Errusia inbaditua
Errusia inbaditua –
Kursk Errusiako eskualde historikoa da. Bakean bizi zena abuztuaren 6ra arte, armada ukrainarra bertara sartu zen arte. Hamabost mila inguru tropa sartu omen ziren. Ehunka tanke, ibilgailu blindatu, artilleriako pieza, aire-defentsarako radar… egun dauden arma modernoenak, mundu osotik ekarriak: AEBetatik, Britainia Handitik, Alemaniatik, Poloniatik, Lituaniatik, Espainiatik, Italiatik… Operazioaren burutza militarra NATOk jarria. Inteligentzia estatubatuarra eta britainiarra. Satelite bidezko geolokalizazioa estatubatuarrek jarria. Ehunka mertzenario susmagarrik lagunduta. Susmagarri diogu, berez uniformea aldatu duten beste herrialdetako soldaduak direlako datu zehatzen arabera: frantsesak, poloniarrak, yankiak, britainiarrak, alemaniarrak… Errusia zeinek inbaditu du, Ukrainak ala NATOk?
Sartu orduko izua zabaltzen hasi ziren. Autoa hartuta ihesi zihoazen zibilak tirokatuta, gutxienez 17 hildakoen zerrenda dago. Beste asko kamioietan modu zakarrean eta fusilen kulatarekin kolpatuta sartzen ikusi ditugu bideotan. Sarraskiak eta lapurretak ez dira falta izan. Zein dira balentria hauen guztien helburuak? Tropa ukrainarren kasuan gorrotoak eragindako ekintzak izan daitezke. Baina NATOk operazio hauek ez ditu erraiekin diseinatzen. Aitzitik, logika militarrari guztiz lotuak izaten dira.
Inbasioaren helburuak
Mundu osoan barna, analistak inbasio honen helburuak asmatzen saiatu dira. Hainbat aukera aipatu dute: lur jota geratzen ari diren tropa ukrainarren animoak goratzea, garaipenaren uste osoa duten errusiarren artean nahasmendua sortzea, Donbass eta ekialdeko fronteko garaipenen prozesua geldiarazteko Errusiak bertatik tropak erretiratzea, Errusia erantzun militarretan jauzi kualitatiboa ematera behartzea eta, ziur aski egiara gehien hurbilduko dena, Kurskeko zentral nuklearra beren esku hartzea.
Lortzen ari ote dira helburuak? Zuzena al da telebista eta komunikabideetan saltzen ari zaizkigun ukrainarren garaipen itzela? Egia alderantzizkoa dirudi. Mendebalde osotik iristen ari dira porrotaren oihartzuna ziurtatzen duten analisten hitzak. Diotenez, ukrainarrak gehiago aurreratu ezinik geratu dira, errusiarren armadak mugatik 20 kilometrotara topea jarri baitie. Hortaz gain, zenbakiei dagokienean, batzuk izugarriak bezain esanguratsuak dira: ehunera gerturatzen da kiskalitako tankeen kopurua, laurehunera ibilgailu blindatuena… eta, garrantzitsuena, sei milara hildako eta elbarritutako soldadu ukrainarrena. Bi aste eta erdian osatu diren zenbaki horien parera iristeko, Ukraina osoan azken 6-7 hilabeteetan hondatutako guztiak batu beharko lirateke, esaten digutenez.
Inbasioaren porrota
Galdutako tropa horien hutsuneak betetzeko asmoz, ekialdeko frontetik soldadu gehiago ekartzea erabaki dute. Honela areago ahuldu dute lehendik nahiko makal zegoen Donbassko beren defentsa-sistema eta azkartu errusiarren garaipena ekialdeko fronte osoan. Mendebaldeko militarren arabera, XXI. mendean ezagutu den porrotik handiena izaten ari da Kurskeko bataila hau. Ekimen honekin kolapsoaren unea azeleratu egin dutela esan liteke eta, berarekin batera, gudaren amaiera.
Gudaren azken bataila izanen al da hau? Galdera honi erantzuterakoan, lehen-lehenik gogoan izan behar dugu Errusia guda ez dela Ukrainaren aurka egiten ari, NATOren aurka baizik. Ukraina une hauetan ez da gai errusiarren armadari aurre egiteko egun bakar batez ere. Beraz, galdera da: NATOk ba al du oraindik beste jauzi kualitatiboa emateko baldintzarik? Erantzuna: bai, noski.
NATOk xaxatzen segiko du
Orain artean egindakoen zerrenda luze eta aipagarria da: dozenaka mertzenarioekin lur errusiarretan (Belgorod) inkurtsioak egiten hasi ziren, Moskuko Crocus City Hallen 144 hildako eta 551 zauritu eragin zuen ekintza terroristarekin jarraitu zuten, misil nuklearrak detektatzeko Armavir eta Orskeko radar estrategikoen aurkako hiru atentatuak etorriko ziren geroztik, Europako handiena den Zaporozhyeko zentral nuklearraren aurka behin eta berriz lehertu dituzte droneak, egunero jarraitu dute zibilen aurka droneak bidaltzen -etxean direla, autoan doazela, erosketak egiten ari direla, paseoan doazela, hondartzan egunpasa direla…-, hildako ugari eraginez. Eta abar. Kurskeko inbasio honek marra gorri guztiak igaro ditu, orain arteko probokaziorik handiena izan da eta, ia ziurtzat eman liteke, gudari amaiera elkarrizketatua emateko aukera guztiak zapuztu ditu. AEBek eta Europako Batasunak ez dute bukaerarik negoziatzeko asmorik eta Errusia xaxatzen jarraituko dute. Egindakoen zerrenda luzea da oso, baina NATOren irudimena halakoak egiten jarraitzeko handia da… eta horretan segiko dute. Zalantzarik ez.
Elite ekonomikoak izututa daude
Elite ekonomiko globalistak izututa daude. Mundu mailako hegemonia ezezik, Europakoa ere galtzeko arriskua ikusten dute. NATOk Ukrainako guda galduko balu, beren etorkizuna kinka larrian geratuko litzatekeela ikusten dute. Hegemonia politikoa eta ekonomikoa ezezik beren biziak ere ez dituzte ziur ikusten. Berentzat ere guda hau existentziala bihurtu da. Horregatik diogu Kurskeko porrotaren ondoren beste ekimen garratz eta bortitz gehiago espero litekeela. Estatubatuarrek ez dute berehalakoan etsiko.
