Errepublikaren bidean?

Hauteskunde orokorretarako kanpainaren azken astean iragarri du Gillardek bere asmoa. Australiarrek erregina balioesten dutela onartu du lehen ministroak, baina herrialdean errepublika eredu egokiena bilatzeko eztabaida piztu behar dela adierazi du. “Une aproposena nazio hau errepublika bilakatu dadin monarka aldaketan izango da”, zineztatu du ABC News telebista katean.

Oposizioan dagoen Tony Abbott kontserbadoreak berriz, aldaketarako beharrik ez dela irizten du. Monarkia Konstituzionalaren Aldeko Australiarren zuzendari izan zen Abbott 1993-94 artean eta 1999ko erreferendumaren aurreko kanpaina monarkikoan erabakiorra izan zen. Bere ustetan, monarkia konstituzionalak orain arte funtzionatu du eta etorkizunean horrek ez du zertan aldatu. “Errepublikazaletasuna egon badagoen arren, ez dut uste gure bizitzan gobernu forma aldaketa esanguratsurik ikusiko dugunik”, gaineratu du.

Erresuma Batuan ez ezik, Commonwealth of Nations zaharreko (Nazioen Mankomunitate Britainiarra) beste hamabost estatu burujabetan du boterea Isabel II ingelesak: Antigua eta Barbuda, Bahamak, Barbados, Belize, Kanada, Granada, Jamaica, San Cristobal eta Nieves, Santa Luzia, San Bizente eta Granadinak, Australia, Zelanda Berria, Papua Ginea Berria, Salomon Irlak eta Tuvalun. “New Commonwealth” deituriko Batasun politikoan berriz, orohar britainiarren kolonia ohi diren 54 herrialdek hartzen dute parte.

MzEzMA==

Irudia | Commonwealth of Nations non Isabel IIak boterea duen (urdinez) | wikipedia | Creative Commons By SA

kazetaria-edo