Erakutsi ipurdia presidenteari
Erakutsi ipurdia presidenteari
AEBetan bizi den Joseba Gabilondo lagunaren bitartez jakin dugu Chicagon Donald Trumpen aurka egin duten ekitza lotsagabe eta ganberroaren berri; hiriari izena ematen dion ibaiaren ertzean, Trump Tower etxe orratzaren parean, ehundaka lagunek prakak bajatu eta ipurdia erakutsi diotenean, `balea zuriarena eginez´, protesta modura.
Gabilondo irakasleak, bideoa ezagutzera ematearekin batera, galdera zuzena luzatu du, “Euskal Herrian erabili daiteke eredu hau?”, momentuz erantzun bat baino jaso ez duena.
@josebagabilondo Baten batek proposatu zuen aurreko batean futbol kopa finalean txistu egin beharrean ipurdia erakustea. @zuzeu @ororostorm
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) February 15, 2017
Gurean posible ote den baino lehen, ipurdia nori (eta zergatik) erakutsi erabaki beharko genuke, edo non erakutsi, nahiago bada: Markel Olanori, erraustegia dela bide, Donostiako Apezpikutzan, apaizen abusu sexualak direla kausa…
Behin `prakak non eta noren aurrean bajatu´ erabakita -ea nola ulertzen duzuen esaldia-, eta ezingo dugunez Mozal Legea ekidin -lasai, isunak berdina beharko luke ipurdi gizena edo zimela izanda ere-, espero dezagun gurean zentsura bandarik ez jartzea bideoetan popak ikusi ez daitezan, gustu txarreko kontua begitandu zaigu eta -ezkutatzearena, esan nahi dut-.
Aizue, portzierto, ipurdien kolore, forma eta neurriak ikusita badago nongoak diren esaterik?