INFORMAZIO-ITURRIAK:
https://youtu.be/f6Zm9ryVTiU?si=BjwlwLT99XMmb1CY
www.youtube.com/live/zK8iTJht3gE
www.youtube.com/live/H8g3bdpZe3w
www.youtube.com/watch?v=dpbL8tEQVNU
Errusia inbaditua
Errusia inbaditua
Izan ere, Errusiak egin duena giza ekintza polit bat da, zertaz kexatzen dira Ukrainarrak, Errusiak ez al du eskubide osoa nahi duenaz jabetzeko?
Harri eta zur, ahoa bete hortz, eta flipatzen koloretan, ez dakit nola definitu artikulu hau irakurri eta gero gelditu zaidan sentipena. Eta sentipena diot alde arrazionalak porrot zaratatsuan puskatu zaidalako lehen parrafoa irakurri dudanean.
Izpiritualitate manual batzuetan, meditazioak eta abar egiten hasi baino lehenago, esaten digute “ego” delakoak (ni-faltsua) “perzepzio inbertitu” batetara garamatzala eta orduan hori lokalizatzen eman behar dugula sesioa.
Beloki jaunak esatean Ukrainiako gerra den dena NATOren trikimailu bat besterik ez dela, hori gertatu zait: perzepzio inbertitu baten testigantza baten aurrean negoela. Hau da, mundua aldrebes kontatzen digula.
Zoritxarrez gure herri honetan badago jende mordo bat aluzinazio horren menpe. Alaitz eta Maiderren kanta famatuaren erlatoa egiten ari dena: “Txanogorritxuren dibortzioa, otsoaren suizidioa”. Portzierto, Ukrainia-Errusia kasuan txit aplikagarria.
Onartezina dena da Ukrainak gizonak heriotzera behartzea, baina emakumeak ez. XXI. mendeko Europan politika sexista hauek onargarriak dira? Ez nekien… 500.000 gizon ukrainar hildako, momentuz. Asko hitz egiten da Gazari buruz, baina bertan 40.000 hil dituzte.
Zorionak, NATOzale eta feminista guztiei, ahalik eta gizon gehien hiltzeagatik.
Gatazkaren alderen batean AEB, NATO edo mendebaldeko edozein herrialde dagoenean automatikoki beste aldearen defendatzaile sutsuak bihurtzen direnak zera gogorarazten didate, Espainiako selekzioak Frantziakoaren aurka jolastean gol frantsesekin saltoka aritzen direnak. Hausnarketa maila bera.
Lokatzekin ados. Onaertezinari galderatxo bat: ahaztu egun zaizu Errusiak hiladakoak aipatzea edo hil guziak, zure ustez, NATOzalen zakuan sartzen dura. Feministak zaku horretan sartzea lotsagarria ez ezik arburiagarria da ere. Beloki jauna. Duela sei hilabate Gatazka hori zure ustez amaitzear zegoen eta Putinen garipenaren turutak jotzen zenituen. Ordun eta orain nik ez dakit gerra hori nola eta noiz bukatuko den, baina, bistan da Errusik ia egunero Ukrainia bonbardeatzen eta Donbasen “Machinot” gotorlikua eraiki arren (zeinaren bitartez lubaki gerra modalitatean Ukrainiarrei aurre egiteko gai den) Ukrainia Errusian sartzea behartu du (ofensiba gerra defensibaren baitan), demostratuz Errusia ez dela uste den bezain indartsu; eta bestaldetik agian Putin negozitzera behartzeko. Ala zure ustez balizko negoziaketarako modu bakarra Putinen nahi duen moduan eta ordun gerta daiterzkeenik.
Onartezina dena, zera, Ukrainak 500.000 gizonezko heriotzera kondenatu izana, Errusiak honez gero 700.000 kondenatu dituenean. Asko kartzelatik atera eta ia armarik eta ekiporik gabe, tira, hiltzera, eta Ukrainarrei aurre egiten ez bazioten, Errusiarrek berek tiro emanen zieten. Hori da onartezina. Ukrainar asko itzuli egin da Ukrainara Errusiaren aurka borrokatzera, Errusiak kontratatu du mertzenario aunitz, ordaindu gutxi, ez direnean beste muturreko errepubliketatik ekarritako ia behartsuak gudara eraman izan. Telegerra Wagner ere deitu zuen Putinek.
8.500 tanke, 17.500 artileria pieza, 367 gerra hegazkin, 23.600 ibilgailu… horiek guztiak galdu ditu Errusiak, bere biztanleak sarritan komun triste bat gabe bizi direnean.
Onartezina dena zera da, gerra guztien erru guztia NATOk duenean, jakina, Errusiak Putinen nahikeriaz Ukraina inbaditzera jo izana, geopolitikarietara jolasten edo.
Onartezina, zu.
Beste bertsio bat.
Ukrainan gauzatzen den gatazkaren atzean eta aurrean era askotariko kausak eta arrazoaik daude, eta horren inguruan ertz askoko argudioak eta informazioak ematen dira. Dena den, eta sinplifikazio arriskua onartuz gai horrekiko oinarrizko argudio batzuk jarriko ditut ,ondorengoak ulertzeko balio dutelakoak.
2014tik, Errusiak eraso gerra bat hasi zuen Ukraina bere kolonia ohiaren aurka. Aurretik Krimeaz jabetu zelarik 2014an, ondoren mugimendu separatistak antolatuz Donetsken eta Luhansken, eta azkenez erabateko gerra bat abiaraziz 2022ko otsailaren 24tik. Errusiaren erasoaldia inbasio anexionista da, ibilbide genozida duena, eta Ukrainako herriak inbasioari aurre egiten ari zaio (kanpo laguntzarekin batez ere armen aldetik)bere nazioaren biziraupenerako.
Hemezortzi hilabete horiek saldo tragikoa utzi diote ukrainar herriari: dozenaka mila hildako, bai indar borrokalarien artean, bai biztanleria zibilaren artean, ehunka mila pertsona ezindu, ia zortzi milioi errefuxiatu atzerrian eta hiru milioi eta erdi pertsona baino gehiago Ukraina barruan desplazatuta, 700.000 haur Errusiara joan dira, horietako batzuk familietatik bananduta eta familiak hartzeko zentro edo erakundeetan “errusiartzeko”. Ingurumenari egindako kaltea izugarria da. Minatutako milaka kilometro karratuak arriskutsuak izango dira luzaroan.
