“Eskozia herrialde independentea izatearekin ados al zaude?”
“300 urtean eskoziarrek hartuko duten erabakirik garrantzitsuena”. Halaxe definitu du Alex Salmond Eskoziako Gobernuko buruzagiak 2014. urtean burutu nahi duen erreferenduma. Galdera: “Eskozia herrialde independentea izatearekin ados al zaude?”. Erantzuna “Bai” ala “Ez” besterik ezingo da izan.
“Do you agree Scotland should be an independent country?”. Galdera horri erantzungo diote eskoziarrek SNP Gobernuko alderdiaren ekimenak aurrera eginez gero. 2014. urteko udazkenerako nahi dute antolatu galdeketa. Hala eta guztiz ere, beste galdera bat gehitzearen aukera zabalik mantentzen du, alegia, autonomia handiagoa eskatuko lukeena.
Informazio gehiago:
- Berria egunkariko Jon Fernandez kazetaria ari da gaia Edinburgotik jarraitzen.
- Alex Salmonden hitzaldiaren transkripzioa.
Erreferendum proposamena zehazten duen txostena aurkeztu du Alex Salmonden gobernuak.
Jarraian duzue oso-osorik erantsita:
Bai Eskozia independiente izate voto emango det.