Ertarokoak gara?

MjQ1Ng==

 Karrera bat aukaratzeko unea heldu zitzaidanean neuk nire garaiko beste askok bezala,  diru zikinak uki dezakeen orotik aldentzearren,  Filosofia eta letrak  , eta konkretuki “Geografia y historia” aukeratu nuen,   Historiaren ezagutzaren bitartez gizabanakoen arteko berdintzasunerako urratsak arinago betetzen lagunduko nuelako  sinesmen  irmoan.

Ingenieritza edo medikuntza aukeratu zuten nire ezagunen aurrean  nire hautuaren arrazoiak argitzeko  “historia ezagutu behar   bere historia ezagutzen ez duen herria ezinbestez bere historia errepikatzera kondenatuta dagoelako”   temati errepikatzen nuen  .

Hala ere orain , Historiaren ezagutzak iraganako kontuak ez errepikatzeko baino behin eta berriro errepikatzera kondenatuta omen gaudela ohartarazteko balio izan du.

Begiratu bestela hainbat mende atzerantza.

Ertaroan eguraldi gorabeherek uztak hondatzen zituelako edota handikien arteko borroken ondorioz egoerak kaskartzen zirenean jauntxo feudalek garai hobeetan beharrezkoak ez izateagatik  baztertutako pribilegioak, jezarpen fiskalak eta antzeko lege zapantzaileak berriro indarrean jartzen zituzten, galdutako boterea, sosak, orohar,  abersastasunak, nola edo hala bereskuratzeko asmoz.  Bide nabar nekazari gixajoak  esklabutzaraino eramaten zituzten “ lan-harreman”  eraldaketak ere burutzen zituzten. Hau guztiaren ondorioz ugaritu egiten ziren nekazarien eta  sortu berrietako hiriguneetako beheko klaseetako partataideen erreboltak eta matxinadak. Matxinada hauetan gehienetan, beti ez esatearren, altxatuek arazoa personifikatu egiten zuten (jauntxoaren zergen bilketaren arduradun nagusia gehienetan) , edota esparru edo aspektu konkretu baten kontra jotzen zuten (errotarenerabilpen araubidea, uztagaineko zerga, gatzaren salneurria,…)baina  orden feudala saindua edota jauntxoaren nahiaren jatorri zerutiarra, munduak mundua izaten jarrai zezan ezinbesteko ordena hain zuzen, inola ere ez zen eztabaidan jartzen.

Orain begiratuko dugu gure ingurura.

Ertarokoak gara.?

Irudia | Gatza | RastaChango | Creative Commons By SA

Kaixo. Liburuzaina naiz eta komunikazioa, euskara eta "gizarte eragileen ekimenak" ditut gustuko. Zuri?