Donbassen eta Krimean 2014tik izandako esperientziak eta 2022tik okupatutako gainerako lurraldeenak erakusten dute Errusiaren okupazioa ez dela lurralde-hedapenera mugatzen. Oinarrizko eskubide guztiak erasotzen ditu, gizarte zibileko erakunde independenteak suntsitzen ditu, eskubide sozial eta sindikalak ezabatzen ditu, biztanle guztiak tokiko mafiako potentatuen izuaren pean jartzen ditu, okupazio-indarren eta haien mertzenarioen sexu-indarkeriaren etengabeko mehatxupean dauden emakumeei eraso egiten die, bizitza ezinezkoa egiten die LGBT pertsonei, beren existentzia hutsagatik tradizioaren eta familiaren aurkako “Mendebaldeko eragile globalekin” parekatzen baitira.
Eta Jakina, Errusiaren aldetik ere milaka Hilak eta zaurituk. Egunn batean Errusiar herriak eskatuko dio Putinen erregimenari tragedia horren ordaina.
https://www.sinpermiso.info/textos/rusia-hay-una-guerra-cultural-contra-la-propia-poblacion
Ni Gailurrekin bat nator; artikulu honen jatorria, eta eman dituen informazio iturriek hala adierazten dute, Ekai Center zuzentzen duen Adrian Zelaiak zabaldutako ideia eta usteak dira. Mundua alderantzikatua, non oraindik jende andana dagoen Errusiak salbazioa ekarriko digun ustetan. Eta Euskal Herriak irentsi ditu ideiak: Ukrainarrak naziak dira, nola ez, eta Putin mundu multipolar baten lider garaiezina, jakintsua, neurtua… baldin eta mundu multipolar horretan Errusiarena polorik handiena bada eta gainerako poloak bere menpe badaude…
Ekai Journalen irakur daitezke horrelako usteak, ideiak; negazionismo guztiak tratatzen dituen gunea: Covid, larrialdi klimatikoa, Errusiaren salbaikeriak…
GAILUR, kritikatzen duzun lehen parrafo osoa deskriptiboa da. Datu zehatz eta objektiboen zerrenda bat. Bertan ez dut deusen interpretaziorik egiten, ez eta iritzirik ematen. Esaten diren guztiek gertatutakoaren argazki bat osatzen dute. Zeure buruari galdetu beharko diozu zergatik ukatzen duzun errealitatea.
LOKATZ, NATOren aurka jartzen naizelako ez naiz automatikoki jartzen bere aurkariaren alde, zuk diozun bezala. NATOren praktika errefusatzen dut sorreratik mundu hegemonikoa (polo bakarrekoa) babestu duelako eta orain ere hegemonia hori babesteko Ukrainan guda inperialista bat garatzen ari delako. Beste aldean Errusia du aurkari eta, gustatu ala ez, Errusiak Txinarekin batera mundu polo aniztuna ari da sustatzen, NATO sortu zuten elite globalistei aurre eginez.
BIKILA jauna, duela sei hilabete esan nuen guda honek irabazle garbia zuela eta denbora kontua zela amaiera. Orain, 2024ko abuztuaren 27an, gauza berbera esaten dut: guda hau Errusiak irabazia du eta denbora kontua da bere amaiera. Guda luzatu da -eta oraindik zerbait gehiago, baina ez asko, luzatuko da- AEBak eta Europako Batasuna Ukrainaren alde egiten ari diren inbertsio ekonomiko eta militar itzelagatik. Ukraina desegina dago eta bere ekonomia lur jota. Dirua EBk jartzen dio eta armak AEBek. Guda hau NATO eta Errusiaren artekoa da.
Bai, Beloki, lehen parrafoa deskriptiboa da eta deskriptiboa da ukatzen duen guztiarengatik: ez baitu esten errusiar armada Ukrainian su eta gar sartu zela orain bi urte baino gehio. Hau da, Kurtseko ofentsiba gerra baten mugarri bat da eta ez ezerezean sortzen den txanpinoi basati bat.
Gerora hemen planteatzen dituzun NATOren gauzak egia balira kriston patxada emango lidakete, horrek suposatuko lukeelako Ukrainiako herria ez dagoela bakarrik, Errusiar armadaren lehen ukaldia jasan eta gero eta miloika ukrainiarrek desplazatu eta milaka erahilda izanda gero, merezi zuten sostengu bat lortu dutela. Beraz, NATOren sostengua, hainbesterainokoa bada (eta hala bedi) Errusiar inbatsioa eta ukrainiar erresistentzia gogorraren emaitza izan da. Eta jarraitu dezala, Ukrainiaren askatasunarengatik.
NATO hilik-lotan zegoen erakunde bat zen, Putinen inbatsioak indarberritu du eta horri esker Suedia eta Finlandia abiatu dira NATOren besoetara. Portzierto, 20000 soldadu kendu ditu Errusiak Kaliningradotik. Polonia ala herrialde Baltikoetatik (hau da, NATO herrietatik) erasorik jasoko ez duela jakin badakielako Putinek. Hemen erasoa alde batekoa da eta hori ezkutatu nahi izan duzu, Beloki.
BIKILA jauna, zure bigarren iruzkinak 21 lerro baino gehiago ditu Errusia kritikatzen eta 0 (zero) Ukrainako gobernu fazista. Oreka pixka bat bilatzen saiatzen zarenean has naiteke horretaz eztabaidatzen, bitartean ez.
Ukrainiako gobernu demokratikoak egin duen gauza bakarra bere herriaren defentsa nahia sostengatzea izan da, Beloki. Ezin daitezke balantzan jarri inbatsoreak eta inbatsioaren pairatzaileak.
MIKEL HARANBURU, artikuluaren oinarri bezala hiru analisten iritziak bakarrik jarri ditut bertan esaten direnak nireak bakarrik ez direla azaltzeko. Euskaldun, mexikar eta norvegiar horien iritziek bat egiten dute munduko beste askoren iritziekin eta hori erakusteko nahikoak direlakoan mugatu naiz hiru jartzera. Baina ziur izan askoz gehiago direla. Azken batez, gaurko mundu hegemoniko honen aurka gaudenok berdintsu pentsatzen baitugu guda honetaz.
GAILUR, bere jendea zortzi urtez jarraian bonbardatu duen gobernua, milaka zibil erahilda, ez da demokratikoa.
Ez dago dudarik: NATOko herrialdeek (baina ez bakarrik NATOko herrialdeek) Ukrainari laguntza ematen diote, eta horri esker eusten dio borrokari eta ez du amore ematen Errusiak konkistak egin ditzan (lurra konkistatu, orain mende batzuk egiten zen bezala).
