Ez da gehiegi inporta zaidala Barack Obamak esaten duena ala ez duena, baina tira, espainiar estatuari gomendioak ematea bere agenda erraldoian lehentasun izateko, gauzek oso gaizki behar dute. Hori berresten du Nazioareko Diru Futsak aurreratu txostenak: 100.000.000.000€ rainoko erreskatea negoziatzen dabiltza. Hainbat munduko hedabidek eta El Paísek batez ere, erreskatea segituan iritsiko dela pentsatzera garamaten albiste bateria publikatu dute. Hona hemen sorta bat.
Zuzenean:
El País dena emanda dabil erreskatea gora eta behera. Hemen azaltzen du zertan datzan balizko salbazioak. Ondorengo albisteak ere jasotzen ditu Prisako egunkariak:
- Eurotaldeak Españarekin 100.000 milioiko erreskatea negoziatzen dihardu (hemen)
- Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) España erreskatatera daraman txostena aurreratu du (hemen)
- Barack Obama: “Ezin dira mozketak eta mozketak egin langabezia igotzen den bitartean” (hemen)
- Alemaniak tentuz begiratzen du Espainiarentzako balizko laguntza (hemen)
- Frantziak erreskaterako erreztasun guztiak ematen ditu (hemen)
- Italia, lasaitzearen eta kontagiatzeko beldurraren artean (hemen)
- Erresuma Batuak bankuei zuzenean erreskatatzea babesten du (hemen)
- Gobernua: “Ez dago hartuta erreskatearen inguruko erabakirik” (hemen)
- Europako iturriek diote larunbatean (gaur) eskatuko dela laguntza (hemen)
El Mundo lightagoa da kontuarekin. Hona haien aleak:
- NDFk dio Espainiak 37.000 milioi baino gehiago behar duela bere bankuak salbatzeko (hemen)
- Gobernuak dio oraindik ez duela erabakirik hartu bankuen erreskateaz (hemen)
- Obamak Europako banku ahulei bizkor laguntzeko eskatu du (hemen)
The Guardianek bere edizio digitaleko azalera darama:
- Españako bankuak erreskatatzeko akordioa ixtear (hemen)
- Españak astebetean adostuko ditu bankuak erreskatatzeko baldintzak (hemen)
RTVE-ren web orrian azalean kirolak, eta kirol gehiago, dira nagusi. Baina hau ere topatu dezakezu:
- Eurotaldeak 100.000 milioi eurorainoko erreskatea planteatzen du Españarentzat (hemen)
- NDFk erreskatearen aurreko txostena aurreratu du, 40.000 milioi behar dira (hemen)
- Gobernuak ez du baztertzen bankuak erreskatatzea (hemen)
Eta azken opari gisa, umorez gainezka, La Razón egunkariko gaurko azala. Mundiala!
Berria osatzeko erabili duzun Baywatcheko argazkia bai mundiala!!
Españistanetik alde egin beharra dago bai edo bai.