Erpurutxoa
Erpurutxoa –
Joan den astean, Kongresutik hurbil txakurrarekin nenbilela, Axel Kicillof, Ekonomia Ministro ohia, ikusi nuen. Momentu horretan, bera ikusteak irribarre bat atera zidan, hainbeste gauza txarren artean, haiek gure bizitza hobetzeko gai asko landu zituztelako. Normalean, ez dut agurtzen famatua den jendea kalean ikusten dudanean. Hala ere, bat-batean, Argentinako beste Ekonomia Ministro ohi batek ezin duela kalean bakean ibili pentsatu nuen. Gainera, Cristinaren gobernuari eskerrak eman nahi nizkion; beraz, agurtu nuen.
Egun horretan, ostegunean, itxaropena piztuta neukala pentsatu nuen, “nork esan zuen dena galduta zegoela?” abestiak esaten duen bezala. Alabaina, ostiralean, eskolara eraman ninduen autobusetik jaistean, espaloiko ehun metrotan itxaropena utziz joan nintzen, ogi-apurrekin Erpurutxoak egiten duen bezala etxera itzultzeko. Hasieran, egoera txar batean bizi den gizon bat ikusi nuen; aspalditik kalean.
Hemen, zer edo zer azaltzeko parentesiak egin behar ditudala uste dut: kalean bizi diren pertsona berriak garbiak dira eta, normalean, maleta batzuk edo poltsa batzuk dituzte; denboraz, gauza gutxiago dauzkate eta itxuran aspalditik kalean bizi direla ere ikusi diezaiekegu. Zoritxarrez, azken urteotan, horrelako gauzak irakurtzen ikasi dugu.
Parentesiak itxita, bidea berrartuko dut. Bigarren pertsona, botika baten ondoan zegoen. Emakume gazte bat, agian, nire adinekoa zen. Eskua altxatuz, dirua eskatuz zegoen “zer edo zer eman diezadakezu botikak erosteko?”. Diru-zorroa irekitzen ari nintzenean, botika bat edo bi erosteko eskatu zidan, desesperazio handiz begietan. Hortxe bertan, mundua erori zitzaidan. Zer egingo genuke botikak behar izango bagenitu eta dirurik izango ez bagenu? Desesperazio berbera izango nuke dudarik gabe.
Baina emakume hori ez zen azkena izan. Bere ondoan zahar bat espaloian eserita zegoen. Aita biziko bazen, bere adinekoa izango litzatekeela uste dut. Zahar honek sudurrean zunda bat zeukan, agian, oxigenoa hartzeko.
Ez dut gezurrik esaten. Ez ditut gauza hauek asmatzen. Azken zifrek diotenez, Argentinako %32 txiroa da. Honek hirutik batek ezin duela oinarrizko saskia erosi esan nahi du. 14 urte edo gutxiago dituztenen artean, bitik bat txiroa da. Probintzietan egoera okerragoa da.