Patxi Zabaletak hemen idatzi zuen Errusiak ez zuela gerra galduko (ez omen da gerra; operazio militar berezia baizik, eta, hortaz, NATOk ez du gerra egiterik Errusiaren aurka. Errusiak operazioa bukatutzat emanen du nahi duenean, eta fini. Ez dakit, mundu multipolar hori erabat definitu duenean, ala NATO erabat berrindartu denean…); nik zera erantzun nion, Ukrainak ez zuela berez irabazterik, baina beste herrialdeek ez zutela aukera galduko Errusia ahultzeko. NATOk aukera izana zuen, Errusiak Krimea okupatu zuenean, baina ez zuen ezer egin, Ukrainak ez zuelako gogor erantzun; 2022an, NATOk (NATOko inork) ez zuen berehalakoan erantzun, ustez eta Ukraina lehen momentutik errendituko zela, Zelenskyk ihes egingo zuela, hiru egunetan “operazio militar berezia” burutua izanen zela.
Alabaina, ez zen horrela gertatu. Are gehiago, NATOko herrialdeek debekatu zioten Ukrainari beren armak Errusiako lurraldean erabiltzea. Ukrainak bereak erabili ditu gerora, eta soilik azken aldian jaso ditu Ukrainak hegazkinak, eta halako irismen handiko armak Errusia barnean erabiltzeko baimena.
Nola azaltzen da hori guztia Ukraina NATOren txontxongiloa bada?
Bestalde, Ukrainak ahaleginak egin ditu hainbat gauza aldatzeko, Europan sartzeko asmoz. NATOren laguntza izaki, ez da NATOn sartu, eta ez da sartuko guda hau amaitu bitartean. Sartuko balitz, NATOko kideek momentuan erasotu beharko liokete Errusiari.
NATO dela eta ez dela, ez da ahaztu behar Errusiak ere baduela bere gerra antolaketa: SKIE (edo CSTO) delakoa. Horretan ordea, BRICS taldean bezala, kostata sartzen dira kideak, eta ez da erraza jakiten zertarako, ez bada Errusiak oraindik Errusia Handiaren inperioa berreraiki nahi duelako, eta uste duelako bere inguruan dauden herrialdeek bere zerbitzura egon behar dutelako. Kazakhstan, Azerbaian… badirudi ez dutela gogo handirik berriro ere Errusiar Munduan kide izateko, beren baliabideak erabili nahi dituztela munduko beste herrialdeekiko harremanetan. Txikiagoak diren batzuk, Georgia, Baltikoko hiru herrialdeak, Moldavia… Errusiaren beldur dira, baldin eta NATOn sarturik ez badaude. Suediak eta Finlandiak bide bat hartu dute. Hauek guztiak, ezin jakin Ukraina bezain naziak diren… baina iruditzen zait nazi akusazioa nahikoa merketu dela munduan, aintzat hartua izateko. Eta ez da Errusiaren bokazioa herrialde “naziak” askatzen ibiltzea… humanismoagatik…
Azkenik, batzuk kritikatzen eta arbuiatzen duguna, ez da berez Errusia, eta defendatzen duguna ez da berez Ukraina, baizik eta inbasioa eta inbasioak ekarri dituen ondorioak, batez ere Errusiak Ukrainaren lurraldean eragin duen suntsipena eta triskantza. Halaber, Putinek eta bere sasi-militarrek erabili dituzten moldeak gerra egiteko, krimenak, alferrikako lurren eta ondasunen birrinketa (eskolak, ospitalak eta azpiegiturak). Orain Ukraina da Errusiaren lurrean sartu dena, Bielorrusia erne, baina ez dirudi sarraski handiak egitera iritsiko denik. Aspaldi ari baita energia azpiegiturak erasotzen, Errusiari “neguari begirako erasoaren” ordain, baina ez bete-betean eraikin zibilak suntsitzen eta kazetariak (zerbait esatearren) hiltzen.
Errusiak 2014ko Maidango Iraultza «kolpe faxista» izan zela eta Ukraina estatu nazi bat dela baieztatu zuen, eta Putinek eta bere jarraitzaileek hainbat urtez erabili izan dute Krimearen okupazioa eta Errusia-zaleei herrialdearen ekialdean emandako babesa justifikatzeko.
Baina Errusiaren baieztapena faltsua da:1 Ukraina estatu liberal-demokratikoa dela, baina inperfektua (eta Europako beste estatu askok bezela defizit demokratiko handiarekin) eta mogimendu faxisa indartsua dauka bere baitan baina hark ez dute agintzen.,2 boterean aldaketa nabarmenak eragiten dituzten hauteskunde askeekin; besteak beste, 2019an Volodimir Zelenski erreformatzaile liberal-populista hautatzea. Ukraina ez da estatu nazi bat, eta hau zalantzarik gabea da: errusiar casus belli-a gezurra da.
Dena den, Errusia Ukrainia baino defizit demokratiko handiagoak ditu eta horretaz ez baituzula ezer esaten. Gomendatuko nizuke Errusiako ezkertiar oposizioaren kritikak erregimen horrekiko. Bestaleetik, nik ez dut inongo arazorik Zelenkiri kritikatzeko batez ere langile mugimentuarekiko bere joera neoliberalen aldetik. Alde horretatik aspaldi nabil bertako sindikatuen aldeko lanean. Baino sindikatu horiek naiz eta Zelensky borrokatu arlo sozial eta domokratikoan argi dute benetako etsaia Erruisaren inbasioa dela, eta alde horretatik Ukainaiar armadaren borroka sostengatzen dute.
MIKEL, inbasio guztiak desberdinak dira. Gogoan izan Errusia Ukrainan sartu eta biharamunean Errusiako gobernuaren ekimenez bi gobernuak hitz egiten hasi zirela eta adostasun garrantzitsu batera iritsi zirela Turkian. Bi baldintza nagusitan bat etorri ziren: Ukraina ez zen NATOn sartuko eta Donbassko bi errepublikek estatus politiko berezia izanen zuten (Euskal Herrian dugun autonomien antzeko estatusa, alegia). AEBen eta Britainia Handiaren izenean Boris Johnson Kievera joan zen eta gudari ekin behar ziola agindu zion Zelenskiri eta honek agindua zintzo bete du geroztik. Errusiak ez zuen lurrik exijitu. Eta gogoratu ordurako bere armada Kieveraino iritsia zela. Errusiaren interes bakarrak, hasiera-hasieratik, NATO Ukrainan ez sartzea eta Donbassko jendea kultura errusiarraren arabera bizi ahal izatea izan dira, ia denak hala nahi dutelako noski.
BIKILA, Ukrainan egun dagoen egoerak bere jatorri hurbila 2013an hasitako Euromaidan izeneko estatu-kolpean du. Orduan zegoen Yanukovichen gobernua demokratikoa zen, hauteskunde demokratikotan hautatua izan zelako. Plaza horretan gertatu ziren sarraski eta triskantzak AEBen gidaritzapean izan ziren, Odesako Sindikatuen Etxeko eta poliziek jasandako hilketa basati haiek bezalaxe. Geroztik izan diren Poroshenko eta Zelenskiren gobernuak eta politikak estatu-kolpe haren seme putatiboak izan dira eta dira, ez-demokratikoak alegia. 1991n hasitako Errusia inguratzeko NATOren zabaltze-prozesuaren jarraipena. Ukrainan 2014an yankiek demokrazia hil eta guda giroa inposatu zuten.
Errelatoak daude. Nire aburuz, mundu guztiak uste zuen Zelenskyk alde egingo zuela, ala Errusiak harrapatuko zuela, eta hiru egunetan Ukraina osoa, osoa, Errusiaren eskutan egonen zela. Bielorrusiakoa bezalako panpin bat jarri eta kito. Horixe zuen Putinek helburua eta asmoa. Eta elkarrizketa haien emaitza, hori bera, eta bestela, Errusiak Ukraina suntsitzeari ekingo zion. Eta hala izan da. Komentaristak sarritan adierazi dute hori Errusian bertan, iritzi publikoa osatu nahian.
Errusiak deuseztatu ditu herri eta hiri osoak, Mariupol, Azovstal, eta beste asko, azpiegiturak, Zaporizhiako zentrala blokeatu, Kakovhka uharka lehertarazi eta beste txarkeria asko.
Mendebaldeko agintariek Zelenskyrekin hitz egin bazuten, zergatik ez zen izanen alderantziz, hots, Zelensky gudarako prest zegoela, baldin eta Mendebaldeak laguntzen bazion. Geroago, Zelensky sarritan erreklamatu ditu armak, hegazkinak eta beste; hark eta Ukrainarrek dute gerra defentsiborako asmoa. Beste Ukrainar asko beren herrialdera bueltatu dira horretara. Eta bera kexatu da eta ibili da munduan laguntza eske. Ez NATOren bulegoetan, ea zer agintzen zioten.
Errusiak ez zuen lurrik exijitu? Lapurtu bai, ordea. Garia, altzairua, komun ontziak eta hozkailuak.
Kiyvera iritsi zen armada, bai; paseo bat izanen zelakoan, 65 kilometroko lerroa osatzen zuena. Argumentu egokia Ukrainarrak bere ontasunaz komentzitzeko…
Eta Donbass, autonomia bai, baina Errusian. Horretarako antolatu zituen sasi-erreferendumak, inork gutxik gogoan dituenak, gerra bete-betean egonik. Horiek ez ziren autonomiaz erabakitzeko, baizik eta Errusia bilakatzeko. Eta publikoki esan du Errusiak munduak onartu beharko lukeela honez gero lur haiek Errusia direla. Ez bakarrik autonomia omen gai den Donbass.
Errusiak onartu nahi ez duena da herrialde batzuk ez dutela deus jakin nahi haiekin, ezagutzen dituztela beren asko inperialistak, aspalditik. Ez da kasualitatea beste hainbat errepublikatan mugimenduak izan izanak, Errusiar Federazioa apurtze aldera.
Donbassen aspaldi izan dira arma Errusiarrak dantzan, eta ordaindutako aktibistak edo soldaduak ere bai. Ez da erreibindikaziorik ikusten Donbass Errepublika independentea egiteko: Ukraina ala Errusia.
Zuk diozu jende ia denak Errusiar kulturan bizi nahi duela… aitortu behar da familia harremanak badaudela bi herrialdeen artean, Errusieradunak badirela Ukrainan, Ukraineradunak Errusian, eta gerrak harreman asko apurtu dituela. Baina errealitate horrek ez du baimentzen inolako inbasiorik, are gutxiago hain inbasio bortitz eta krudelik.
MIKEL, mila esker hire iritziak lasai emateagatik. Plaza txiki honetan onena eta aberasgarriena pentsatzen duguna patxadaz azaltzea dela uste baitut.
Mikel Haranburu, Errusiarrak hiltzearen hain alde egoteko, oso urruti zaude frontetik. Ni onargarria naiz, are gehiago, zuzen nago. Onartezina da gerraren alde zaudetenok probokatu duzuena.
Errusiak NATOn sartzeko eskatu zuen. Uko egin zioten. Eta NATOko tropez inguratu, mendebaldeko oligarkek Errusia arpilatzen zuten bitartean. Ez bota orain errua haiei.
Ni bakearen alde nago. Baina zu bezalako NATOzale eta feministen gain daude milioi hildako hauek. Noski, errusiarrak, ukrainarrak eta gizonak direnez bost axola zaizue. Dibertsio bat da zuentzat.
Ez dakit zein esalditan esan dudan Errusiarrak hiltzearen alde nagoenik; ez nuen hitzik esango Errusiak Ukraina inbaditzen saiatu izan ez balitz… baina Ukrainan sartu zirenez, normala iruditzen zait Ukrainarrek hiltzea, operazio berezi zein gerra deituta.
Beste batzuk diote Errusia gonbidatu zutela NATOn sartzeko… alabaina, zertarako sartuko zen Errusia NATOn, hau bloke politika zegoela sortu zenez, eta Errusia beste blokeko buru zenez, SESB eta Varsoviako Ituna…
NATOk ez du Errusia inola ere “inguratu”. Mapek ematen duten irudia izan liteke, baina gero eta zentzu gutxiago du horrek, gaur egun, non misilak bost minutuan munduko edozein tokitara irits daitezkeen. Errusiarrak berak horretaz harro agertzen dira… eta haien mehatxu nagusia, bonba atomikoak… gehi droneak, sateliteak..
Oligarkak dira Errusiaz jabetu zirenak, Puitinek hil eta hil arazi dituen hamarnaka batzuk, familiak eta guzti, denak Errusiarrak. Negozioez jabetu ziren (Abramovitx…), eta Putinek esan zien: “bai, negozioak zuek dituzue, baina nik nahi dudana egingo duzue, bestela…”.
Ez naiz NATOzale, ez eta SKIEzale ere; Ukrainak armada txiki bat zuen, hegazkin gutxi batzuk eta jende kopuru eskasa. Orain Europako bigarren armada da, eta honela jarraituz gero, lehena, Errusiaren gainetik. Berriro ere, Ukrainarrak, nazi izan zein ez, beren lurraren defentsan ari dira; Errusia, inperioa zabaltzen saiatzen. Hildako Errusiarrez kezkatuta bazaude, Putini galde, ea zer dela eta eraman dituen Ukrainara, asko zuzenean hiltzera. Batzuk bere buruaz beste egitera.
NATO sortu zutenean Stalinek gutun bat bidali zien angloamerikanoei galdetuz eta zergatik sortu zuten erakunde hori eta eta zergatik ez zuten gonbidatu SESB. Ez zioten erantzun. Ukraina funtsean Alemaniar inperialismoak sortutako konstrukto bat da. Ez dago nazio Ukrainarrik. Ekialdeko ukronaziek dira Mendebalde ustelaren laguntzarekin diktadura anker baten mendean gainerako ukrainiarrak zapalduta dituztenak. Gerra honetan pertsona onak Errusiarekin, Donbaseko miliziekin eta Zelenskiren diktadura nazia sufritzen ari direnekin gaude.
Eta besteok bat egiten duzue Azov batalloiarekon, zentral nuklearrak bonbardatzen dituztenekin, ijitoak postuetara lotzen zituztenekin, droneak populazio zibilak hiltzeko erabiltzen dituztenekin, narkodiktadorearekin,….
Gerra hau Luganskeko bonbardaketarekin hasi zen, ez zuen Errusiak hasi.
Erramun, Errusia ez da SESB, Errusia gaur egun jarrera autoritario eta inperialistak dituen herrialdea da.
“Errusiaren inbasioaren aurka nagoenez Azov batailoilaren eta zentral nuklearrak bonbardatzearen alde nago, eta ijitu guztiak postetan lotuko nituzke, jakina!”. Agian horrela idatzita konturatuko zara zentzu gutxi duela logika horrek.
Beloki, Errusiak ez du polo anitzeko mundu bat eraiki nahi, beste aukerarik ez duenez dagoenari eutsi dio, eta hori Txina da. Txinak ere eutsi du Errusia, baina hanka artetik. Txina gabe, Errusia akabo, baina alderantziz ez. Hori polo anitza bada…
LOKATZ, Errusiak misil nuklearrak Mexikon jarriko balitu AEBek lasai-lasai ontzat emanen luketela eta erantzun militarrik eman gabe geratuko liratekeela pentsatzea ez al da ametsa?
Erabat errespetatzen dut, Erramun, Stalin jaunaren miresmena baina historiaz egin duzun erlatoa erabat engainagarria da.
Bigarren Gerra Mundiala amaitzean Stalinek Berlinen sartu eta berehala jan zituen hamaika herrialde bertako jendeari inongo kontsultarik egin gabe (Estonia, Lituania, Letonia, Ukrainia, Rumania, Bulgaria, Hungria, Polonia eta Txekoslobakia). Horren ondorioz sortu zen NATO, aliantza defentsibo bat bezala, Stalinek Hitlerrek bezala mundua jan nahi baizuen. Putin hein horretan munta txikiago bateko Stalin bat da.
Noski, Erramun, Stalin, Putin, Prigonzin eta zu zarete onak eta besteak gaiztoak.
Portzierto, egun Ukrainiak misil nuklearrak mantenduko balitu ez zitekeen inbaditua izango.
Beloki, nik ez dut kontrakorik esan. Ados nago zurekin, erantzungo lukete. Ez didazu ikusiko AEBak eta NATO defendatzen. Horrek ez du esan nahi Errusiaren erreakzioa onargarria denik eta, nire ustez, ez da.
Bideo berri bat ipini dut (lehenengoa). Bertan Nazio Batuen Erakundean Errusiak duen enbaxadorea mintzo da. Biziki interesgarriak bere hitzak Kursken ezezik gudan orokorrean gertatzen ari dena ikasteko eta ulertzeko.
Gora Ukraina eta herri zapalduen askatasun borroka!!
Inperioak eta inperialismoa desegin!! Utikan mundu unipolar eta multipolarrak!! Mundu ezpolorra eraiki dezagun!!
Inperialisten txotxongiloak pikutara!!!
2 urte eta erdiz inbaditua eta bonbardatua den herriari erantzuteko eskubidea ukatzea ere!!! Hau da marka!!
Lehenik eta behin, eskerrak eman behar zaizkio Joan Mariri nazioarteko eta gure Europako egoera geopolitikoaren azterketa zorrotz eta serioak eskeintzeagatik. Okerrak oker Europa eta Euskal Herriko komunikabideetan maizegi agertzen ez den informazio zintzoa, zorrotza eta objektiboa ageri dituelako. Ekin eta jarrai, Joan Mari.
Bigarren, Mikel Haranbururen informazio iturri objektibo, neutral, jator, egizale eta fidakorren arabera dagoeneko Errusiako ejerzitoak Ukrainako gerran 8500 tanke galdu omen ditu eta 700.000 soldadu errusiar hil dira. Interneten begiratu besterik ez da (mendebaldeko botere kapitalistaren entziklopedi digitala den Wikipedian adibidez) konturatzeko Errusiako ejerzitoak, hortaz, ia tanke guztiak galdu dituela eta bere soldadu guztiak eta gehiago. 450.000 bat soldadu aktibo omen ditu eta 700.000! galdu. Erreserbistak, jubilatuak, elbarrituak eta bestelakoak ere bidaliko al zituen gerrara ba? NATOren bozeramaile gezurtien propaganda sinistuz gero honelako auzo lotsa eragiten da ingurukoengan. Eta ez, errusiako militarrak profesionalak dira, eta ez dira elkarri hiltzen. Hori 2. Mundu Gerran izan zen Stalinen aginduz eta derrigorrezko soldauska zenean. Frantziako ejerzitoak ere taktika hori erabili zuen orduan. Ukrainako ejerzitoa da gerra frentera mutil, gaztetxo, jubilatu eta elbarrituak hiltzera joatera behartzen ari dena. Emakumezkoak ez.
Mikel, NATO ez dela Errusia inguratzen saiatu? Yugoslavia desegiterakoan zein aritu zen Bosniako serbiarrei eta Serbiakoei gerra egiten, ba? Eta Kosovo zeinek inbaditu zuen? Eta Georgia, Txetxenia, Ukraina…
NATO-CIA erakunde kriminalek kontrolatzen dituzten desinformaziobideen (telebistak, prentsa, irratiak…) adierazpen eta buloak sinesten dituenari gertatzen zaio errealitatearekin topo egiterakoan Gailur, Mikel eta MIE bezalakoei artikulu hau irakurtzerakoan bizitu duten halako katarsia eta shocka. Antzekoa gertatzen omen zitzaien haurrak Paristik zikoinak ekartzen omen zituela sinesten zuen emakumeari, ezkongauean senarrarekin oheratzerakoan. Lasai. Sendatzen da.
Eta Bikila jaunarenaz zer? Marxista-troskista (izan) denak bereak egin ditu NATO-CIAren Ukraina-Errusia auziko interpretazio eta azalpen guztiak. Hamaika ikusteko jaioak gara! “2014tik, Errusiak eraso gerra bat hasi zuen Ukraina bere kolonia ohiaren aurka”, idatzi du. Esan egin behar da hori gero. Marxen alienazio kontzeptua atxiki behar al zaizu? Mende honen hasieran, bai 2014 baino dezente lehenago, CIAren “Gobernuz Kanpoko Erakundeak” aritu ziren “koloreetako iraultzak” sortzen, besteak beste Ukrainan Errusiatik aldentzeko. Hala eta guztiz ere, 2014ko hauteskunde demokratikoetan Viktor Yanukovich Errusiaren aldekoak irabazi zituenean, NATO-CIAk estatu kolpe militarra burutu zuten eta indarrean txotxongiloak jarri euren aginduak betetzeko. Hori nahikoa ez bazen errepresio kriminal gogorra ezarri zuten estatu osoan (oraintxe bertan eliza ortodoxoa legez kanpo utzi du Zelensky zuen heroiak), eta gerra bonbardaketa kriminalari eragin ekialdeko zonaldeetan, estatu kolpea ikusiz Errusiarekin batzeko autodeterminazio erreferendumak egin eta argi eta garbi irabazteagatik. Azkenean hauek eskatuta, bai Ukrainako herritar zati handi batek eskatuta, Errusiak askatzaile operazio militarra egiten ari da Ukrainan. Beraz, Errusiak ez du Ukraina inbaditu, NATO-CIAk baizik. Noaingo batailan Nafarroako tropak Iparraldetik bertan estatu kolpez aginduan zeuden Espainiako/Gaztelako tropen aurka borrokatzera etorri zirenak zer ziren inbaditzaileak ala askatzaileak, Bikila jauna?
Beste kontu bat. AEBetako iturri militar abertzaleen arabera, badira bi urte Putinek bazekiela NATOk Kurks Errusiako zonaldea inbadituko zuela. Bertako politiko eta militar zenbait bereganatuak zituen eta euren asmoa NATOko tropak sartzerakoan Errusia errepublikatik independentzia aldarrikatzeko asmoa zeukaten. Errusiako ejerzitoa propio kilometro batzuk atzera egin, prestatu eta sartzen utzi zieten. Sartu orduko eta bertako politiko eta militarrak definitu bezain pronto, batetik, atxilotu egin zituzten independentzia aldarrikapena deuseztuz, eta bestetik, bonbardaketa gogorrari ekin zioten.
Eneko, bat nator zurekin Joan Mari Beloki txalotzeaz, gai hauen inguruan arduratzeagatik, informazioa ekartzeagatik eta ekin eta jarrai. Ez dakit nire datuak baino objektiboagoak diren bere informazioak.
Eneko, konturatuko bazina: 700.000 gizon “kondenatu” esan nuen, ez hil. Hil direnak asko dira, begi gabe, hanka gabe, eskurik gabe geratutakoak… beste asko. Gehienak hil, ziuraski. Bideoak ikusi eta pentsa daiteke bideoetan zati bat besterik ez dela agertzen, jakina. Kondenatu; armada 450.000 gizon aktibo bazen, orain auskalo zenbat aktibo eta zenbat inaktibo den. Badakigu kartzelak ia hustu zituztela, eta lebak egin dituela ez soilik Errusian, baita Kolonbian, Afrikan, Korean, eta ahal izan duen tokian. Badakigu Wagnerreko morroiak erabili zituela (hauek bai militar “profesionalak”), errebelatu zitzaizkion arte, Kadirovitak ere beren showak egiten zituztela… Bai, elbarriak ere bidali ditu gerrara; zauritu eta sendatu aurretik hara, berriro frontera, zaharrak, mozkorrak, jubilatuak eta bestelakoak.
Orain borrokan daudenak ere kondenatutzat ditut, egunean 1.100-1.200 inguru hiltzen ditu Ukrainako armadak. Errusiak zenbat, ez dakit: ez baitu estatistikarik ematen.
Ukrainak estatistika osoa darama gerra hastetik beretik, eta grafikoak ikusiko bazenitu, atzemango zenuke oker izan daitezkeela, baina oso bat datozela gerran eman diren dinamikekin. Esate baterako, tanke kopurua (8.571), helikoptero kopurua (328), hegazkinena (368), andeamakinak eta antzekoak (2.965), artileria (17.549), ibilgailuak (23.706). Iskander oso gutxi, gorde baitituzte oso garestiak direlako eta ez dituztelako alferrik galdu nahi…
Oryx (https://www.oryxspioenkop.com/2022/02/attack-on-europe-documenting-equipment.html) gunean duzu ongi elaboratutako informazioa, argazkiz dokumentatutako galerak agertzen dituena. Tankeak, ibilgailuak eta gainerakoak, modeloz modelo, eta hainbat daturekin. Arratsaldea eman dezakezu horiek ikusten.
Errusiako militarrak; aurrekontuen zati handiak poltsikoratu dituztenak, Putini aurre egiten ausartzen ez, Prigozhini gertatutakoa gerta dakiekeelako. Kanoi-haragia botatzen maisu, orain mende bat egiten zen legez. Ez zaie inporta, ama-aberria da inporta duen bakarra (ikus Bikilak ekarri duen elkarrizketa-artikulua); beste 146 milioi jende dute. Heriotzari beldurrik ez nonbait.
Ukrainak bai, behar ditu soldaduak. Batetik, askoz jende gutxiago da (43 milioi?) eta bestetik, armadan ez dute Errusiak bezainbeste diru gastatu. Irakasleak, kirolariak, profesionalak, artistak… ikusi ditugu borrokan, gizonak eta emakumeak. Bietarik hil dira. Gerrara batu direnak, Ukraina defendatzeagatik. Errusiar batzuk Ukrainaren aldera pasatu direnak ere ikusi ditugu.
Ukrainak ez du esaten zenbat hil; Errusiak ere ez, jakina. Izan ere, zuk 2. Mundu Gerrakotzat hartzen duzuna, Errusiarentzat gaur egungo estiloa da, agi danez.
Zer esan NATOz? Orain Suedia eta Finlandia ERE NATOkideak direla, Errusiaren beldur direlako. Inguruko beste herrialde asko bezala. Baltikoko hiruak, Txekia, Moldova, Polonia, Eslobakia… (Bielorrusia ez; han orain dela hiru hamarkada baino demokratikoki hautatutako diktadorea dago, Putinen lagun zerbitzari fina). Hain garbi. Hori lortu du Errusiak. Baina berriro diot: gaur egun, mapetan irudikatu ditzakegu inguratzeak eta beste; egungo armen irismena hain handia denez, ordea, distantziaz zein denboraz, ikaragarria da eta broma bat baitirudi Errusiaren inguratzeaz diozuena. Hain zuzen Errusiak presumitzen du bost minutuan Londres txikitzen ahal duela eta… Noiz ohartuko zarete gauzak aldatu direla Kubako misilen kontua, blokeen arteko gerra hotza eta beste gertatu zirenetik? Noiz utziko duzue Errusiari abangoardia salbatzaile goren irudikapena atxekitzeari? Noiz onartuko Putin eta bere lagunak mafia kapitalista huts bat dela, asmo inperialistak baliatzen dituena herrikideak engainatuta eduki eta negozioa egiten jarraitzeko?
Noiz onartuko zarete Lenin, Trotsky eta Marx beren garaiko produktu politikoak izan zirela, baina munduak bira asko eman duela geroztik? Eta egungo Errusiak ez duela zer ikustekorik pertsonaia haiekin?
Eneko, uste al duzu zure baieztapenak (“Azkenean hauek eskatuta, bai Ukrainako herritar zati handi batek eskatuta, Errusiak askatzaile operazio militarra egiten ari da Ukrainan. Beraz, Errusiak ez du Ukraina inbaditu, NATO-CIAk baizik” objektibo, neutral, jator, egizale eta fidakorrak direla?
Eneko, lasai zu ere. Sendatu behar badugu, sendatuko gara, eta bestela ez. Ez kezkatu gutaz, esaten dugunaz baizik. Baina ez asmatu ezer: badira bi urte eta erdi gai honi buruz asko eztabaidatuta, eta ez dugu orain izango ez shockik eta ez katarsirik. Zuen hitzen arabera, munduko komunikabide ia guztiak NATO-CIAren esku daude. Gustuko ez dituzuen gerra guztien erantzule ia bakarra NATO-CIA-AEB da. Ematen du, erreakzioak ikusita, mundu honetan ez duzuela zer eginik salbatzeko. Kuba zen santuario eredugarria, gero Venezuela, edo Nikaragua, edo Ipar Korea… Euskal Herrian inork ez du oihukatu Biba Errusia, edo publikoki Ukrainako inbasioa txalotu, baina ahopetik Errusiaren defentsan aritu zarete asko. Ekai Centerren aginduak eta profeziak bete nahiz edo… Berriak edo Argiak ez dute Ukrainako gerrari buruz informazio aski eman izan (nahita, diot nik), ez bazen Putinek halakoa esan duela, edo ez dakit zer gertaera… ez dakit, badirudi oraindik Euskal Herriarentzat kanpoko salbatzaile baten esperoan zaudetela… eta hori Errusia bide da… eta bitartean, benetako abertzaleok -ez gu, jakina- nahiago duzuela eroso zaizuen zapalduarena egiteko eskema zaharkituan bizi, eta besteok dioguna beti NATO-CIAren aparatu desinformatzaileen gezurra da, ezinbestez.
MIKEL, zure iritziekin bat ez etortzeak ez du esan nahi gutxiago garenik. Are gutxiago zuek behar ez dituzuen salbatzaileak behar ditugunik. Datu objektiboak jasotzen ditugu eta ondoren horien interpretazioa egiten dugu. Batzuetan asmatuko dugu eta bestetan ez, jakina. Baina maizegi irakurtzen dira ustez egia osoaren jabe diren pertsona batzuen mezuak. Eta hori tristea da. Tristea jende horiekin ezin delako eztabaidatu eta horiengandik ezin delako deus ikasi. Eztabaidatzean argudioak kontrastatu behar ditugu, ez erraietatik ateratzen zaizkigun berotasunak.
Mila esker Eneko eta Mikel. Denok berdin-berdin pentsatu behar dugula dirudien garaiotan, biziki eskertzen da gehiengoaren aldean desberdin pentsatzen duen honen iritziak eta ahaleginak aintzat hartuak izatea. Sistemak berdin pentsatzera garamatza. Eta gainerakoan isilik geratzera, friki arraro bezala hartua izanen zarelako. Geure burua ezker ideologikoan kokatzen dugunon artean ere beste hainbeste gertatzen da. Oso erne ibili behar dugu sistemak buru barruan daukaguna bere nahierara molda ez diezagun.
Beloki, gomendatu duzun bideoan hasieran aipatzen den Holodomor delakoari buruz: egia da “Kulaken gerra” bereziki latza izan zela Ukrainan. Hala ere, “Stalinek nahita sortutako gosetea, ukrainarrak eztakitzerrengatik zigortzeko”, haren lehen iturriak Joseph Goebbels ministroa, William Randolph Hearst USAko hedabideen magnatea eta erbesteko nazionalista ukrainarrak izan ziren. Ordutik, Gerra Hotzeko historiografia antisobietikoak behin eta berriz errepikatu duen mitoa izan omen da.
https://www.ivoox.com/mito-del-holodomor-ucrania-flashbacks-audios-mp3_rf_83455681_1.html
Ukraiako guda eta Noaingo bataila parean jartzeak esan nahiko luke Errusiak Nafarroak bezela bere lurraldea berreskuratzeko gerran ari dela. Hori da Putinen tesia: Ukrainia ez da nazioa bat Errusiaren parte bat baizik. Ukrainarena nazio askapenerako borroka da: nazio bat zapaldua Ukrainia eta beste aibaditzailea Errusia. Eta gainatzeko tesi guztiak errelatoaren gatazkaren kontuarenak dira. Beste gauza bat. Ausarta eta ezjakina beha da izan Txetxenia Natok inbaditu zuela esateko.
Bila itzazu munduan zehar gizakiak asmatu dituen inboluzio okerrenak, eta hantxe ikusiko duzu tartean dirulaguntza angloamerikarra: Afganistango muyahidin-ak, Nikaraguako Contrak, Indonesiako Suharto, Txetxeniako salafistak, Siriako “talde errebeldeak”, giza organo-trafikatzaile mafia albaniar-kosovarra, Gladioren soldatapeko talde faxistak, Ukrainako naziak… Zerrenda luzea da.
Eta hau oraindik normala irudituko zaizue: https://www.bbc.com/news/world-europe-26079957